Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Altzarien Renove Planak, honelako ondasunak kontsumitzera bultzatuta, ekonomia suspertzea du helburu.
Diru-laguntzaren zenbatekoa: Plan honen baitan biltzen dira arestian aipatutako altzariak eta erositakoaren zenbateko guztiaren %25 laguntzen du dirutan, BEZa aplikatu aurretik. Gehienezko zenbatekoa 1.000 euro dira etxe bakoitzeko. Erositako altzariak EAEko etxeetan erabili behar dira nahitaez.
Dirutan lagunduko diren produktuak:
- Etxerako altzariak
- Sukalde eta bainugelarako altzariak (sanitarioak ez)
- Lanparak eta argi-gauzak
- Koltxoiak
Dirutan lagun daitezkeen erosketak: Arestian aipatu eta, gutxienez, 300 euroko zenbatekoan (BEZ barik) erosten diren produktuak, 2009ko irailaren 15etik abenduaren 31ra arteko epealdian egiten direnak (edo dauden altzariak bukatu arte).
BEZEROAREKIKO GESTIOAK: Bat bera ere ez.
SALTOKIAREKIKO GESTIOAK:
1: Programari atxikitzea
Programa honetan EAEn dauden ETEak (enpresa txiki eta ertainak) har dezakete parte, batik bat, altzari, argi-gauzak eta etxerako beste produktu batzuetan txikizkako merkataritzan dihardutenak.
2: Atxikitzeko modua
Atxikipena internet-en bidez egin behar da SPRI orrialdean, “Altzarien Renove Plana”ren atalean.
Hau egin eta gero, SPRItik eskatzen den dokumentazioa helarazi behar zaie.
Eskabidea onartutakoan, enpresak baimena du jadanik deskontuak aplikatzen hasteko.
3: Erosketa bakoitzean egin beharrekoa
- Dirutan lagundutako zenbatekoa fakturan aplikatzea, baina betiere BEZa jarri aurretik
- Beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea bezeroari
- Eragiketa guztia SPRI orrialdean erregistratzea
ESKATZEKO EPEA:
Eskabideak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 31 arte iraungo du, edo diru-laguntza guztiak eman arte.
OHARRAK:
• Aplikazioaren bitartez, edonoiz ikusi ahal da programan dagoen aurrekontua.
• Aplikazioak, halaber, etxe bat 1.000 euroko zenbatekora iritsi denentz jakinarazten du.
• Urte bukaerara arte egiten diren operazioak onartuko dira, altzariak urtea bukatu ostean entregatuagatik ere
Informazio gehiago nahi izanez gero:
SPRI: www.spri.net web orrialdean
Planari buruzko galdera esanguratzuenak: FAQ
ALTZARIEN RENOVE PLANAren gaineko informaziorako telefono zenbakia: 902 540 818
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina