NIK GERNIKAN SARIEN III. EDIZIOA: SARI BANAKETA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu2022KO SARITUAK:
- DENDA BERRITZAILE: IRAZABAL FERRETERIA
Burdindegiaren lehen erronka belaunaldi-aldaketa izan zen, beti kritikoa eta erabakigarria familia-merkataritza batean. Kasu honetan, prozesua arrakastaz burutu zen, eta ideia berriak zituen belaunaldi berri bat utzi zen negozioaren ardurapean.
Bigarren erronka nagusia burdindegi tradizional bat XXI. mendeko bezeroak eskatzen duenera egokitzea izan zen. Eta lan horretan FERRETERIA IRAZABALek erakutsi duen maisutasunagatik merezi du sari hau. Zeukan gauza on guztietan oinarrituz, bere burua berritzen, berreraikitzen eta berrasmatzen jakin du. Era integral batean aldatuz eta aldi berean bere esentzia mantendu. Bere iraganaz harro dagoen denda moderno bihurtuko duen berrikuntza.
Saria Eneritz eta Gaizka Irazabalek jaso zuten Gaizka Muniateguiren eskutik, Gernikako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu enpresen Elkarteko presidentea.
- AUZOKO MERKATARITZA: IÑAKI GOROSTIZA ARRAINDEGIA
Lan, ahalegin eta ilusio urteak izan ziren. Iñakiri zor zaio Gernika-Lumon hegaluzea bezalako arrain bat famatu izana, berak irakatsi baitzion bere bezeroei enbotatzen, neurri handi batean herriko gastronomian eraginez.
Gaur egun Aintzane da, bere alaba, negozioaren buru dena. Denda horrek goizero Bermeoko lonjan erositako arrainak eramaten ditu salmahaietara, eta erreferentea da bere auzoan: saltoki gisa, baina baita herriko jaiak eta herri-ekitaldiak babesten ere.
Saria Miren Aintzane Gorostizak eta Deli Bilbaok jaso zuten Ana Hormaetxearen eskutik, Gernika-Lumoko Udalaren Gizarte zinegotzia. - BIDEOA: IÑAKI GOROSTIZA ARRAINDEGIA
- OSTALARITZA: ZEPPELIN TABERNA
Lokala 1988ko apirilaren 26ko ilunabarrean ireki zen, hiriaren bonbardaketari egindako omenaldi zuzen batean. Eta une horretatik aurrera taberna desberdin bat izatea erabaki zuen, ez kopakoa, ezta janarikoa ere, baizik eta koadrilarekin egoteko, musika ona entzuteko eta momentuaz gozatzeko leku bat.
Musika ona, soinu-ekipo hobea eta geratzen diren azken lokaletako bat, non kantuak ez dituen playlist batek aukeratzen, baizik eta Asierren belarri eta bihotzeak. Hori da ZEPPELIN eta hori da epaimahaiak sari honekin baloratu duena.
Saria Asier Zamezak eta Aron Gonzalezek hartu zuten Iñigo Magunagoikoetxearen eskutik, Gernika-Lumoko Udalaren Toki Garapena: Merkataritza eta Turismo zinegotzia.
- IBILBIDE KOMERTZIALA: LA ELORRIANA
1937ko bonbardaketaren ondoren, familiak inguruko herri batera ihes egin behar izan zuen, ondare bakarra josteko makina bakar bat. Alfa makina hori, zaharberritua, gaur egungo dendan dago.
Modestaren alabak, Maria Felisa Barinagak, izen bereko denda bat ireki zuen gaur egungo Artekale 6 zenbakian, udaletxearen aurrean eraiki berri zen arkupean. Denda garai berrietara egokitzen da: gizonezkoen arropa eta andre nahiz gizon barruko arropa, larrukigintza eta mertzeria saltzen ditu.
Alberto Arejita, Felisaren semea eta gaur egun dendaren jabea dena, 1983an hasi zen amarekin lanean. Dendak hainbat erreforma jasan zituen; sakonena Albertok egin zuen 2003an, eta gaur egun ezagutzen dugun bezala geratu zen.
Saria Alberto Arejitak jaso zuen Jose Mari Gorroñoren eskutik, Gernika-Lumoko alkatea.
Ekitaldiaren bideo osoa: OIZMENDI TELEBISTA
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina