2026(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

MEC 2026. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA: MEC 2026

euskeraInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak eta merkataritza-azpiegiturak eta -ekipamenduak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.


Onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza edo zerbitzu-establezimenduak.

Merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du, eta haren jarduera laguntzaren arauan zerrendatutakoen artean kokatu beharko da.


Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.


Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

Tendrán la consideración de inversiones subvencionables las siguientes:

  • 1. ildoa. Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira. (Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro BEZik gabe)
  • 2. ildoa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko. (Gutxieneko inbertsioa: 1.000 euro BEZik gabe)

Diruz lagun daitekeen aldia:

2025eko urriaren 1etik 2025eko irailaren 15era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute dirulaguntza.


Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:

  • Inbertsioaren %40, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.


Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA: Eskaera

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2026ko irailaren 15ean amaituko da.


Estekak:

EGILEA:

Borja Escalona

Merkataritzarako Teknikaria

Gernika-Lumoko Merkataritza Laguntzako Puntuak sortua

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina