EUSKADI BONO-DENDA 2022
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuXedea
Laguntza honen helburua EAEko dendetan kontsumoa sustatzea da.Horretarako, bonoak jarriko dira Euskadiko herritarren eskura, kanpainari atxikitako establezimenduetan eros ditzaten.
Funtzionamendua
Kanpainari atxikitako saltokietan merkagaiak erosteko diru-laguntzak emango dira, deskontu-bonu baten bidez.Denda bakoitzak bonu kopuru jakin bat izango du bertan erabiltzeko.
"Euskadi bono-merkataritza" bakoitza 10 €-ko deskontu-bonotzat hartuko da, gutxienez 30 €erosiz gero.
Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu.
Kudeaketa
Kanpainan parte hartzeko eta bonuak jasotzeko, saltokiek izena eman beharko dute horretarako sortutako aplikazioan, orri honetan: http://euskadibonodenda.eus/Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie, dagozkien bonuekin batera. Bonuak ez dira fisikoak izango.
Oharra: saltokiek ezin izango dute bonorik gorde edo atxiki beren ohiko bezeroentzat, eta ondo ikusteko lekuan jarri beharko dute programan parte hartzen dutela.
Epeak
Izena emateko epea 2022ko maiatzaren 26an amaituko da.
Bezeroek bi denboraldi edukiko ditzute bonoak dendetan erabiltzeko:
- LEHEN DENBORALDIA: 2022ko uztailaren 3ra arte.
- BIGARREN DENBORALDIA: 2022ko urriaren 1etik abenduaren 4ra arte.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina