2009(e)ko irailaren 7(a), astelehena

Udako berriak: Nire establezimenduan nudismorik ez

MERKATARIAK KEXU DIRA DENDETARA ERDI BILUZIK SARTZEN DIREN BEZEROAK DIRELA ETA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Bartzelonatik dator notizia. Tenperatura altuak direla eta, gizonezkoak gorputz-enborra biluzik ari dira kalean eta dendetan. Polemika sortu du ohitura honek herri mailan eta ohitura hori kalean debekatzea aztertu da. Eremu pribatuan ere zeresana eragin du praktika horrek, merkatariek eta ostalariek ez baitute beraien lokaletan inor horrela "jantzita" sartzerik nahi.

Bi gremio hauek hiriko udalari eskatu egin diote era egokian jantzita ez datozen pertsonei establezimenduetara sartzeko eskubidea murrizteko baimena izatea. Dena den, egoerak ez du okerrera egin, bezeroak jantzi egiten baitira, oro har, dendako edozein langilek horrela eskatuta.

Krisi garai honetan harrigarria dirudi dendak egotea bezeroak sartzeko oztopoak jartzen dituztela ikusteak. Baina badu bere logika. Marketinak dituen estrategiaren baitan oso garrantzi handikoa da establezimenduak eskaintzen duen irudia. Irudi maila hori jaisteak ondorioak dakartza nahitaez. Gauza bera gertatzen da produktu beraren prezioa behin eta berriz merkatzen ibiltzen denean. "Low cost" delako irudia izatea dakar horrek, hots, irudi hori lotuta dago eskaintza zehatz batekin, kalitate eta prezio zehatz batekin. Horren ondorioz, establezimendua bezero "hondartza-zale"z mukuru izatea txarra da, batik bat, bezero mota hori ez denean lortu nahi den bezero mota.

Informazio gehiago nahi izatekotan, honako berri hauek kontsultatu baino ez duzu:
Los locales privados de BCN ponen coto a la moda de ir semidesnudos

El alcalde de Barcelona se plantea regular la moda de ir semidesnudo por la calle

El comercio defiende el veto de entrada por la indumentaria

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina