2011(e)ko azaroaren 3(a), osteguna

EVE/IDAE 2011: Leihoen Renove Plana Etxebizitzetan

LEIHOEN RENOVE PLANA ETXEBIZITZETAN 2011
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko (ikus Baldintza Orokorrak pdf formatuan). Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da (Ezarritako Oinarria). Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 450 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.200 eurokoa izango da.


ONURADUNAK: BEZEROAK

Etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo juridikoa edo haren usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da.


ONURADUNAK: DENDAK

Diru-laguntza onuradungaiak eskatuko du, eta onuraduna nor izan daiteken aurreko puntuan dago adierazita.

Edozein kasutan jarriko diren leiho berri guztiek CE marka eraman beharko dute, eta arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute.

Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta transmisio
termikoaren balioa (ahalmen isolatzailea edo U balioa) eta kamera-lodiera honako arotzia motaren araberakoak izango dira:

Arotzia motaEskatutako Ug balioabalioa Eskatutako kamera-lodiera
Metalikoa1,50 m2*K edo txikiagoa14 mm edo handiagoa
Ez metalikoa (PVC, zura, mistoa, poliuretanoa, etab.)2,00 m2*K edo txikiagoa12 mm edo handiagoa

Gainera, leiho zuloak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek.


ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2011ko urriaren 2an hasiko da eta 2012ko urtarrilaren 31an edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

Emateko dagoen diru laguntzaren berri izateko, honako helbide honetara jo daiteke: www.eve.es

2011ko urriaren 1a baino lehen egindako inbertsioak ezin izango dira baliatu programa honen dirulaguntzaz.


INFORMAZIO GEHIAGO

EVE-ko orrian informazioa:




EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina