2026(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

EMET 2026: Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2026

euskeraInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:

  • Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea

Onuradunak:

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek turismoan kokatuta egon beharko dute.

Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan. Gainera, beharrezkoa den kasu guztietan, enpresak EAEko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatuta egon beharko du.


Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.


Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak DIRU-LAGUNTZA TAULA honetan agertzen direnak izango dira (BEZ gabe).


Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.


Tramitazioa:

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: EMET online eskabidea


Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2026ko maiatzaren 15 arte luzatuko da.


Más información:


EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

Gernika-Lumoko Merkataritza Laguntzako Puntuak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina