ICO MERKATARITZA KREDITUA 2024
- Onuradunak
- Finantza mota
- Finantza daitezkeenak
- Finantzaketa baldintzak
- Eskaerak
- Indarraldia
- Oharrak
- Estekak
Onuradunak
Egoitza soziala Espainian dutela, Espainiako lurraldearen barruan burutzen dituzten merkataritza jardueretatik eratorritako fakturen zenbatekoak aurreratuz likidezia lortu nahi duten autonomoak, enpresak eta ekintzaileak.Finantza mota
Kreditu-erakundeak eta bezeroak finantzaketarako kontratua sinatu ahal izango dute, biek adostutakoa.Finantza daitezkeenak
- 180 egun baino gutxiagoko epemuga duten fakturen aurrerakinak.
- Aurrefinantzaketa: enpresaren likidezia-beharrak, lurralde nazionalean saldu beharreko ondasuna edo zerbitzua ekoizteko eta egiteko kostuak estaltzeko.
Finantzaketa baldintzak
Gehienezko zenbatekoa bezero bakoitzeko: 12,5 milioi eurora arteko saldo bizia, eragiketa bakarrean zein gehiagotan.Interes tasa: Aldakorra gehi kreditu-erakundeak ezarritako marjina, eragiketa-motaren arabera.
Komisioak:
- Kreditu entitateak komisio bat ezarri dezake operazio hasieran. Komisio honen kosteak gehi interes-tasak ezin izango dute operazioak eduki dezakeen gehieneko UTB gainditu.
- Amortizazio aurreratua gertatzekotan, komisio bat kobratuko da, ezeztatzeagatik (%1)
Gehienezko UTB: UTBa ezin da izan interes-tasa gehi %2,30 baino handiagoa.
Eskaerak
Operazioak kreditu-erakundeekin egingo dira.Indarraldia
Eskabideak 2024 urte osoan formalizatu ahal izango dira.Oharrak
Bateragarritasuna: finantzaketa hau bateragarria izango da Autonomi Erkidekoen edo beste erakundeen laguntzekin.Estekak
Informazioa: Programaren informazio telefono zenbakia: 900 121 121Informazioa ICO-ren orrian (espainoleraz)
Laguntzaren fitxa (espainoleraz)
ICOren Laguntzen liburuxka
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina