TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETU ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA : MET 2016
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Laguntzaren Xedea:
Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:- Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
- Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
- Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea
- Turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea
Onuradunak:
Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute:Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak DIRU-LAGUNTZA TAULAhonetan agertzen direnak izango dira (BEZ gabe).
Gehikuntzak:
Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.Tramitazioa:
Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabideaEskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2016ko maiatzaren 13 arte luzatuko da.Loturak:
Irakurri artikulu osoaInformazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arautegiko loturak:
- AGINDUA: MET 2014 diru-laguntzak
- AGINDUA: MET 2015 diru-laguntzak
- EBAZPENA: MET 2015 diru-laguntzak
- AGINDUA: MET 2016 diru-laguntzak (deialdia)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina