KIT DIGITALA 2022
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuKit Digital programaren helburua enpresa txikiak, mikroenpresak eta autonomoak digitalizatzea da, Programaren Digitalizazio Soluzioen Katalogoaren barruan egongo diren digitalizazio-soluzioen bitartez.
Nortzuk izan daitezke laguntza honen onuradunak?
Egoitza fiskala Espainiako lurraldean duten enpresa txiki, mikroenpresa eta autonomoak izan daitezke laguntza hauen onuradun, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:- Enpresa txiki edo ertaina izatea.
- Enpresaburu, profesional eta ogasun-atxikitzaileen erroldan inskribatuta egotea.
- Krisian dagoen enpresatzat ez izatea.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Dirulaguntzak itzultzeko zain ez egotea.
- Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean aurreikusitako beste debekuren baten eraginpean ez egotea.
- Minimis laguntzen muga ez gainditzea.
Laguntzen zenbatekoa:
Onuradunen segmentuak | «Bono digitalaren» zenbatekoa |
I. segmentua. 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiak. | 12.000 euro |
I. segmentua. 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiak. | 6.000 euro |
III. segmentua. 0 eta 3 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak. | 2.000 euro |
Era berean, honako hauek dira Digitalizazio Soluzioen Kategoria eta Segmentu bakoitzeko laguntzen gehieneko zenbatekoak:
Digitalizazio Soluzioen Kategoriak | Zerbitzua emateko hilabeteak |
Digitalizazio-soluzioen kategorietarako segmentuko laguntzak | ||
III. segmentua 0-2 langile |
II-segmentua 3-9 langile |
I- segmentua 10-49 langile |
||
Webgunea eta Interneteko presentzia. | 12 |
2.000 euro |
2.000 euro |
2.000 euro |
Merkataritza elektroniko. | 12 |
2.000 euro |
2.000 euro |
2.000 euro |
Sare sozialen kudeaketa. | 12 |
2.000 euro |
2.500 euro |
2.500 euro |
Bezeroen kudeaketa. | 12 |
2.000 euro (erabiltzaile 1 barne) |
2.000 euro (erabiltzaile 1 barne) |
4.000 euro (erabiltzaile 3 barne) |
Business Intelligence eta Analitika. | 12 |
1.500 euro erabiltzaile 1 barne) |
2.000 euro (erabiltzaile 1 barne) |
4.000 euro (incluye 3 usuarios) |
Prozesuen kudeaketa. | 12 |
500 euro (erabiltzaile 1 barne) |
2.000 euro (erabiltzaile 3 barne) |
6.000 euro (erabiltzaile 10 barne) |
Faktura elektronikoa. | 12 |
500 euro (erabiltzaile 1 barne) |
1.000 euro (erabiltzaile 3 barne) |
1.000 euro (erabiltzaile 3 barne) |
Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak. | 12 |
250 euro / erabiltzaile | ||
(gehienez 2 erabiltzaile) | (gehienez 9 erabiltzaile) |
(gehienez 48 erabiltzaile) |
||
Komunikazio seguruak | 12 |
125 euro / erabiltzaile |
||
(gehienez 2 erabiltzaile) | (gehienez 9 erabiltzaile) |
(gehienez 48 erabiltzaile) |
||
Zibersegurtasuna. | 12 |
125 euro / dispositibo |
||
(gehienez 2 dispositibo) |
(gehienez 9 dispositibo) |
(gehienez 48 dispositibo) |
Laguntza mota:
Laguntza hauek itzuli beharrik gabekoak dira.Nola eskatu bonu digitala?
- Beharrezkoa da www.acelerapyme.es orrian erregistratzea eta autodiagnostikoko testa osatzea.
- Soluzio digitalen katalogoa kontsultatu behar da; bertan, agente digitalizatzaileek eskaintzen dituztenetako bat edo batzuk aukeratu ahal izango dira. Negozio bakoitzera hobekien egokitzen direnak.
- Kit Digital laguntza eskatzea Red.es-en egoitza elektronikoan (sede.red.gob.es). Formularioko urrats guztiak betez.
Soluzio digitalak agente digitalizatzaile homologatu batekin kontratatu behar dira; bestela, inbertsioa ez litzateke diruz lagunduko. Eragileen eta soluzioen zerrenda esteka honetan kontsulta daiteke: Agente digitalizatzaileen katalogoa.
Nola erabili bonu digitala?
- Agente digitalizatzaileen katalogoko agente bat aukeratzea, soluzio digitala garatzeko.
- Agente digitalizatzailearekin harremanetan jartzea eta soluzio digitalak emateko akordioa sinatzea.
Eskaera egiteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 20ra arte egongo da zabalik..Informazio gehiago:
Informazioa Acelera Pyme-nAraudia
Araudia
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina