KEXUAK AUKERETAN BILAKATZEKO MODUA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuAbenduaren 19an merkatariei zuzendutako ikastaro hau egingo da:
Kexuak aukeretan bilakatzeko modua
Aktibitate hau
Xehetasunaren Kultura programaren barruan dago eta
Anfitriones Turismo proiektuaren parte bat da. Programa honek bezeroarenganako arreta hobetu nahi du. Horrexetarako garatu da turistek Espainan bizitzen dituzten gertakariak aberasteko estrategia, xehetasunaren kultura, abegi ona eta lana ongi egiteko gogo sendoa agerian egon daitezen. Aurten,
Basquetour-rek (Turismoaren Euskal Agentzia), uste du prestakuntza aukera honetaz ez bakarrik enpresa turistikoek baina baita denda eta komertzioek ere profitatu behar dutela.
- Egiteko lekua: Leartibai Berrikuntza Gunea (Xemeingo etorbidea, 12A)
- Data: 2011ko abenduaren 19an (astelehena)
- Ordutegia: 14:00etatik 18:00etara

Baliteke zuk zeuk pertsonalki bezero baten kexua esperimentatu eta zuganako eraso pertsonal gisa antzeman izana, edo agian, bezero gisa, zenbait profesionalek kexuen aurrean negatiboki erreakzionatzen ikusi izatea. Hala ere, pertzepzio hori aldatu beharra dago. Saio honek kexuak aukera gisa ulertzen lagunduko dizu; zure onena bezero zein nagusien aurrean erakusteko aukera gisa alegia.
Gako-ideiak:- Zergatik kexatzen dira bezeroak
- Kexu baten aurrean erreakzionatzeko modua
- Kexua etengabeko hobekuntza iturri gisa
Izena Emateko telefono zenbaki honetara deitu behar duzue: 94 625 79 40
EGILEA:Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortuaZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina