2022(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea: SALMENTAN TREBATZEN

SALMENTAN TREBATZEN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernika-Lumoko II. Merkataritza Astea

MERKATARIENTZAKO IKASTAROA:
Merkatariek badakizue bezeroekin lan egiten, baina beti dago ondo ustekabeari aurre egiteko teknika, trikimailu eta alternatiba berriak ikastea.

Garaiak aldatu egin dira eta erosketak egiteak esanahi desberdina dauka orain, eta, jakina, bezeroaren eta dendarien arteko harremana aldatu egin da. Erosleak emozio baten bila daude eta establezimenduan sortzen diren emozio horiek guztiak bideratu egin behar dira: bezeroak pentsa dezake bere erosketa mesedegarria dela merkatariarentzat; nahasteko gai sentitzen da, ez duela erosiko jakinda; entzuten diozula aprobetxatzen du frustrazioa askatzeko, eta abar.

Prestakuntza honetan saltzaileek egoera horiek modu praktikoan entrenatu ahal izango dituzte, jasoko duten irakaskuntzaren parte izanda.
  • Egoera txarrei aurrea hartzea.
  • Bezeroari entzun eta, aldi berean, produktua erakustea.
  • Bezero gehiagorengana iristeko teknikak ezagutzea.
  • Kexa bat aukera bihurtzea.
  • Bezeroarekiko loturak kudeatzea.
Prestakuntza aktiboa da, non parte-hartzaileen esku-hartzeari esker prestakuntza aberasten den, eta, bideratzaileari esker, teknikaren irakaskuntza orientatzen da.

Datak: azaroak 23 eta 24
Ordutegia: 14.00etatik 17.00etara (6 ordu)
Lekua: Elai Alai txiki
Irakaslea: Iurgi Etxebarria (APROPOX)

Izena emateko jarri harremanetan Merkataritza Bulegoarekin 946257940 telefono-zenbakian, eta gogoratu plaza-kopurua mugatua dela.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina