2024(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena

Merkataritzarako eta Ostalaritzarako NIK GERNIKAN sarien VI. edizioa

NIK GERNIKAN SARIAK 2024

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Gernika-Lumoko Udalak 2024rako merkataritza eta ostalaritzako NIK GERNIKAN sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du.

Hauexek dira sarien kategoriak:
  • Merkataritza: Traiektoria komertziala / Gernika/Urdaibai marka indartu.
  • Merkataritza Berritzailea / Denda Berria.
  • Auzoko Merkataritza.
  • Bikaintasuna ostalaritzan.
Hautagaiak GERTU zerbitzuan aurkeztu beharko dira, HEMEN aurkituko duzun eskabide-inprimakia erabiliz. Inprimakiari honako agiri hauek erantsi behar zaizkio:
  • Alegatzen diren merezimenduak justifikatzeko memoria.
  • Establezimenduaren argazkiak.
Hautagaitzak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 15era arte egongo da zabalik.

DOKUMENTAZIOA:

NIK GERNIKAN 2024 sarien oinarriak
Eskabide-orria


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina