ZURE ENPRESAK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZU ETA PROMOZIOAK GOMENDA ITZAZU
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuAbenduaren 14an merkatariei zuzendutako ikastaro hau egingo da:
Zure enpresak eskaintzen dituen zerbitzu eta promozioak gomenda itzazu
Aktibitate hau
Xehetasunaren Kultura programaren barruan dago eta
Anfitriones Turismo proiektuaren parte bat da. Programa honek bezeroarenganako arreta hobetu nahi du. Horrexetarako garatu da turistek Espainan bizitzen dituzten gertakariak aberasteko estrategia, xehetasunaren kultura, abegi ona eta lana ongi egiteko gogo sendoa agerian egon daitezen. Aurten,
Basquetour-rek (Turismoaren Euskal Agentzia), uste du prestakuntza aukera honetaz ez bakarrik enpresa turistikoek baina baita denda eta komertzioek ere profitatu behar dutela.
- Egiteko lekua: Bermeoko Behargintza - Merkatu plaza, 1. solairua
- Data: 2011ko abenduaren 14an (asteartea)
- Ordutegia: 14:00etatik 18:00etara

Bezeroarekin harremanetan dagoen profesional gisa, zure enpresako instalazioak eta zerbitzu eskaintza sakon ezagutu behar dituzu, galdera bat egiten dizutenean ezbairik gabe erantzun ahal izateko. Saio honek zure lanpostuan jakitea garrantzitsua dena, eta ezagutza horiek egunean jartzea errazteko modua zein den identifikatzen lagunduko dizu.
Gako-ideiak:- Enpresak eskaintzen duenari buruz jakin behar duzuna
- Bezeroek egin ohi dituzten galderak eta hauek modu eraginkorrean erantzuteko era
- Salmenta sustatzeko helburuarekin aurre hartzeko era
Izena Emateko telefono zenbaki honetara deitu behar duzue: 94 625 79 40
EGILEA:Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortuaZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina