PINTXOAK ETA ERRAZIOAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuGernika-Lumoko II. Merkataritza Astearen barruan, Merkataritza Bulegoak ostalaritza sektoreari bereziki zuzendutako jarduera hau antolatu du, Gernika-Lumo Bizkaiko ostalaritzan erreferente izaten jarraitzeko:
Prestakuntza Bilboko Aingeru Etxebarria Sukaldaritza & Catering Eskolak gidatuko du eta honako hau eskainiko dio:
EGITARUA:
- Errazioak edo pintxoak, egunaren unearen arabera, eta asteburua edo laneguna bada kontuan hartuta.
- Errazioak, sasoiko produktuak erabilita. Prezio merkeagoak eta zapore handiagokoak.
- Bereziak: kroketa likidoak eta bakailao-gofrea.
- Goizeko pintxoak, gosaltzeko.
- Asteburuetarako pintxoak.
- Pintxoen dekorazioa.
- Banakatzea: Funtsezkoa da jakitea zenbat kostatzen zaigun egitea eta zenbatean saldu behar dugun.
Ordutegia: goizez 11: 00etatik 14: 00etara edo arratsaldez 15: 00etatik 18: 00etara.
Non: PLAZAKOA taberna (San Juan Ibarra plaza)
Bertaratzeko ezinbestekoa da Merkataritza Bulegoan izena ematea, plaza kopurua mugatua baita (946257940 telefonoa).
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina