2026(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

ICO Merkataritza Kreditua 2026

ICO MERKATARITZA KREDITUA 2026

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak

Egoitza soziala Espainian dutela, Espainiako lurraldearen barruan burutzen dituzten merkataritza jardueretatik eratorritako fakturen zenbatekoak aurreratuz likidezia lortu nahi duten autonomoak, enpresak eta ekintzaileak.

Finantza mota

Kreditu-erakundeak eta bezeroak finantzaketarako kontratua sinatu ahal izango dute, biek adostutakoa.

Finantza daitezkeenak

  • 180 egun baino gutxiagoko epemuga duten fakturen aurrerakinak.
  • Aurrefinantzaketa: enpresaren likidezia-beharrak, lurralde nazionalean saldu beharreko ondasuna edo zerbitzua ekoizteko eta egiteko kostuak estaltzeko.

Finantzaketa baldintzak

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: Fakturaren zenbatekoaren % 100eraino edo ondasuna egiteko edo zerbitzua emateko likideziaren % 100eraino.

Modalitatea: Aldeek adostutako finantzaketa-kontratua formalizatu ahal izango da.

Interes tasa: Aldakorra gehi kreditu-erakundeak ezarritako marjina, eragiketa-motaren arabera.

Komisioak:
  • Kreditu entitateak komisio bat ezarri dezake operazio hasieran. Komisio honen kosteak gehi interes-tasak ezin izango dute operazioak eduki dezakeen gehieneko UTB gainditu.
  • Amortizazio aurreratua gertatzekotan, komisio bat kobratuko da, ezeztatzeagatik (%1)
Bermeak: Eragiketa izapidetzen duen kredituerakundeak ezarriko ditu.

Gehienezko UTB: UTBa ezin da izan interes-tasa gehi %2,30 baino handiagoa.

Eskaerak

Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.

Indarraldia

Eskabideak 2026 urte osoan formalizatu ahal izango dira.

Oharrak

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Estekak

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (espainoleraz)
Laguntzaren fitxa (espainoleraz)

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

ICO Empresak eta Ekintzaileak 2026

ICO EMPRESAK ETA EKINTZAILEAK 2026


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

  • Espainian inbertsio produktiboak egin eta/edo likidezia-beharrak bete behar dituzten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainiakoak zein kanpokoak.
  • Partikularrek, jabekideen erkidegoek eta jabekideen erkidegoen taldeek, etxebizitzak edo eraikinak eraberritzeko edo elementu komunak konpontzeko soilik.

Laguntza Mota:

Laguntza horiek mailegu, leasing, renting edo kreditu-lerro modalitatean gauzatuko dira.

Finantza daitezkeenak:

Finantzaketa, besteak beste, inbertsio-proiektuak eta/edo jardueraren behar orokorrak garatzeko erabili ahal izango da:
  • Likidezia-beharrak, hala nola gastu arruntak, nominak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaiak erostea, etab.
  • Behar teknologikoak.
  • Aktibo finko berriak edo bigarren eskukoak eskuratzea.
  • Ibilgailu automobilak eta industrialak.
  • Instalazioak egokitu eta eraberritzea.
  • Enpresen erosketa.

Finantzaketa baldintzak:

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: autonomoen eta enpresen beharrizanak betetzeko finantzaketaren %100eraino.

Modalitatea: mailegua, leasinga, rentinga edo kreditu-linea.

Interes tasa: finkoa edo aldakorra, gehi kredituerakundeak ezarritako marjina, amortizazio-epearen arabera:
  • 1 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 2,30eraino marjina
  • 2, 3 edo 4 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,00eraino marjina
  • 4 urte baino gehiago duten operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,30eraino marjina
Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.

Amortizazioa eta gabealdia:
  • 1 urtetik 6 urtera arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin.
  • 7 urtetik 9 urtera arte, 0, 1 edo 2 urteko gabealdiarekin.
  • 10, 12, 15 eta 20 urtekoak, 0, 1, 2 edo 3 urteko gabealdiarekin.
Komisioak:Kreditu Erakundeak komisio bakarra kobratu ahal izango du eragiketaren hasieran, eta, horrez gain, hala badagokio, behar baino lehenagoko amortizazioagatiko beste bat.

Bermeak: eragiketa izapidetzen duen kreditu-erakundeak zehaztu behar du, EBS/SAECA abala dagoenean salbu.

Eskaerak:

Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira.

Indarraldia:

Eskabideak 2026 urte osoan formalizatu ahal izango dira.

Oharrak:

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Estekak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (espainoleraz)
Laguntzaren fitxa (espainoleraz)

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2026(e)ko urtarrilaren 1(a), osteguna

Espainiako Gobernua Diru-Laguntzak 2026

Gobierno de España ESPAINIAKO GOBERNUAREN DIRU-LAGUNTZAK: 2026 URTEA

Gazte Ekintzaileen 2026ko Lehiaketa Nazionala

2026ko Merkataritzako Sari Nazionalak

«2026 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak»-RA ITZULI

2026 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak

2026 URTEAN INDARREAN DAUDEN DIRU-LAGUNTZAK

ICO Diru-laguntzak 2026

ICO ICO-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2026 URTEA

ICO merkataritza kreditua 2026

ICO enpresak eta ekintzaileak 2026

ICO SGR/SAECA bermea 2026

«2026 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak»-RA ITZULI

Gernika-Lumoko Udala Diru-laguntzak 2026

Ayuntamiento de Gernika-Lumo GERNIKA-LUMOKO UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK: 2026 URTEA

NIK GERNIKAN sariak 2026

«2026 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak»-RA ITZULI

Eusko Jaurlaritza Diru-laguntzak 2026

Eusko Jaurlaritza EUSKO JAURLARITZA-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2026 URTEA

MEC 2026. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

EMET 2026: Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

«2026 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak»-RA ITZULI