2012(e)ko urtarrilaren 24(a), asteartea

Erakusleiho-apainketari buruzko nozioak

ERAKUSLEIHOAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
INDIZEA

Definizioak
Ikusmen-pertzepzioa
Unitatea edo taldea
Erakusleihoko guneak
Argiztapena
Kolorea
Materialak
Erakuslehioaren dekalogoa

DEFINIZIOAK
Erakusleihoa establezimendu komertzialen produktu zein zerbitzuak erakusten dituen espazioa da. Erakusleihoak salmentetan eta dendaren irudi onean laguntzen du.

Eskaparatismoa establezimendu batek salgai dituen artikulu, material eta objetuen kobinazioz sorturiko artea da.

Erakusleihoak, kartel argiztatu, errotulo eta fatxadaren diseinuaz dendaren lehen erreklamazioa osatzen dute. Merkatariak duen biderik garrantzitsuenetarikoa da bezeroaren arreta bere dendara erakartzeko.

Denda baten arrakasta zati bat dekorazio egokia eta erakargarria izatean datza. Izan ere, erakusleihoak eskura duen azalera balorazio ekonomikoa duen faktoretzat hartzen da.

IKUSMEN-PERTZEPZIOA
Koloretsuak diren erakusleihoen argitasunak askoz gehiago erakarriko gaitu kolorerik ez dutenek baino.

Ikusmena errez konturatu dadin obstakuluez, kontuan hartu behar dira:
  • Bolumenak beraien artean gertu egotea komeni da.
  • Eskaparatean parte hartzen duten elementuen konpozisioak argi gehiago izan behar du atzeko koloreek baino.
  • Bolumenen arteko distantzia handia bada eta elkar ezin badira uztartu, argiztatzeko fokoak erabiltzen dira zubi bezala osotasun bat irudikatzeko.
  • Linea edo lerroak ere egokiak dira elementu bultzatzaile efektua egiteko.
  • Maniki baten begiradak, kaletik igarotzen ari den pertsona leku konkretu batera begira jartzea ekarri dezake.
Sahiestu:
  • Fokuak agerian uztea, erakusleihoaren goiko aldea, edo goiko aldeko angeluak zehazki gehiegi argiztatuta egotea.
  • Produktuen masifikazioa erakusleihoan.
Gomendagarria da erakusleihoaren goikaldea eta ertzetan argiztapenik ez izatea, horrela jarriz gero begirada erakusleihotik ateratzea lortzen baita.

UNITATEA EDO TALDEA
Ez du axola erakusten den artikuluak, une horretan eramaten den tendentziak, garrantzitsu eta oinarrizkoena produktuak ondo ikus daitezen, taldean aurkeztea da.

Besteengandik banatuta dagoen produktu bat lehendabiziko begiradan ezinezkoa izando da ikustea, jendeak denbora gehiago beharko du konturatzeko eta horrek geratu beharra ekarriko dio erakusleiho barruan dagoena hobeto ikusi nahi badu.

Talde bat eraginkorra izan dadin, bisibilitatea eta sinpletasuna beharko ditu. Sinpletasunak ez du hustasuna esan nahi, ordena, kontzeptuen argitasuna, txukuntasuna eta talde bezala agertzea esan nahi du.

Ez da ahaztu behar erakusleiho kargatu batek monotonia sortzen duela, simpletasun gabeko esparateak nahasmena sortzen duela eta kontzeptu hauek zuzenean subkontzientean eragiten dutela, oinezkoaren berehalako gaitzezpena eraginez.

ERAKUSLEIHOKO GUNEAK
Produktuak erakusleiho bakoitzean jartzeko orduan, lekurik ikusgarrienak zeintzuk diren kontutan hartu behar dugu, horiek izango baitira gunerik errentagarrienak. Arau orokor bezala, erakusleihoa 9 gunetan banatu daiteke, hiru lerro horizontal eta beste hiru bertikaletan zatituz.

Zenbaketa horren arrazoiak ondorengoak dira:

Horizontalki, erdialdeko gunea beroena dela esan daiteke, ikusmenaren alturara kokatua egoten baita, 1,60 metrotara gutxi gorabehera. Behekaldeko gunea epela da, kontsumitzailearen ohitura goitik behera begiratzea delako eta ez alderantziz eta horregatik goiko gunea hotza da.

Bertikalki, ezker gunea beroagoa da eskuinaldea baino gizakiak ezkerretik eskuinera begiratu, irakurri eta ibiltzeko ohitura baitauka.

ARGIZTAPENA
Erakusleiho batean, beti gehien nabarmendu izan den gauzetariko bat eragiten dituen efektuengatik argia izan da.

Argia erakusleihoaren ingurune naturala da, ikusmen ona posible egiten duena.
Horregatik argiaren erabilera ona ezagutzea komeni izaten da, baita ere ezagutza horri erabilera ona ematea kasu bakoitzean. Erakusleihoaren argiztapenak hiru lehentasun ditu:
  1. Argizpapenak ez dezala kaletik pasatzen ari den pertsona itsutu, erakusleihoko merkantzia ikustea zailduz.
  2. Argiaren intentsitatea aztertuta izan dezala, argi naturalarekin neutralizatu ez dadin eta argiaren erreflejuak sahiestu ditzan.
  3. Produktuan zentratzen saiatu behar da, erakusleihoaren beste guneetara argiak ihes egin dezan saihestuz.

KOLOREA
Erakusleihora begira ari den pertsonarentzat, koloreek berehalako estimulu bat eragiten dute, iraunkorra eta informazio eduki handikoa. Erakusleihoa eraldatzeko modu errez eta ekonomiko bat da, handiago edo txikiago; hotzago edo beroago: edo deigarri edo diskretoagoa bihur baitezakezu.

Ez dira koloreen nahasketa zuzenak edo okerrak existitzen, eman nahi den mezuarekin koherentea bada, edozein konbinazio posible da.

Erakusleihoetan kolorea bi eratara erabiltzen da: kontrasteen jokua eginez eta armonia lehen mailako kolore (gorria, urdina, horia), bigarren mailako (lehen mailakoen nahaketatik sortuak) eta osagarrien artean erabiliz (aurreko bien nahasketatik eginak). Sortzen duen inpaktu gogorraren ondorioz, zuhurtziaz erabiltzea gomendatzen da. Beste alde batetik, kolore bereko bariazioek erakuslehioan sakonera desberdina sortzen dute.

MATERIALAK
Material gehienek inplizituki pisu emozional propioa izaten dute. Sentsazio hauek erakuslehioko mezua indartzen laguntzen dute. Produktuaren karakteristikak ez dira zuzenean erakusleihoko materialarekin lotu behar. Produktu sofistikatu bat kontestu natural edo gutxi landutako batean erakutsi daiteke eta alderantziz. Materialek eta testurek sortzen duten sentsazioa, urtaro eta testuinguru kulturalekin aldatzen da.

ERAKUSLEIHO BATEN ARAU NAGUSIAK
  1. Aurretiaz planifikatu.

  2. Posible bada erakusleihoak bertako produktuekin egin, “eskulanak” saieztuz.

  3. Erakusleihoak gertaera sozial, data historiko, erlijioso... erlazionatu.

  4. Erakusleihoak sarritan eta modu erregular batean aldatu.

  5. Konposizio bakoitza, itxuraz, kolorez, argiz eta erakutsitako materialez aurrekoarekiko desberdina egiten saiatu.

  6. Sinplifikatu: irakurketa erraztu, material gehiegi egotea saihestu, koloreekin ez pasatu, ez jarri dena prezioz gainezka,...

  7. Produktu lineak aurkeztu, edo gutxienez produktu talde homogeneoak.

  8. Erakusleihoko kartel on bat hitzegitearen baliokidetzat har daiteke.

  9. Erakusleihoak beti garbi eta argiztatuta egon daitezela zaindu.

  10. Erakusleiho bikain batek hurrengo emaitzak lortu behar ditu: pasatzen ari den pertsonaren arreta erakarri, interesa piztu, erosteko gogoak sortu eta sartzeko ekintza eragin.


EGILEA:
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina