MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2025

Laguntzaren Xedea:
Laguntza honen xedea EAEko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak eta merkataritza-azpiegiturak eta -ekipamenduak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.Erakunde onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza edo zerbitzu-establezimenduak.Merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du, eta haren jarduera laguntzaren arauan zerrendatutakoen artean kokatu beharko da.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
- 1. ildoa. Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira. (Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro BEZik gabe)
- 2. ildoa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko. (Gutxieneko inbertsioa: 1.000 euro BEZik gabe)
Diruz lagun daitekeen aldia:
2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute dirulaguntza.Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:- Inbertsioaren %40, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz
Gehikuntzak:
Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.Tramitazioa:
- Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA.
Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2025eko irailaren 30ean amaituko da.Loturak:
Arautegiko loturak:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina