Gidak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gidak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2009(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

GIDA: MET diru-laguntza eskaera ON-LINE egiteko

MET DIRU-LAGUNTZA ESKAERA URRATSEZ URRATS

NOTAK:

1: Komunikazioa egin baino lehen erregistratuta egon behar zara, lehenago ez baduzu egin sartu erregistro gidan hemen klik egiten ERREGISTRO GIDA.

2: Irudiak haundiagoak ikusi ditzakezu, egin klik gainean horretarako.

3: Eskaera gazteleraz egin nahi baduzu klikatu hemen:

  1. LEHEN URRATSA: SARTU PROGRAMAREN ORRIAN
  2. BIGARREN URRATSA: "ERABILTZAILEA" ETA "PASAHITZA" SARTU
  3. HIRUGARREN URRATSA: DIRU-LAGUNTZAREN ESKAERA SORTU
  4. LAUGARREN URRATSA: ENPRESAREN DATUAK BETE
  5. BOSGARREN URRATSA: ZINPEKO DEKLARAZIOA BETE
  6. SEIGARREN URRATSA: INBERTSIOAREN DESKRIBAPENA
  7. ZAZPIGARREN URRATSA: ESKAERA BIRPASATU
  8. ZORTZIGARREN URRATSA: ESKAERA BIDALI

Programaren orrian sartzeko hemen egin dezakezu klik: MET, hau egin eta gero pantaila hau irekiko da, bertan hizkuntza aukeratu behar duzu, kasu honetan "euskara" aukeratu dugu.
Hizkuntza aukeratzean pantaila hau irekiko da:
Erregistro egin duzunean posta elektronikoko mezu bat jaso duzu, mezu horretan "erabiltzailea" eta "pasahitza" datuak edukiko dituzu, datu horiek eskatzen dizuten laukitxoetan sartuz gero klik egingo duzu "sartu" botoian.


Irekitko zaizun pantailan ikusiko duzu eskuineko goiko partean Enpresaren Izena eta behein botoi bat testu honekin idatzita: "Eskaera berria sortu". Klik egiten duzu botoi horretan eskaera sortzeko.
Irekitzen zaizun lehen pantaila eskaera berria sortzean hauxe da, bertan enpresaren identifikazio datak sartu behar dituzu.Orri honetan gorriz markatuta den testua automatikoki betetzen du aplikazioak erregistro datuak erabiliz. Bete behar dituzun datuak urdinez markatuta daudenak dira.


Batzuetan datuak sartzeko laukitxo berdez markatutako puntuetan egin behar duzu klik. Kasu hauetan menutxo bat irekiko da eta bertan aukeratu egin behar duzu bai enpresaren jarduera, bai Herrialde eta Herria.

Amaitzeko, beheko partean lauki berdean dagoen laukitxoa markatu behar duzu (sistemak berak markatzen du beti baina komenigarria da birpasatzea).

Behin datu guztiak bete dituzunean (E-posta eta URL ez dira derrigorrezkoak) hurrengo orrira pasatzeko klik egin behar duzu "Hurrengoa" esaten den botoian, eskuineko beheko partean.

Formulario honetan gorriz markatutako testuak aplikazioak beteko ditu, zuk bete behar dituzunak urdinez markatuta daude langileak baldin badauzkazu soilik.

Amaitzeko, lauki gorriko datuak ez dituzu bete behar erosketa hau egiteko ez baduzu beste laguntzarik eskatu.

Behin datu guztiak sartu dituzu hurrengo orrira pasako zara, horretarako klikatu "Hurrengoa" botoian beheko eskuineko partean.

Orri honetan egin duzun inbertsioaren deskribapena egingo duzu. Lauki gorriaren barruan dauden laukitxoetan sartuko dituzu zure datuak, lehen zutabean inbertsioaren balioak idatziko dituzu (BEZ GABE) eta bigarrenean aktibo bakoitzeko erosi dituzun unitateak.

Automatikoki urdinezko lauiktxoen informazioa beteko du aplikazioak. Hurrengoan Azalpen-Memoria idatziko duzu (lauki berdea) bertan azalduko duzu zer erosi duzun eta zertarako erabiliko duzu zure negozioan. Leku gehiago behar baduzu beste orri batean egin dezakezu memoria hau.

Azkenean beheko lauki gorriak bete behar dituzu, hemen establezimenduaren datuak ipini behar dituzu. Datuak ondo osatzeko IZENA jarri behar da (enpresaren izen komertziala), helbidea eta beste datu guztiak.

Behin datu guztuak sartuta daude sakatu "Gorde" botoia.

"Espedienteetara joan" botoia sakatuko duzu (beheko partean ezkerrean)Pantaila honetan sartuko zara, bertan sartu berri duzun ezkaera "Behin-behinekoa" egoera dauka. Eskaeraren sartzeko zenbakian egin behar duzu klik, egin hau eta birpasatu datu guztiak ea ondo dauden.Datu guztiak birpasatu eta gero eskaera bidaltzeko prest zara, hau egiteko edozein orritan agertzen den "Amaitu" botoian klikatu.
"Amaitu" botoia sakatuz gero eskaera bidaliko da eta bere egorea "Behin-behinekoa" egoeratik "Osoa"-ra pasako da .

Aplikazioak inpreso bat sortuko du, orri hauek paperean inprimatu behar dira eta hauek sinatu egin behar dituzu. Inpreso hau Eusko Jaurlaritzan aurkeztuko duzu 2009ko uztailaren 31an baino lehen. Eskaera osatzeko honako dokumentuak ere gehituko dituzu:

  • Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia (bakarrik Sozietateentzat)
  • IFZ/IFK-ren kopia edo pertsona eskatzailearen NANen fotokopia
  • EJZn alta eta bajen egiaztagiria, Foru Ogasunak emana
  • Hirugarrenen alta (hemen eskura dezakezu)
  • Eskaeraren xede diren aktiboen fotokopia konpultsatuak

Zalantzarik baldin badaukazu sakatu irudi hau mezu bat MLTK Gernika-Lumo-ri bidaltzeko:

2009(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

GIDA: MEC diru-laguntza eskaera ON-LINE egiteko gida

MEC DIRU-LAGUNTZA ESKAERA URRATSEZ URRATS

NOTAK:

1: Komunikazioa egin baino lehen erregistratuta egon behar zara, lehenago ez baduzu egin sartu erregistro gidan hemen klik egiten ERREGISTRO GIDA.

2: Irudiak haundiagoak ikusi ditzakezu, egin klik gainean horretarako.

3: Eskaera gazteleraz egin nahi baduzu klikatu hemen:

  1. LEHEN URRATSA: SARTU PROGRAMAREN ORRIAN
  2. BIGARREN URRATSA: "ERABILTZAILEA" ETA "PASAHITZA" SARTU
  3. HIRUGARREN URRATSA: DIRU-LAGUNTZAREN ESKAERA SORTU
  4. LAUGARREN URRATSA: ENPRESAREN DATUAK BETE
  5. BOSGARREN URRATSA: ZINPEKO DEKLARAZIOA BETE
  6. SEIGARREN URRATSA: INBERTSIOAREN DESKRIBAPENA
  7. ZAZPIGARREN URRATSA: ESKAERA BIRPASATU
  8. ZORTZIGARREN URRATSA: ESKAERA BIDALI

Programaren orrian sartzeko hemen egin dezakezu klik: MEC, hau egin eta gero pantaila hau irekiko da, bertan hizkuntza aukeratu behar duzu, kasu honetan "euskara" aukeratu dugu.Hizkuntza aukeratzean pantaila hau irekiko da:
Erregistro egin duzunean posta elektronikoko mezu bat jaso duzu, mezu horretan "erabiltzailea" eta "pasahitza" datuak edukiko dituzu, datu horiek eskatzen dizuten laukitxoetan sartuz gero klik egingo duzu "sartu" botoia



Irekitko zaizun pantailan ikusiko duzu eskuineko goiko partean Enpresaren Izena eta behein botoi bat testu honekin idatzita: "Eskaera berria sortu". Klik egiten duzu botoi horretan eskaera sortzeko.


Irekitzen zaizun lehen pantaila eskaera berria sortzean hauxe da, bertan enpresaren identifikazio datak sartu behar dituzu.
Orri honetan gorriz markatuta den testua automatikoki betetzen du aplikazioak erregistro datuak erabiliz. Bete behar dituzun datuak urdinez markatuta daudenak dira.


Batzuetan datuak sartzeko laukitxo berdez markatutako puntuetan egin behar duzu klik. Kasu hauetan menutxo bat irekiko da eta bertan aukeratu egin behar duzu bai enpresaren jarduera, bai Herrialde eta Herria.

Amaitzeko, beheko partean lauki berdean dagoen laukitxoa markatu behar duzu (sistemak berak markatzen du beti baina komenigarria da birpasatzea).

Behin datu guztiak bete dituzunean (E-posta eta URL ez dira derrigorrezkoak) hurrengo orrira pasatzeko klik egin behar duzu "Hurrengoa" esaten den botoian, eskuineko beheko partean.


Formulario honetan gorriz markatutako laukiak aplikazioak beteko ditu, zuk bete behar dituzunak urdinez markatuta daude.

Enpresak bi edo urte gehiago dauka urdinez markatutako laukitxoa bete behar duzo soilik, horretarako klik egin behar duzu gorriz markatutako loturan enpresaren sortze data aukeratzeko.

Enpresak bi urte baino gutxiago badauka(2007/03/21etik aurrera sortu da) baina lehen zegoen beste enpresa batetik badator (izaera juridika aldatu delako, herentziagatik,...) orduan urdin laukia ez duzu beteko eta urdin laukiaren barruan dauden laukitxo berdeak osatuko dituzu. Amaitzeko, lauki gorriko datuak ez dituzu bete behar erosketa hau egiteko ez baduzu beste laguntzarik eskatu.

Behin datu guztiak sartu dituzu hurrengo orrira pasako zara, horretarako klikatu "Hurrengoa" botoian beheko eskuineko partean.

Orri honetan egin duzun inbertsioaren deskribapena egingo duzu. Lauki gorriaren barruan dauden laukitxoetan sartuko dituzu zure datuak, lehen zutabean inbertsioaren balioak idatziko dituzu (BEZ GABE) eta bigarrenean aktibo bakoitzeko erosi dituzun unitateak.


Automatikoki urdinezko lauiktxoen informazioa beteko du aplikazioak. Hurrengoan Azalpen-Memoria idatziko duzu (lauki berdea) bertan azalduko duzu zer erosi duzun eta zertarako erabiliko duzu zure negozioan. Leku gehiago behar baduzu beste orri batean egin dezakezu memoria hau.

Azkenean beheko lauki gorriko datuak bete behar dituzu, hemen dendaren datuak ipini behar dituzu. Informazio hau garrantzitsua da denda bat baino gehiago dituzten enpresentzat. Kasu hauetan Administrazioak jakin behar du zein dendatan jarriko da eriso diren aktiboak: Adi bidez, enpresa batek bi denda dauka eta bi kutxa erregistratzaile eros dezake bana emateko, kasu honetan establezimendu bien datuak idatziko dituzu. Datuak ondo osatzeko IZENA jarri behar da (dendaren izen komertziala), helbidea eta establezimendu bakoitzan egiten den inbertsioaren balioa (BEZ gabe). Behiin datu guztuak sartuta daude sakatu "Gorde" botoia.

"Espedienteetara joan " botoia sakatuko duzu (beheko partean ezkerrean)Pantaila honetan sartuko zara, bertan sartu berri duzun ezkaera "Behin-behinekoa" egoera dauka. Eskaeraren sartzeko zenbakian egin behar duzu klik, egin hau eta birpasatu datu guztiak ea ondo dauden.Datu guztiak birpasatu eta gero eskaera bidaltzeko prest zara, hau egiteko edozein orritan agertzen den "Amaitu" botoian klikatu.
"Amaitu" botoia sakatuz gero eskaera bidaliko da eta bere egorea "Behin-behinekoa" egoeratik "Osoa"-ra pasako da .

Aplikazioak inpreso bat sortuko du, orri hauek paperean inprimatu behar dira eta hauek sinatu egin behar dituzu. Inpreso hau Eusko Jaurlaritzan aurkeztuko duzu 2009ko irailaren 4an baino lehen. Eskaera osatzeko honako dokumentuak ere gehituko dituzu:

  • Enpresaren eratze-eskrituraren kopia (bakarrik Sozietateentzat eta Ondasun-erkidegoentzat)
  • Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia (bakarrik Sozietateentzat)
  • IFZ/IFK-ren kopia edo pertsona eskatzailearen NANen fotokopia
  • EJZn alta eta bajen egiaztagiria, Foru Ogasunak emana
  • Hirugarrenen alta (hemen eskura dezakezu)
  • Eskaeraren xede diren aktiboen fotokopia konpultsatuak
  • Fakturen koadroa
OHARRA: Enpresak bi baino urte gutxiago badauka informazio gehiago eskatuko dizu

Zalantzarik baldin badaukazu sakatu irudi hau mezu bat MLTK Gernika-Lumo-ri bidaltzeko:

2009(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Merkealdiko Salmentaren Komunikazioa ON-LINE egiteko GIDA

MERKEALDIKO SALMENTEN KOMUNIKAZIOA URRATSEZ URRATS

NOTAK:

1: Komunikazioa egin baino lehen erregistratuta egon behar zara, lehenago ez baduzu egin sartu erregistro gidan hemen klik egiten: ERREGISTRO GIDA.

2: Irudiak haundiagoak ikusi ditzakezu, egin klik gainean horretarako.
3: Komunikazioa
gazteleraz egin nahi baduzu klikatu hemen:
  1. LEHEN URRATSA: SARTU PROGRAMAREN ORRIAN

  2. BIGARREN URRATSA: SARTU “ERABILTZAILEA” ETA “PASAHITZA”

  3. HIRUGARREN URRATSA: DEKLARAZIO BERRIA EGIN

  4. LAUGARREN URRATSA: SARTU DENDAREN DATUAK

  5. BOSGARREN URRATSA: KOMUNIKAZIOA BIRPASATU

  6. SEIGARREN URRATSA: KOMUNIKAZIOA BIDALI

Aplikazioan sartzeko Eusko Jaurlaritzaren web orrian sartu behar duzu, horretarako klik egin dezakezu hemen: MERKEALDIAK, edo helbide hau idatzi dezakezu zure nabigatzailea: " www.euskadi.net/rebajas". Edozein kasutan pantaila hau irekiko da:

Besterik adierazi ezean aukeratutako hizkuntza “castellano” da, hau aldatzeko “Idioma” esaten den lekuan klikatu egin behar duzu, hau egin eta gero honako menua irekiko da:
Menu honetan “euskara” aukeratu behar duzu, orduan aplikazioa euskaraz ibiliko da.

Erregistro egin duzunean posta elektronikoko mezu bat jaso duzu, mezu horretan erabiltzailea eta pasahitza datuak edukiko dituzu, datu horiek eskatzen dizuten laukitxoetan sartuz gero klik egingo duzu “sartu” botoian.

Erabiltzailea eta pasahitza behin sartuta pantaila honetan sartuko zara:

Deklarazio berria egiteko “Deklarazio Berria” estaten den lekuan klik egin behar duzu. Leiho txiki bat irekiko da testu honekin: “¿Desea recuperar los datos de la campaña anterior?”. Aplikazio hau lehenago erabili baduzu zure dendaren datuak sisteman gordeta egongo dira eta orain aukera ematen dizu hauek berreskuratzeko eta berriro ez sartzeko.

Nire gomendioa hauxe da: Klikatu betiCancelar” eta sartu berriro datu guztiak normalean aplikazio honek ez baititu datuak ondo berreskuratzen.

Cancelar” aukeratzean duzunean pantaila hau irekiko da. Pantaila hau desberdina da enpresaren forma juridikoaren arabera, autonomoek bat daukate eta pertsona juridikoek beste bat. Guk autonomoen pantaila aukeratu dugu.

Ezinbestekoak diren datuak koloredunak dira, besteak bete barik utzi ditzakezu eta komunikazioa guztiz baliozkoa da.

Berdez markatutako laukitxoak betetzeko menutxoak erabili behar dituzu. Menu hauek irekitzeko botoietan klikatu egin behar duzu. Urdinez markatutako laukitxoak testukoak dira. Haietan eskatzen den informazioa idatzi behar duzu.

Hona hemen aipatutako menutxoen irudiak:

Datak aukeratzeko menua:
Menu hau Merkealdiko kanpainako hasiera eta amaiera datak aukeratzeko ireki behar duzu. Hilabeteak eta egunak markatu egin behar dituzu eta horretarako lehen hilabetea aukeratu behar da eta jarraian eguna, hasierako eta amaierako datak zehazteko.

Lurraldea, Udalerria eta Herria aukeratzeko menua:
Menu hau fasetan irekiko da, hau da, behin goiko laukitxoko aukera bat markatu hurrengo laukitxokoa aktibatuko da. Hasteko Lurraldea aukeratuko duzu, akzio honek Udalerriak kargatuko ditu. Udalerria aukeratuko duzu eta gauza bera Herriarekin (baldin badago).
Sektorea aukeratzeko menua:
Menu hau fasetan irekiko da ere. Lehen bi digituko JESN kodea aukeratu behar da, gero hiri digitukoa, lau digitukoa eta, existitzen bada, bost digitukoa.INPORTANTEA: Aukeratuko duzun kanpaina gutxienez hamabost eguneko eta gehienez bi hilabeteko luzaera edukiko du. Laburragoa edo luzeagoa bada ezini zango duzu komunikazioa gorde eta errore mezu bat jasoko duzu.

Datu guztiak sartuta daukazunean “Gorde” botoian klikatuko duzu eta informazioa gordeko duzu, BAINA ORAINDIK EZ DUZU KOMUNIKAZIOA BUKATU.


Dagoeneko zure datuak gordeta dauzkazu. “Itzuli” botoia sakatzen baduzu pantaila hau ageriko da zure nabigatzailean, bertan kanpaina honetan egin dituzun komunikazio guztiak daude. Oraintxe bertan bukatu duzuna “Behin-behinekoa (amaitzeko)” egoeran egongo da. Daturen bat oker badago oraindik garaian zaude komunikazioa irekitzeko eta akatsak zuzentzeko.

Komunikazioa bidaltzeko datuen pantailan egon behar zara. BOSGARREN urratseko pantailan bazara egin klik DENDARENI ZENA-ren botoian. Egongo zara orain dendaren komunikazio orrian eta datu guztiak (dendareni zena, kanpainaren datak,…) agertuko dira.

Egin klik “Amaitu” botoian, ziur aski mezu bat agertuko zaizu datu batzuk falta direla esateko, HIRUGARREN urratsean nahitaezkoak ez diren datuak dira. Mezu hau ixteko eta komunikazioan jarraitzeko egin klik “Aceptar” botoian.

Pantaila berri hau irekiko zaizu, bertan konfirmatuko da komunikazioa Eusko Jaurlaritzara heldu dela.Kopia bat egin nahi baduzu dendan jarraitzeko eta begi-bistan egoteko “Inprimatu” botoia sakatu behar duzu, ekintza honek pdf dokumentu bat sortuko du eta berehala irekiko da zure nabigatzailean. Hurrengo urratsa erraza da, orria inprimatzea, eta horretarako “Inprimatu” ikonoa sakatu paperezko kopia eskuratzeko.

Zalantzarik baldin badaukazu sakatu irudi hau mezu bat MLTK Gernika-Lumo-ri bidaltzeko: