2009(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

MERKEALDIAK: GALDERAK ETA ERANTZUNAK

MERKATARI HORI: MERKEALDIETAN ZURE ESKUBIDEEK BARIK, PREZIOEK EGITEN DUTE BEHERA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Merkealdietako denboraldiaren hasieran hedabideek saturatu egiten dute informazio-edukia kontsumitzaileei eskainitako aholkuekin. Mezua oso argia da: urtean zehar dituzun eskubide berak dituzu merkealdietan ere.

Horrela da, bai. Denda batek merkatutako salmenta egiteak ez ditu kontsumitzaileen eskubideak zertan murriztu, prezioarekin batera. Informazio ugari honek baina, desabantailan uzten du merkataria. Inguratuta eta bertatik bertara zelatatuta ikusten du bere burua merkatariak, “debekatua” dagoen ezein salmenta gauza ez dezan.

Urteetan eta urteetan eman da egoera hau. Baina krisi ekonomikoaren erdigunean, egoera dela eta, litekeena da merkatariarenganako presioa areagotzea eta sektore honetako zenbait profesional gainezka eginda egotea.

Informazio uholde honegatik, badirudi ahantzi egiten dela merkatariek ere eskubideak dituztela, eta eskubideok ez direla merkealdietan murrizten. Artikulu honetan, merkataritzak merkealdian azalarazten dituen zenbait galderari erantzunak ematen saiatuko gara. Erantzun hauek ezagutzea derrigorrezkoa dute bezeroari ahalik eta zerbitzu onena ematearren eta, aldi berean, beren burua babestuta izatearren.

HASI AURRETIK:
Komunikazioa da, oinarri-oinarrian, merkataritzak dituen eskubideak eskatu ahal izateko bide bakarra. Merkataritzaren eskubide gehienak soilik gauzatu ahal izango dira salmentaren baldintzak bezeroari aurretik jakinarazitakoan.

ORDAINKETA MODUAK:

  • Merkealdietan kreditu txartelarekin ordaintzea ez onartuzkoa da?
EZ, “publizitate loteslearen aurrean gaude, hots, dendak txartelarekin egindako ordainketa onartzen duela jakitera emanda badu, BETI onartu behar du ordainketa mota hau, baita merkealdietan ere.
  • Egokia al da jartzea merkealdietan ezin dela txartelarekin ordaindu azaltzen duen iragarkia?
EZ. Merkataritzako lan ohiturak eurak dira publizitate era bat eta “Publizitate loteslea”ren irizpide horren arabera, oro har, dendak txartelak onartzen baditu, merkealdietan ere gauza bera egin behar du, salbu eta aurretik aipatutako iragarkia jartzea erabakiz gero.
  • Ba al da modurik merkealdietan txartelak ez onartzeko?
Merkealdietan txartelak ez onartzeko legezko era bakarra dendan iragarkia jartzea da. Merkealdietan txartelik onartuko ez dela urte osoan zehar jakinarazi behar da. Publizitate mota hau dendako leku ikusgarrian jarritako kartel baten bidez egin daiteke, betiere ikusgarri egon beharko lukeena.
  • Kobratu ahal dira merkealdietan oro har kobratzen ez diren zerbitzuak?
EZ. Txartelen kasuan izandako erantzun bera du honek ere. Argi eta garbi eta zalantzarik gabe adierazi behar da dendan urtean zehar, nahasketarik egon ez dadin denboraldia hasitakoan.

BEZEROA JAKITUN JARTZEA:
  • Derrigorrezkoa al da produktu guztietan eta bakoitzean prezioa jartzea?
BAI. Legeak dio produktu guztiek markatuta izan behar dutela aurreko prezioa eta baita merkatutakoa ere. Hala eta guztiz ere, deskontua kartel bakarraren bidez adieraz daiteke, halaber, esaterako: %50. Argi eta garbi geratu behar da baina, deskontua zertan datzan eta zein produktori ezartzen zaion.

ALDAKETAK ETA ITZULKETAK:
Bereiztu egin beharko litzateke produktua akasduna delako egiten dena eta aldaketa soilagatik egiten dena. Azken kasu honetan bezeroari produktua gustatzen ez zaiolako, neurriz ondo ez duelako…. ematen da aldaketa. Aurreko kasuan, ostera, derrigorrezkoa da itzulketa, bermeen gaineko araudiak horrela agintzen baitu.

Gainontzeko itzulketak onartzea dendariaren borondatearen araberako erabakia da. Dendariak berak erabakiko du onartu ala ez, merkatariak daukan sustapen politika kontuan izanda.

Gai honi buruz gehiago jakiteko hemen koltsulta dezakezu:
BERMEAK
ALDAKETAK ETA ITZULKETAK
  • Derrigorrezkoa al da merkealdietan aldaketak eta itzulketak onartzea?
Hasiera batean, dendak ez du aldaketak eta itzulketak zertan onartu. Merkataritza politika dugu hau eta enpresa bakoitzak, eta era indibidualean, eskubidea du ezarri ala ez. Argi geratu behar dena da aldaketa hauek merkealdietako denboraldiz kanpoko baldintza beretan onartu behar direla. Urtean zehar onartzen ez badira, merkealdietan ez du zertan horrela izan. Baina dendaren politika urtean zehar onartzea bada, merkealdietan ere gauza bera gertatu behar da.
  • Bada aldaketa hauek egiteko eperik edo baldintzarik?
Urtean zehar aldaketak onartuz gero, merkealdietan ere gauza bera izan behar da eta baldintza beretan.
  • Produktua itzultzean, diruaren ordez, ba al da balerik ematea?
Dendaren ohiko praktikaren arabera izango da hori ere, eta baita egina duen publizitatearen arabera. Aldaketak dirutan ordaintzeko ohitura bada, merkealdietan ere gauza bera egin behar da. Baliteke, dena den, kartela jartzea dendan esanez aldaketak baleak emanda egingo direla eta sistema hori erabiliko dela merkealdian.
  • Merkealdian itzulketa bat dela eta, balerik egitekotan, zein prezio hartu behar da kontuan, jatorrizkoa ala merkatua?
Bezeroak produktua ordaindu duen prezio bereko balea izan behar du betiere. Bezeroak merkatu gabeko jatorrizko prezioa ordainduz gero, balea jatorrizko prezio berean egin behar da. Baina balea merkealdian egin izan bada eta bezeroak merkatutako prezioan erosi badu, balearen zenbatekoa merkatutakoarena izango da.
  • Badute baliorik merkealditik kanpo emandako baleek?
Agian bai, agian ez. Ezer aipatzen eta zehazten ez bada, baleek urte osoko baliozkotasuna dute, baita merkeladietan ere. Hala eta guztiz ere, balean bertan azaldu ahal da zeintzuk diren baleak trukerako dituen baldintzak. Adibidez, iraungipen data jar dakioke baleari edo honako zehaztapena: “Merkealdian ez du balio”.
  • Produktua merkealditik kanpo erosi eta merkealdietan aldatzen denean, zein da itzuli beharreko zenbatekoa?
Bezeroak ordaindutako zenbateko bera itzuli behar da betiere. Ezin da merkatutako zenbatekoa itzuli, dendak aberaste bidegabekoa egingo lukeelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina