2026(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

ICO Empresak eta Ekintzaileak 2026

ICO EMPRESAK ETA EKINTZAILEAK 2026


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

  • Espainian inbertsio produktiboak egin eta/edo likidezia-beharrak bete behar dituzten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainiakoak zein kanpokoak.
  • Partikularrek, jabekideen erkidegoek eta jabekideen erkidegoen taldeek, etxebizitzak edo eraikinak eraberritzeko edo elementu komunak konpontzeko soilik.

Laguntza Mota:

Laguntza horiek mailegu, leasing, renting edo kreditu-lerro modalitatean gauzatuko dira.

Finantza daitezkeenak:

Finantzaketa, besteak beste, inbertsio-proiektuak eta/edo jardueraren behar orokorrak garatzeko erabili ahal izango da:
  • Likidezia-beharrak, hala nola gastu arruntak, nominak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaiak erostea, etab.
  • Behar teknologikoak.
  • Aktibo finko berriak edo bigarren eskukoak eskuratzea.
  • Ibilgailu automobilak eta industrialak.
  • Instalazioak egokitu eta eraberritzea.
  • Enpresen erosketa.

Finantzaketa baldintzak:

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: autonomoen eta enpresen beharrizanak betetzeko finantzaketaren %100eraino.

Modalitatea: mailegua, leasinga, rentinga edo kreditu-linea.

Interes tasa: finkoa edo aldakorra, gehi kredituerakundeak ezarritako marjina, amortizazio-epearen arabera:
  • 1 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 2,30eraino marjina
  • 2, 3 edo 4 urteko operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,00eraino marjina
  • 4 urte baino gehiago duten operazioak: tasa finkoa edo aldakorra, gehi 4,30eraino marjina
Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.

Amortizazioa eta gabealdia:
  • 1 urtetik 6 urtera arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin.
  • 7 urtetik 9 urtera arte, 0, 1 edo 2 urteko gabealdiarekin.
  • 10, 12, 15 eta 20 urtekoak, 0, 1, 2 edo 3 urteko gabealdiarekin.
Komisioak:Kreditu Erakundeak komisio bakarra kobratu ahal izango du eragiketaren hasieran, eta, horrez gain, hala badagokio, behar baino lehenagoko amortizazioagatiko beste bat.

Bermeak: eragiketa izapidetzen duen kreditu-erakundeak zehaztu behar du, EBS/SAECA abala dagoenean salbu.

Eskaerak:

Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira.

Indarraldia:

Eskabideak 2026 urte osoan formalizatu ahal izango dira.

Oharrak:

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Estekak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (espainoleraz)
Laguntzaren fitxa (espainoleraz)

ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina