2009(e)ko irailaren 7(a), astelehena

Plastikozko poltsa gehiagorik ez. mesedez

ESTATUKO GOBERNUAK NEURRIAK HARTUKO DITU 2010 URTETIK AURRERA PLASTIKOZKO POLTSEN ERABILERA MURRIZTEKO

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Espainiako Gobernuak murriztu egin nahi du biodegradagarria ez den erabilpen bakarreko poltsa kontsumoa. Erabilpen honen %50 murriztu nahi du, 2010 urtetik aurrera. Urte honetatik aurrera ere egutegi bat ari dira aztertzen poltsa mota hauen erabilpena debekatzeko.

Zer esan nahi du honek? Bada, argi eta garbi hauxe: 2010 urtetik aurrera litekeena da erabilpen bakarreko plastikozko poltsak barik biodegradagarriak direnak erabiltzen behartzea saltokiak, eta hau behar bezala legez araututa egotea.Hala eta guztiz ere, oraindik ezin da jakin ezta zehaztu ere zelan arautuko den hau guztia, plastikozko poltsak erabat debekatuko ote dituzten edo poltsa bakoitzeko tasa bat ordaindu beharko ote den...

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak adierazi duena hauxe da:

  • Gai honen gainean onartuko den araudia merkataritza arloarekin adostua izango dela, ahal dela.
  • Alternatiba desberdinak daude aukeran (poltsa berrerabilgarriak erabiltzea, biodegradagarriak diren poltsak erabiltzea,...); hori dela eta, litekeena da konponbide bakarra ez bilatzea eta bai, ostera, konponbide desberdinak planteatzea.
  • Aurrera atera nahi den asmo honek arrakasta izan dezan, beharrezko da merkatariak eta bezeroak komunikatuta eta kontzientziatuta egotea.
Laburbilduz, badirudi biodegradagarriak ez diren erabilpen bakarreko plastikozko poltsek azkena eman dutela. Momentuz ezin dira aurreikusi zein edo zeintzuk izango diren planteatuta dauden alternatibak, baina interesgarria litzateke poltsa mota hauek erabiltzen dituzten merkatariak biodegradagarriak edo iraunkorragoak diren poltsen ordez aldatzen hastea.

Zenbait merkatarik ematen dituzten paperezko poltsei dagokienez (jantzigintza eta zapatagintzakoak, oro har), %100ean biodegradagarriak direnez gero, ez omen dira bihar-etzi abian jarriko den araudi horren menpe izango.

Informazio gehiagoa (gazteleraz):
- Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa
Jornadas sobre las bolsas comerciales de un solo uso (Madrid, 23 de junio de 2009)

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

MLTK Gernika-Lumo-k sortua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina