BONO DENDA: 40 EURO ORDAINDU ETA 50 ERAMAN

Bizkaiko merkataritzako patronalak (CECOBI), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Kutxabank-ek abian jarri dute BONO DENDA izeneko merkataritza sektorean salmentak dinamizatzeko kanpaina.

Bizkaian baino ezingo dira erabili bono hauek, atxikipen-ezaugarria erakusgarri duten dendetan, alegia. Bonoaren erabilpenak iraungitze data du: 2012ko abenduaren 1etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean.
Zer egin behar dute BEZEROEK programa honetan parte hartzeko?
Baldintza hauek bete beharko dituzte deskontuak izateko:
- Bonoak erostea BBK-ko zerbitzu anitzetarako edozein kutxatan. Bonoek 40 euroko balioa dute, eta bankuko txartela erabilita lortu ahal dira.
- Atxikipena duen dendetan erosketa egitea, 2013ko urtarrilaren 6a baino lehen.
Zer egin behar dute MERKATARIEK programa honetan parte hartzeko?
Merkatariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Bizkaian dagoen txikizkako merkataria izatea.
- Kanpainari atxikimendua adieraztea. Horretarako, CECOBI patronalarekin harremanetan jarri, 94 400 28 00 telefonora deituta. Dagokion inprimakia bete beharko dute, halaber.
- Kanpainaren bereizgarria ikusgarri jartzea eta sustapenean parte hartzen duten produktuak behar bezala etiketatzea.
- Prezioan deskontua egitea, bonua aurkeztutakoan.
- Atxikimendu konpromisoan eskatutako baldintza betetzea, hots, behar diren agiriak aurkeztea.
Kanpainaren nondik norakoak
Erosketa egindakoan, %20ren deskontua egingo da BONO DENDA aurkeztutakoan:
Adibidez:
60 euroko erosketa
Deskontua: 10 euro
Ordaindu beharrekoa: 50 euro
Resumen:
- BONO DENDA-k BBK-ko kutxatiletan lortu ahal dira 40 eurotan. Bonoak 2013ko urtarrilaren 5era arte trukatu ahal izango dira
- BONO DENDA-k soilik erabili ahal izango dira kanpainaren bereizgarria ikusgarri duten dendetan
- BONO DENDA-k erosketa bakoitzeko baino ezingo dira erabili; ezingo dira, beraz, bonoak pilatu erosgai bera erosi ahal izateko
Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko merkataritzako patronalak
- Telefonoa: 94 400 28 00
- Web: http://www.cecobi.es
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina