2024(e)ko urtarrilaren 2(a), asteartea

ICO SGR/SAECA bermea 2024

ICO SGR/SAECA BERMEA 2024

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Onuradunak:

Elkarrekiko Berme Elkarte (EBS) baten edo Nekazaritza Kauziorako Estatuko Sozietate Anonimoaren (SAECA) abala duten autonomoak, enpresak eta erakunde publiko zein pribatuak, Espainian egindako inbertsioetarako edo likidezia beharrak betetzeko.

Laguntza Mota:

Laguntza hauei esker mailegu edo leasing-go interes-tasak ICO-k finkatu duenak izango dira.

Finantza daitezkeenak:

  1. Likidezia beharrak: gastu arruntak, nominak, hornitzaileei egindako ordainketak, salgaien erosketa, etab.

  2. Inbertsio produktiboak:
    • Aktibo finko produktiboak, berriak zein bigarren eskukoak.
    • Ibilgailu automobilak eta industrialak.
    • Instalazioak egokitu eta eraberritzea.
    • Enpresak erostea.
    • Enpresak sortzea.

Finantzaketa baldintzak:

Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 2 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.

Modalitatea:  mailegu/leasing inbertsiorako eta mailegua likideziarako.

EBS/SAECA-k berme duen operazioaren ehunekoa: EBS/SAECA-k erabakiko du bermearen zenbatekoa eta hau %100 izan daiteteke.

Ildo honen bidez finantza dezan proiektuaren ehunekoa: Eskatutako finantzazioa Inbertsiorako erabiltzen denean proiektuaren %100 del proyecto izan daiteke.

Interes tasa: finkoa edo aldakorra,bezeroak aukeratuko du. Edozein momentutan indarrean dauden interes-tasa maximoak lotura honetan daude eskura: ICO.

Amortizazioa eta gabealdia:
  • 1 urtetik 6 urtera arte, gehienez urtebeteko gabealdiarekin.
  • 7 urtetik 9 urtera arte, 0, 1 edo 2 urteko gabealdiarekin.
  • 10, 12 eta 15 urtekoak, 0, 1, 2 edo 3 urteko gabealdiarekin.
Komisioak:
  • EBSak edo SAECAk azterketa-komisio bat kobratuko dute, abalatutako zenbatekoaren %0,5era artekoa.
  • Kreditu-erakundeak komisio bakarra kobratu ahal izango du eragiketaren hasieran, bai eta, hala badagokio, amortizazio aurreratuarena ere.
Bermeak: kreditu-erakundeak, EBSak edo SAECAk eskaera bakoitza aztertuko du, eta eman behar diren bermeak ezarri.

Abalen kostea:

EBSak %4,30ra arteko komisioa kobratuko du abala jaso duen zenbatekoaren gainean, kuota sozial mutualista gisa. Inporte hau bezeroari bueltatuko da operazioa amaitzerakoan. SAECA-k ez dauka mutualista-kuotarik.

Eskaerak:

Operazioak kreditu entitateetan gauzatiko dira, EBS-etan edo SAECA-n.

Indarraldia:

Eskabideak 2024 urte osoan formalizatu ahal izango dira.

Oharrak:

Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.

Estekak:

Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121
Informazioa ICO-ren orrian (espainoleraz)
Laguntzaren fitxa (espainoleraz)
ICOren Laguntzen liburuxka

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2024(e)ko urtarrilaren 1(a), astelehena

Aldundia, Udalak eta Tokiko erakundeen Diru-laguntzak 2024

ALDUNDIAREN, UDALEN ETA TOKI ERAKUNDEEN DIRU-LAGUNTZAK: 2024 URTEA


GERNIKA-LUMO: Merkataritzarako eta Ostalaritzarako NIK GERNIKAN sarien VI. edizioa



"2024 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

EVE-Ente Vasco de la Energia Diru-laguntzak 2024


EVE/EEE-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2024 URTEA


Ez dago orain arte argitaratutako laguntzarik



"2024 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

ICO Diru-laguntzak 2024


ICO-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2024 URTEA


ICO merkataritza kreditua 2024


ICO enpresak eta ekintzaileak 2024


ICO SGR/SAECA bermea 2024


"2024 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

SPRI Diru-laguntzak 2024


SPRI-REN DIRU-LAGUNTZAK: 2024 URTEA


Ez dago orain arte argitaratutako laguntzarik



"2024 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

Eusko Jaurlaritza Diru-laguntzak 2024


EUSKO JAURLARITZA-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2024 URTEA


MEC 2024, Merkataritza-establezimenduak Modernizatzeko Laguntzak



"2024 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

2024 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak

2024 URTEAN INDARREAN DAUDEN DIRU-LAGUNTZAK


EUSKO JAURLARITZA
ICO: Instituto de Crédito Oficial
Aldundia, Udalak eta Tokiko erakundeak