Merkealdiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Merkealdiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

Bost promozioen adibide, prezioak jaitsi gabe

ERRONKA: BEZEROAK ERAKARTZEA PREZIOAK JAITSI GABE

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Merkealdien erdian zaude baina neguan jarraitzen duzula dirudi?

Jende gutxi sartzen al da zure saltokira?

Zerbait desberdina bilatzen duzu salmentak animatzeko?

"The retail doctor" blogean (txikizkako merkataritzaren doktorea), positibismoz betetako mezu hau aurkitzen dugu, zure salmentak animatzen saiatzeko sustapen-ideia batzuk ematen dituena.

Proposatzen dituen hamalau ekintzetatik bost laburbiltzen ditugu hemen, ahoa irekitzen joateko:

1. Egin batera saltzeko paketeak zure produktuekin:

Prezioa jaistea izan daiteke zure salmentak animatzeko errazena. Errazena da, noski, baina ez beti eraginkorrena, batez ere jakiten duzunean beti egongo dela norbait merkeago. Eta prezioan mugitzen den bezeroaren bila bazoaz, ahaztu.
Bilatu pakete bateratuetan bil ditzakezun produktuak (xanpua eta egokitzailea, blusa eta galtzak, haragia eta arrautzak …) eta batera eskaini. Beste aukera bat deskontu-bale bat ere izan daiteke etorkizuneko erosketa baterako, zuzeneko deskontua baino askoz hobea da, zure bezeroarengana itzularazten duelako.

2. Beste saltoki batzuekin batera sustapen ekintzak egin:

Beste saltoki batzuekin batera antola zaitezke baterako erosketa-ekitaldiak sortzeko, hala nola erosketa-pasaporte bat hainbat saltokitan, azken sari batekin hura osatzen duenarentzat. Edo modu errazago batean, beste establezimendu batzuetako zerbitzuak eskainiz zure dendan opari gisa (erosketa bakoitzeko depilazioa doan).

3. Lortu zure bezeroen datuak:

Zure dendan tablet bat jarriz, jendeak Facebookeko zure orrian izena eman dezan, sarean bilatuko ez zintuzketen pertsona askoren arreta lor dezakezu. Jarri gauzak erraz bezeroen datu-basea izateko, aurrerago harremanetan jartzeko.

4. Erosketa positiboko esperientzia sortu:

Hemen sartzen da zure ezkerreko eskua zure bezeroak ezagutzea, baina kontuan hartu inori ez zaio gustatzen denda batean denbora bat pasatzea norbaitek Ogasunarekin dituen arazoak kontatzen dizkion bitartean, zein gaizki dagoen eguraldia edo dena delakoa. Saiatu gai positiboez hitz egiten, jende eredugarriaz …

5. Bezeroak elikatu:

Zuzenean egin dezakezu, gozoki erretilu bat zure eskura jarriz, edo zeharka, gosariak doan eskainiz akordio batera iristen zaren kafetegiren batekin. Baina ez duzu zalantzarik urdaila norbait konkistatzeko modu oso ona dela.
Artikulu osoa hemen kontsulta dezakezu (ingelesez)


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2019(e)ko uztailaren 9(a), asteartea

Merkealdiak merkealdiak dira oraindik

MERKEALDIAK GARRANTZITSUAK DIRA ORAINDIK

https://comercio-gernika-lumo.blogspot.com/2019/07/las-rebajas-siguen-siendo-rebajas.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

2012 urtetik dendariek Merkealdiak noiz egiteko askatasun osoa daukate eta dagoeneko denboraldi batzuk pasa dira. Egoera aldatu da bai, baina oraindik kaosa ez da heldu.

Denda txikien jarrera

Denda txiki gehienek Merkealdiek data zehatz eta finko eduki ditzaten nahi dute, hau da liberalizatze aurreko sistemara itzuli.

Dendariek esaten dute liberalizatzeagatik denda asko ofertak, deskontuak edo promozioak egiten ari dira edozein datatan. Prezioak jaistea oso tresna erraza da promozio bat egiteko, oso erraz ikusten da eta oso erraz kopiatzen da ere eta horregatik gehiegi erabiltzen ari da. Ondorioa: betiko merkealdiek garrantzia galdu dute.

Merkealdiak Denda Handietan

Liberalizatzearekin denda handiek merkealdiak egiten dituzte betiko daten inguruan. Baina daukaten askatasuna erailtzen dute egun batzuk lehenago hasteko, lau, bost edo astebete bat.

Garrantzia galdu dute Merkealdiek?

Argi eta garbi: ez. Bezeroak oraindik Merkealdien gogotik zain daude. Oso ekitaldi garrantzitsua dira urtean eta beharrezkoak dira denden biltegiak husteko denboraldi berrirako.

Arazo handiena ez da merkealdien liberalizatzea, benetako arazoa da prezioaren jaitsiera gehiegi erabiltzea promozio tresna bezala. Denda fisikoek eta merkataritza elektronikoek gero eta gehiago erabiltzen dute tresna hau: Black Friday, Cyber Monday, BEZ gabeko eguna,… adibideak baino ez dira, baina prezio jaitsiera hauek indarra kentzen die dira betiko Merkealdiei.

Informazio gehiago

Las Rebajas se resisten a desaparecer
Las rebajas ya han empezado
Los comercios bilbaínos adelantan las rebajas


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Merkealdi merkeak

EZ AL DAUDE MODAN MERKEALDIAK?

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Merkatari asko kexaz ari dira, merkealdiek indarra galdu dutelako; kasu batzuetan salmentak gutxitu egin dira, batez ere denda txiki batzuetan.

Zergatik?

Aitzakia izan daiteke liberalizazioa, hau da, azken boladan merkealdi sasoi klasiko biak ezabatu dituen lege aldaketa, baina ez da horrela. Arrazoi nagusienak hauexek dira:
  • Eskaintza berezi eta promozio asko egiten dira urtean zehar, ez dugu urtarrilera edo ekainera itxaron behar merke erosteko, dendek urte osoan zehar daukatelako eskaintza bereziren bat, bai “hemengoak” (Amaren eguna) bai kanpokoak (Black Friday).
  • Modaren batez besteko prezioa, merkealdien protagonista nagusi bat, asko jaitsi da. Moda-denda handi batzuk prezio baxuko moda-sorta erakargarriak dauzkate eta honek kontsumitzaileari irakatsi dio ez duela gehiegi gastatu behar dotore janzteko.

Zara indizea

Zara indizeak argi erakusten du nola Espainian kontsumitzaileek gutxiago ordaintzen duten arropa erosteko. Indize honek prenda beraren prezioa konparatzen du zenbait herrialdetan eta hemen Europako beste herrialdeetan baino merkeagoa da, %25 hain zuzen ere. Eta segun zein herrialderekin konparatu diferentzia hau handiagoa da.

Orduan, zer gertatuko ote da merkealdiekin?

Bere garaian izan zuten garrantzia berreskuratzeko, dendek guztiz aldatu behar dute promozioak egiteko era. Kendu behar dira prezioan oinarrituak eta modelo hau oso kasu berezietan baino ez erabili. Gainera, politika hau ona izango da dendentzat, marjinak hobetuko dituelako.

Promozio hauen ordez, merketzea ez den beste pizgarri desberdinen bat erabili behar da, adibidez oparitxo bat, fidelizaziorako baliabideak, …

Merkealdien krisiari buruz gehiago jakiteko bisitatu lotura hauek:

El fin de la ilusión por las rebajas

El colapso de las rebajas

El índice Zara

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

Merkealdi-legeria berria

2017: DENBORALDI GABEKO MERKEALDIAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

2016 urtean indarrean sartu da EAEn Merkealdiko Salmenta arautzen duen araudi berria eta hauexek dira bere ondorio nagusienak:
  • Ohiko Merkealdi sasoiak ezabatu
  • Merkealdi denboraldiak ezabatu
  • Merkealdien iraupen muga ezabatu

Ohiko Merkealdi sasoiak

Orain arte araudiak bi sasoi onartu zituen, negukoa (urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra bitartekoa) eta udakoa (uztailaren 1etik irailaren 30era bitartekoa), baina oraindik aurrera dendariek askatasun osoz erabakiko dute Merkealdiak noiz hasi. Posiblea izango da Merkealdiak abenduaren erdian edo apirilaren amaieran hasi.

Merkealdi denboraldiak

Tradizionalki urtean Merkealdi bi egon dira, baina orain edozein dendak hamaika kanpaina has dezake: Udaberrikoa, Udakoa, Udazkenekoa, Negukoa, Aste Santukoa,….

Merkealdien iraupen muga

Lehen Merkealdien iraupena gutxienez astebetekoa eta gehienez bi hilabetekoa zen. Araudi berriarekin muga hauek desagertu egin dira eta Merkealdiak laburragoak edo luzeagoak egon daitezke.

Zer ez du aldatu araudi berriak?

Puntu hauek indarrean daude oraindik
  • Merkealdien definizioa eta sasoian saldu daitezen produktuak
  • Merkealdi bakoitza jakinarazteko beharra
  • Produktua etiketatzeari buruzko beharrak

Merkealdien definizioa eta sasoian saldu daitezen produktuak

Merkealdiko salmentan produktuen ohizko prezioa jaisten da urtaro-aldaketa edo denboraldi-amaieran salgaiak berritu beharragatik. Denda batean salgai dauden produktu guztiak merkealdikoak ez badira, beherapenean daudenek egoki bereizita egon beharko dute besteetatik.

Produktu hauek inola ere izan daitezke Merkealdiko salgaiak:
  • Hondatuta daudenak
  • Merkealdiko salmentarako erositakoak
  • Merkealdiko salmentak hasi baino lehen hilabete lehenago azken kontsumitzailearentzako salgai ez zeudenak

Merkealdi bakoitza jakinarazteko beharra

Merkealdia hasi aurretik merkataritza-gainetan aginpidean duen Sailari jakinarazi behar dio dendariak. Komunikazio horretan denboraldi hasiera eta amaiera datak zehaztuko ditu.

Jakinarazpen hori egiteko Eusko Jaurlaritzak web aplikazio bat prestatu du, bertan sartzeko jarraitu LOTURA hau.

Produktua etiketatzeari buruzko beharrak

Merkealdietan zalantzarik ez sortzeko moduan azalduko da produktu bakoitzaren lehengo prezioa (murriztu gabe) eta berria (murriztuta) eskaintzen dena.

Informazio gehiago:
Gernika-Lumoko MBT
Tel: 94 625 79 40
e-posta: gatc@gernika-lumo.net

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2010(e)ko ekainaren 28(a), astelehena

2010eko Udako Merkealdiak

MERKEALDIA: 2010EKO UDA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Uztailaren 1ean emango zaio hasiera 2010eko udako merkealdi denboraldiari. Irailaren 30era arte iraungo du merkealdi denboraldi honek. Salmenta modalitate berezi hau erabili nahi duten dendek jakinarazi egin behar dute zein datetan atxikiko zaizkion merkealdi denboraldiari.

Dendek era askean izango dute aukera merkealdiak noiz hasi eta noiz bukatu nahi dituzten. Baldintza bat dute horretarako baina, hots, gutxienez, astebetekoa izango da eta, askoz jota, bi hilabetekoa.

  • Krisiak jota
Krisiak argi eta garbi nabarmendu du aurtengo merkealdi hau. Badira aspalditik eskaintza bereziak burutzen diharduten dendak, kanpaina ofizialari aurrea hartuta. Halaber, 2009an eman zen salmenta kopurua eta aurtengoa antzekoa izatea espero da. Pertsona bakoitzak 90 euro inguruko gastua egingo du, bataz beste.

  • BEZa, protagonista
Aurtengo merkealdietan ezaugarri berezi bat agertu zaigu, hots, BEZaren igoera, uztailaren 1etik aurrera indarrean jarriko dena. Igoera honek jendea erostera bultza dezake, lehen denboraldi honetan denda askok bere gain hartuko baitu BEZaren igoera, haien interes marjinak murriztuz. Kontsumitzeko aukera paregabea da, hortaz, ez baita jasan behar izango kostu erantsi hori.

  • Administrazioari abisua ematea
Bi dira salmentak merkealdian egingo dituen dendak datak jakinarazteko erak:
  1. Bertaratuta: Komunikazio agiria bete eta Industria, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde-bulegora norberak eraman.
  2. Internet-en bidez: Oso erraza den aplikazioan dendako datuak bete. Sartzeko hemen klikatu egin behar da: MERKEALDIKO KANPAINA
Komunikazioa Internetez egin nahi baduzu GIDA hau erabili dezakezu.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















2009(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

MERKEALDIAK: GALDERAK ETA ERANTZUNAK

MERKATARI HORI: MERKEALDIETAN ZURE ESKUBIDEEK BARIK, PREZIOEK EGITEN DUTE BEHERA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Merkealdietako denboraldiaren hasieran hedabideek saturatu egiten dute informazio-edukia kontsumitzaileei eskainitako aholkuekin. Mezua oso argia da: urtean zehar dituzun eskubide berak dituzu merkealdietan ere.

Horrela da, bai. Denda batek merkatutako salmenta egiteak ez ditu kontsumitzaileen eskubideak zertan murriztu, prezioarekin batera. Informazio ugari honek baina, desabantailan uzten du merkataria. Inguratuta eta bertatik bertara zelatatuta ikusten du bere burua merkatariak, “debekatua” dagoen ezein salmenta gauza ez dezan.

Urteetan eta urteetan eman da egoera hau. Baina krisi ekonomikoaren erdigunean, egoera dela eta, litekeena da merkatariarenganako presioa areagotzea eta sektore honetako zenbait profesional gainezka eginda egotea.

Informazio uholde honegatik, badirudi ahantzi egiten dela merkatariek ere eskubideak dituztela, eta eskubideok ez direla merkealdietan murrizten. Artikulu honetan, merkataritzak merkealdian azalarazten dituen zenbait galderari erantzunak ematen saiatuko gara. Erantzun hauek ezagutzea derrigorrezkoa dute bezeroari ahalik eta zerbitzu onena ematearren eta, aldi berean, beren burua babestuta izatearren.

HASI AURRETIK:
Komunikazioa da, oinarri-oinarrian, merkataritzak dituen eskubideak eskatu ahal izateko bide bakarra. Merkataritzaren eskubide gehienak soilik gauzatu ahal izango dira salmentaren baldintzak bezeroari aurretik jakinarazitakoan.

ORDAINKETA MODUAK:

  • Merkealdietan kreditu txartelarekin ordaintzea ez onartuzkoa da?
EZ, “publizitate loteslearen aurrean gaude, hots, dendak txartelarekin egindako ordainketa onartzen duela jakitera emanda badu, BETI onartu behar du ordainketa mota hau, baita merkealdietan ere.
  • Egokia al da jartzea merkealdietan ezin dela txartelarekin ordaindu azaltzen duen iragarkia?
EZ. Merkataritzako lan ohiturak eurak dira publizitate era bat eta “Publizitate loteslea”ren irizpide horren arabera, oro har, dendak txartelak onartzen baditu, merkealdietan ere gauza bera egin behar du, salbu eta aurretik aipatutako iragarkia jartzea erabakiz gero.
  • Ba al da modurik merkealdietan txartelak ez onartzeko?
Merkealdietan txartelak ez onartzeko legezko era bakarra dendan iragarkia jartzea da. Merkealdietan txartelik onartuko ez dela urte osoan zehar jakinarazi behar da. Publizitate mota hau dendako leku ikusgarrian jarritako kartel baten bidez egin daiteke, betiere ikusgarri egon beharko lukeena.
  • Kobratu ahal dira merkealdietan oro har kobratzen ez diren zerbitzuak?
EZ. Txartelen kasuan izandako erantzun bera du honek ere. Argi eta garbi eta zalantzarik gabe adierazi behar da dendan urtean zehar, nahasketarik egon ez dadin denboraldia hasitakoan.

BEZEROA JAKITUN JARTZEA:
  • Derrigorrezkoa al da produktu guztietan eta bakoitzean prezioa jartzea?
BAI. Legeak dio produktu guztiek markatuta izan behar dutela aurreko prezioa eta baita merkatutakoa ere. Hala eta guztiz ere, deskontua kartel bakarraren bidez adieraz daiteke, halaber, esaterako: %50. Argi eta garbi geratu behar da baina, deskontua zertan datzan eta zein produktori ezartzen zaion.

ALDAKETAK ETA ITZULKETAK:
Bereiztu egin beharko litzateke produktua akasduna delako egiten dena eta aldaketa soilagatik egiten dena. Azken kasu honetan bezeroari produktua gustatzen ez zaiolako, neurriz ondo ez duelako…. ematen da aldaketa. Aurreko kasuan, ostera, derrigorrezkoa da itzulketa, bermeen gaineko araudiak horrela agintzen baitu.

Gainontzeko itzulketak onartzea dendariaren borondatearen araberako erabakia da. Dendariak berak erabakiko du onartu ala ez, merkatariak daukan sustapen politika kontuan izanda.

Gai honi buruz gehiago jakiteko hemen koltsulta dezakezu:
BERMEAK
ALDAKETAK ETA ITZULKETAK
  • Derrigorrezkoa al da merkealdietan aldaketak eta itzulketak onartzea?
Hasiera batean, dendak ez du aldaketak eta itzulketak zertan onartu. Merkataritza politika dugu hau eta enpresa bakoitzak, eta era indibidualean, eskubidea du ezarri ala ez. Argi geratu behar dena da aldaketa hauek merkealdietako denboraldiz kanpoko baldintza beretan onartu behar direla. Urtean zehar onartzen ez badira, merkealdietan ez du zertan horrela izan. Baina dendaren politika urtean zehar onartzea bada, merkealdietan ere gauza bera gertatu behar da.
  • Bada aldaketa hauek egiteko eperik edo baldintzarik?
Urtean zehar aldaketak onartuz gero, merkealdietan ere gauza bera izan behar da eta baldintza beretan.
  • Produktua itzultzean, diruaren ordez, ba al da balerik ematea?
Dendaren ohiko praktikaren arabera izango da hori ere, eta baita egina duen publizitatearen arabera. Aldaketak dirutan ordaintzeko ohitura bada, merkealdietan ere gauza bera egin behar da. Baliteke, dena den, kartela jartzea dendan esanez aldaketak baleak emanda egingo direla eta sistema hori erabiliko dela merkealdian.
  • Merkealdian itzulketa bat dela eta, balerik egitekotan, zein prezio hartu behar da kontuan, jatorrizkoa ala merkatua?
Bezeroak produktua ordaindu duen prezio bereko balea izan behar du betiere. Bezeroak merkatu gabeko jatorrizko prezioa ordainduz gero, balea jatorrizko prezio berean egin behar da. Baina balea merkealdian egin izan bada eta bezeroak merkatutako prezioan erosi badu, balearen zenbatekoa merkatutakoarena izango da.
  • Badute baliorik merkealditik kanpo emandako baleek?
Agian bai, agian ez. Ezer aipatzen eta zehazten ez bada, baleek urte osoko baliozkotasuna dute, baita merkeladietan ere. Hala eta guztiz ere, balean bertan azaldu ahal da zeintzuk diren baleak trukerako dituen baldintzak. Adibidez, iraungipen data jar dakioke baleari edo honako zehaztapena: “Merkealdian ez du balio”.
  • Produktua merkealditik kanpo erosi eta merkealdietan aldatzen denean, zein da itzuli beharreko zenbatekoa?
Bezeroak ordaindutako zenbateko bera itzuli behar da betiere. Ezin da merkatutako zenbatekoa itzuli, dendak aberaste bidegabekoa egingo lukeelako.

2009(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Merkealdiko Salmentaren Komunikazioa ON-LINE egiteko GIDA

MERKEALDIKO SALMENTEN KOMUNIKAZIOA URRATSEZ URRATS

NOTAK:

1: Komunikazioa egin baino lehen erregistratuta egon behar zara, lehenago ez baduzu egin sartu erregistro gidan hemen klik egiten: ERREGISTRO GIDA.

2: Irudiak haundiagoak ikusi ditzakezu, egin klik gainean horretarako.
3: Komunikazioa
gazteleraz egin nahi baduzu klikatu hemen:
  1. LEHEN URRATSA: SARTU PROGRAMAREN ORRIAN

  2. BIGARREN URRATSA: SARTU “ERABILTZAILEA” ETA “PASAHITZA”

  3. HIRUGARREN URRATSA: DEKLARAZIO BERRIA EGIN

  4. LAUGARREN URRATSA: SARTU DENDAREN DATUAK

  5. BOSGARREN URRATSA: KOMUNIKAZIOA BIRPASATU

  6. SEIGARREN URRATSA: KOMUNIKAZIOA BIDALI

Aplikazioan sartzeko Eusko Jaurlaritzaren web orrian sartu behar duzu, horretarako klik egin dezakezu hemen: MERKEALDIAK, edo helbide hau idatzi dezakezu zure nabigatzailea: " www.euskadi.net/rebajas". Edozein kasutan pantaila hau irekiko da:

Besterik adierazi ezean aukeratutako hizkuntza “castellano” da, hau aldatzeko “Idioma” esaten den lekuan klikatu egin behar duzu, hau egin eta gero honako menua irekiko da:
Menu honetan “euskara” aukeratu behar duzu, orduan aplikazioa euskaraz ibiliko da.

Erregistro egin duzunean posta elektronikoko mezu bat jaso duzu, mezu horretan erabiltzailea eta pasahitza datuak edukiko dituzu, datu horiek eskatzen dizuten laukitxoetan sartuz gero klik egingo duzu “sartu” botoian.

Erabiltzailea eta pasahitza behin sartuta pantaila honetan sartuko zara:

Deklarazio berria egiteko “Deklarazio Berria” estaten den lekuan klik egin behar duzu. Leiho txiki bat irekiko da testu honekin: “¿Desea recuperar los datos de la campaña anterior?”. Aplikazio hau lehenago erabili baduzu zure dendaren datuak sisteman gordeta egongo dira eta orain aukera ematen dizu hauek berreskuratzeko eta berriro ez sartzeko.

Nire gomendioa hauxe da: Klikatu betiCancelar” eta sartu berriro datu guztiak normalean aplikazio honek ez baititu datuak ondo berreskuratzen.

Cancelar” aukeratzean duzunean pantaila hau irekiko da. Pantaila hau desberdina da enpresaren forma juridikoaren arabera, autonomoek bat daukate eta pertsona juridikoek beste bat. Guk autonomoen pantaila aukeratu dugu.

Ezinbestekoak diren datuak koloredunak dira, besteak bete barik utzi ditzakezu eta komunikazioa guztiz baliozkoa da.

Berdez markatutako laukitxoak betetzeko menutxoak erabili behar dituzu. Menu hauek irekitzeko botoietan klikatu egin behar duzu. Urdinez markatutako laukitxoak testukoak dira. Haietan eskatzen den informazioa idatzi behar duzu.

Hona hemen aipatutako menutxoen irudiak:

Datak aukeratzeko menua:
Menu hau Merkealdiko kanpainako hasiera eta amaiera datak aukeratzeko ireki behar duzu. Hilabeteak eta egunak markatu egin behar dituzu eta horretarako lehen hilabetea aukeratu behar da eta jarraian eguna, hasierako eta amaierako datak zehazteko.

Lurraldea, Udalerria eta Herria aukeratzeko menua:
Menu hau fasetan irekiko da, hau da, behin goiko laukitxoko aukera bat markatu hurrengo laukitxokoa aktibatuko da. Hasteko Lurraldea aukeratuko duzu, akzio honek Udalerriak kargatuko ditu. Udalerria aukeratuko duzu eta gauza bera Herriarekin (baldin badago).
Sektorea aukeratzeko menua:
Menu hau fasetan irekiko da ere. Lehen bi digituko JESN kodea aukeratu behar da, gero hiri digitukoa, lau digitukoa eta, existitzen bada, bost digitukoa.INPORTANTEA: Aukeratuko duzun kanpaina gutxienez hamabost eguneko eta gehienez bi hilabeteko luzaera edukiko du. Laburragoa edo luzeagoa bada ezini zango duzu komunikazioa gorde eta errore mezu bat jasoko duzu.

Datu guztiak sartuta daukazunean “Gorde” botoian klikatuko duzu eta informazioa gordeko duzu, BAINA ORAINDIK EZ DUZU KOMUNIKAZIOA BUKATU.


Dagoeneko zure datuak gordeta dauzkazu. “Itzuli” botoia sakatzen baduzu pantaila hau ageriko da zure nabigatzailean, bertan kanpaina honetan egin dituzun komunikazio guztiak daude. Oraintxe bertan bukatu duzuna “Behin-behinekoa (amaitzeko)” egoeran egongo da. Daturen bat oker badago oraindik garaian zaude komunikazioa irekitzeko eta akatsak zuzentzeko.

Komunikazioa bidaltzeko datuen pantailan egon behar zara. BOSGARREN urratseko pantailan bazara egin klik DENDARENI ZENA-ren botoian. Egongo zara orain dendaren komunikazio orrian eta datu guztiak (dendareni zena, kanpainaren datak,…) agertuko dira.

Egin klik “Amaitu” botoian, ziur aski mezu bat agertuko zaizu datu batzuk falta direla esateko, HIRUGARREN urratsean nahitaezkoak ez diren datuak dira. Mezu hau ixteko eta komunikazioan jarraitzeko egin klik “Aceptar” botoian.

Pantaila berri hau irekiko zaizu, bertan konfirmatuko da komunikazioa Eusko Jaurlaritzara heldu dela.Kopia bat egin nahi baduzu dendan jarraitzeko eta begi-bistan egoteko “Inprimatu” botoia sakatu behar duzu, ekintza honek pdf dokumentu bat sortuko du eta berehala irekiko da zure nabigatzailean. Hurrengo urratsa erraza da, orria inprimatzea, eta horretarako “Inprimatu” ikonoa sakatu paperezko kopia eskuratzeko.

Zalantzarik baldin badaukazu sakatu irudi hau mezu bat MLTK Gernika-Lumo-ri bidaltzeko: