2022ko Apirileko Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2022ko Apirileko Buletina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Merkataritza Buletina: 2022KO APIRILA

MERKATARITZA BULETINA: 2022KO APIRILA

  • DIRU-LAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritza

MEC 2022, Merkataritza-establezimenduak Modernizatzeko Laguntzak

Eusko Jaurlaritza 2022 BONOAK: 5.000.000 euro kontsumoa bultzatzeko

  • EUSTAT
Euskadi: txikizkako sektorearen salmentak % 4,9 hazi dira 2022ko lehen hiruhilekoan

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2022KO MAIATZA
Erakusketa Azokak: 2022KO MAIATZA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2022(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Eusko Jaurlaritza 2022 BONOAK: 5.000.000 euro kontsumoa bultzatzeko

EUSKADI BONO-DENDA 2022

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Xedea

Laguntza honen helburua EAEko dendetan kontsumoa sustatzea da.

Horretarako, bonoak jarriko dira Euskadiko herritarren eskura, kanpainari atxikitako establezimenduetan eros ditzaten.

Funtzionamendua

Kanpainari atxikitako saltokietan merkagaiak erosteko diru-laguntzak emango dira, deskontu-bonu baten bidez.

Denda bakoitzak bonu kopuru jakin bat izango du bertan erabiltzeko.

"Euskadi bono-merkataritza" bakoitza 10 €-ko deskontu-bonotzat hartuko da, gutxienez 30 €erosiz gero.

Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu.

Kudeaketa

Kanpainan parte hartzeko eta bonuak jasotzeko, saltokiek izena eman beharko dute horretarako sortutako aplikazioan, orri honetan: http://euskadibonodenda.eus/

Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie, dagozkien bonuekin batera. Bonuak ez dira fisikoak izango.

Oharra: saltokiek ezin izango dute bonorik gorde edo atxiki beren ohiko bezeroentzat, eta ondo ikusteko lekuan jarri beharko dute programan parte hartzen dutela.

Epeak

Izena emateko epea 2022ko maiatzaren 26an amaituko da.


Bezeroek bi denboraldi edukiko ditzute bonoak dendetan erabiltzeko:

  • LEHEN DENBORALDIA: 2022ko uztailaren 3ra arte.
  • BIGARREN DENBORALDIA: 2022ko urriaren 1etik abenduaren 4ra arte.


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2022, Merkataritza-establezimenduak Modernizatzeko Laguntzak

MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2022


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak eta merkataritza-azpiegiturak eta -ekipamenduak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.

Erakunde onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza edo zerbitzu-establezimenduak.

Merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du, eta haren jarduera laguntzaren arauan zerrendatutakoen artean kokatu beharko da.

Betiere, nahitaezkoa da diruz lagundutako establezimenduan zerbitzu edo merkataritza-jarduera bera garatzea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan izanik, eskaera aurkeztu den data baino gutxienez urtebete lehenagotik.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

  • 1. ildoa. Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira. (Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro)
  • 2. ildoa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko. (Gutxieneko inbertsioa: 750 euro)

Diruz lagun daitekeen aldia:

2021eko ekainaren 29tik 2022ko irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • Inbertsioaren %30, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT.
WEB ESKAERARAKO ESTEKA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2022ko irailaren 30ean amaituko da.

Loturak:


Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2022(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Euskadi: txikizkako sektorearen salmentak % 4,9 hazi dira 2022ko lehen hiruhilekoan

2022. SUSPERRALDIAREN URTEA?

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Eustatek landutako datuen arabera, 2022ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmentak % 4,9 igo dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Sektoreko salmentak % 5,4 igo dira 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaro-ondorioak kenduta, 2022ko lehen hiruhilekoko salmenta-indizea % 1,2 igo da.

Sektoreka, 2021eko lehen hiruhilekoaren aldean (urtebete bat), Gainerako produktuen salmentak %11,5 igo dira 2022ko lehen hiruhilekoan. Aldiz, termino berberetan, Elikagaien salmentak %0,7 jaitsi dira.

2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, urtaro-eraginik gabeko terminoetan eta prezio finkoetan, Elikagaien eta Gainerako produktuen salmentak % 0,2 eta % 1,8 igo dira, hurrenez hurren.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2022/I
Prezio finkoak
t / t-4
t / t-1
At / At-4
INDIZE OROKORRA lurralde historikoaren arabera
Euskal AE
4,9
1,2
4,9
Araba/Álava
-0,7
1,2
-0,7
Bizkaia
3,9
0,9
3,9
Gipuzkoa
9,5
1,8
9,5
INDIZE OROKORRA sektorearen arabera
Janariak
-0,7
0,2
-0,7
Elikagaien saltoki espezializatuak
3,3
-0,1
3,3
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak
-2,5
0,7
-2,5
Gainerako produktuak
11,5
1,8
11,5
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak
11,7
0,6
11,7
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak
27,7
7,1
27,7
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak
-4,5
-1,7
-4,5
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak
-8,3
-1,3
-8,3
Automoziorako erregaia
-1,8
-1,4
-1,8
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe
5,4
1,1
5,4
LANGILERIA-INDIZEA
Euskal AE
3,8
0,4
3,8
(p) Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean.
Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)


Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, Elikagaietan, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritza (hala nola fruta-dendak, harategiak, arrandegiak, etab.) % 3,3 hazi da 2021eko lehen hiruhilekoarekin alderatuta. Aitzitik, txikizkako merkataritza ez-espezializatua (batez ere, supermerkatuak eta hipermerkatuak) % 2,5 murriztu da.

Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua % 3,8 gehitu da 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean. 2021eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta, igoera % 0,4koa izan da.

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2022(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Erakusketa Azokak: 2022KO MAIATZA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da
(*) BEHIN BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2022KO MAIATZA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
BESTEAKDream Theater + Devin Townsend (concierto) 2022/05/01etik 2022/05/01era
BILBO
BATZARRAThe MedTech Forum 2022 - Health and medical technology industry conference 2022/05/03tik 2022/05/05era
BARTZELONA (CCIB)
AZOKAEXPOFRANQUICIA. Salón Internacional de la Franquicia 2022/05/05etik 2022/05/07ra
MADRIL
BESTEAKTATOO SHOW ESPAÑA 2022/05/05etik 2022/05/09ra
GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKAExpovacaciones 2022 2022/05/06tik 2022/05/08ra
BILBO
AZOKACaravaning 2022 2022/05/06tik 2022/05/08ra
BILBO
BATZARRAInternational Convention MRW LIFE 2022 / Elevation 2022 Conference 2022/05/06tik 2022/05/07ra
BARTZELONA (CCIB)
BESTEAKESTOPA - Gira FUEGO (concierto) 2022/05/07tik 2022/05/07ra
BILBO
AZOKABarcelona Specs. Feria internacional de gafas con enfoque en marcas de gafas independientes 2022/05/07tik 2022/05/08ra
BARTZELONA
AZOKACOSMOBEAUTY Barcelona. Salón Internacional de Estética y Peluquería 2022/05/07tik 2022/05/09ra
BARTZELONA
AZOKAMCE - MADRID CAR EXPERIENCE. Salón Internacional del Automóvil de Madrid 2022/05/10etik 2022/05/15era
MADRIL
BATZARRABARCELONA CYBERSECURITY CONGRESS 2022/05/10etik 2022/05/12ra
BARTZELONA
BATZARRAIoT Solutions World Congress. El congreso líder mundial enfocado en soluciones IoT para la industria 2022/05/10etik 2022/05/12ra
BARTZELONA
AZOKAFERIA DE LAS CIENCIAS 2022/05/12tik 2022/05/14ra
SEVILLA
BESTEAKForo Gran Canaria de Economía Azul 2022/05/12tik 2022/05/12ra
LAS PALMAS DE GRAN CANARIA
BATZARRAMEDITECH CONGRESS. Health Technology Congress & Exhibition 2022/05/12tik 2022/05/14ra
MADRIL
BATZARRAEU-Startups Summit 2022/05/12tik 2022/05/13ra
BARTZELONA
AZOKAMOMA. 5º Salón de la Moto 2022/05/13tik 2022/05/15era
MÁLAGA
AZOKAARATUR. Salón Aragonés del Turismo 2022/05/13tik 2022/05/15era
ZARAGOZA
AZOKAFIMAR. 11ª Feria Internacional del Mar 2022/05/13tik 2022/05/15era
LAS PALMAS DE GRAN CANARIA
BESTEAKBad Religion 40 +2 Years (concierto) 2022/05/13tik 2022/05/13ra
BILBO
BATZARRAAEER. XXVI Congreso Nacional Asoc. Española de Endoscopia Respiratoria y Neumología Intervencionista 2022/05/13tik 2022/05/14ra
SANTA CRUZ DE TENERIFE
AZOKADÍA MÁGICO BY FIMI. 9ª Feria de Comunión y Ceremonia 2022/05/13tik 2022/05/15era
VALENTZIA
BATZARRAVII CONGRESO DE LA SOCIEDAD ESPAÑOLA DE TRASPLANTE 2022/05/13tik 2022/05/15era
MÁLAGA
BESTEAKDani Martínez (espectáculo) 2022/05/14tik 2022/05/14ra
BARTZELONA (CCIB)
BESTEAKShawn Mendes - gira ‘Wonder: The World Tour’ 2022/05/15etik 2022/05/15era
BILBO
BATZARRAKubeCon + CloudNativeCon 2022/05/16tik 2022/05/20ra
VALENTZIA
AZOKAFood 4 Future Expo FoodTech 2022/05/17tik 2022/05/19ra
BILBO
AZOKAARCOlisboa. Feria Internacional de Arte Contemporáneo 2022/05/19tik 2022/05/22ra
LISBOA (Portugal)
BATZARRACONGRESO DE LA SOCIEDAD ESPAÑOLA DE PERIODONCIA Y OSTEOINTEGRACIÓN (SEPA) 2022/05/19tik 2022/05/21era
MÁLAGA
BATZARRA33º Congreso Nacional AETEL (Técnicos de Laboratorio) 2022/05/19tik 2022/05/21era
GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKAXVIII SALÓN DEL VEHÍCULO DE OCASIÓN 2022/05/20tik 2022/05/22ra
TORRE PACHECO (MURCIA)
AZOKAViveEco Market. Feria de Alimentación Eco y Natural y Propuestas para una Vida Saludable 2022/05/21etik 2022/05/22ra
VALLADOLID
BATZARRAINS 2022 World Congress 2022/05/22tik 2022/05/26ra
BARTZELONA (CCIB)
AZOKAGASTROCANARIAS. VII Salón Gastronómico de Canarias 2022/05/23tik 2022/05/25era
SANTA CRUZ DE TENERIFE
AZOKAHISPACK. Salón Internacional del Envase y Embalaje 2022/05/24tik 2022/05/27ra
BARTZELONA
AZOKAGRAPHISPAG. Salón Internacional de la Industria y Comunicación Gráfica 2022/05/24tik 2022/05/27ra
BARTZELONA
BATZARRA36º Congreso Nacional de la Sociedad Española de Radiología Médica (SERAM) y 31º Congreso CIR 2022/05/24tik 2022/05/28ra
MÁLAGA
AZOKABlockchain&DeFi Expo & Congress 2022/05/24tik 2022/05/26ra
ZARAGOZA
AZOKABIT MEDIA. Salón Profesional de la Tecnología Audiovisual 2022/05/25etik 2022/05/27ra (*)
MADRIL
BATZARRAXXXI Congreso Nac. de TCE y TES - Técnicos en Cuidados de Enfermería y Técnicos en Emerg. Sanitarias 2022/05/25etik 2022/05/27ra
SEVILLA
AZOKABASQUISITE. 3ª Exquisite Foods and Beverages Show 2022/05/25etik 2022/05/27ra
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN (GIPUZKOA)
IHARDUNALDIAJornadas del Ilustre Colegio de Abogados de Gijón 2022/05/25etik 2022/05/27ra
GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKASTOCK-CAR. 13º Salón de Vehículos de Ocasión y Km 0 2022/05/26tik 2022/05/29ra (*)
ZARAGOZA
AZOKASIMA. Salón Inmobiliario Internacional de Madrid 2022/05/26tik 2022/05/29ra
MADRIL
BATZARRASPRING I/O 2022 - Congreso Europeo sobre Spring Framework ecosystem 2022/05/26tik 2022/05/27ra
BARTZELONA
AZOKASalón del Vehículo de Ocasión y Seminuevo 2022/05/27tik 2022/06/05era
MADRIL
BESTEAKHOMENAJE A MECANO "ME CUESTA TANTO OLVIDARTE" (concierto) 2022/05/27tik 2022/05/27ra
SEVILLA
AZOKA100x100 MASCOTA. 11ª Feria del Animal de Compañía 2022/05/28tik 2022/05/29ra
MADRIL
BESTEAKConcierto de ESTOPA (Gira Fuego) 2022/05/28tik 2022/05/28ra
VALLADOLID
BESTEAKDelirium Tremens (concierto) 2022/05/28tik 2022/05/28ra
BILBO
BATZARRACSI CONFERENCE 2022 y 21st ISBC 2022/05/30etik 2022/06/03ra
GIJÓN (ASTURIAS)
AZOKASIL BARCELONA. 22º Feria líder de Logística, Transporte, Intralogística y Supply Chain ... 2022/05/31tik 2022/06/02ra
BARTZELONA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: