2011(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

Abenduak 5: Merkatarientzako ikastaroa Ondarroan

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO FORMULA ERRAZAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Abenduaren 5ean merkatariei zuzendutako ikastaro hau egingo da: Etengabeko prestakuntzarako formula errazak

Aktibitate hau Xehetasunaren Kultura programaren barruan dago eta Anfitriones Turismo proiektuaren parte bat da. Programa honek bezeroarenganako arreta hobetu nahi du. Horrexetarako garatu da turistek Espainan bizitzen dituzten gertakariak aberasteko estrategia, xehetasunaren kultura, abegi ona eta lana ongi egiteko gogo sendoa agerian egon daitezen. Aurten, Basquetour-rek (Turismoaren Euskal Agentzia), uste du prestakuntza aukera honetaz ez bakarrik enpresa turistikoek baina baita denda eta komertzioek ere profitatu behar dutela.

ETENGABEKO PRESTAKUNTZARAKO FORMULA ERRAZAK
  • Egiteko lekua: Ondarroako Guzur Etxea - Artabide kalea, 13
  • Data: 2011ko abenduaren 5ean (astelehena)
  • Ordutegia: 14:00etatik 18:00etara
Gaur egungo negozio esparruak etengabeko hobekuntza eta berrikuntza eskatzen du. Horregatik, lan taldeek erregularki freskatu eta eguneratu behar dituzte kontzeptu eta teknikak. Prestakuntzak ez du soilik konpetentzia teknikoak garatzeko balio, langileak motibatzen ere laguntzen du, honela, bezeroari zerbitzu hobea eskaintzeko prest egongo direlarik. Saio honek enpresa txikiek etengabeko prestakuntza sistemak ezarri ahal izateko teknika erraz eta kostu baxukoak eskainiko ditu.

Gako-ideiak:
  • Prestakuntza beharrak identifikatzea
  • Plan bat diseinatzea
  • Jarraipen adierazleak
Izena Emateko telefono zenbaki honetara deitu behar duzue: 94 625 79 40

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina