EKINTZAILETZARAKO ETA TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK: EMET 2018
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu- Laguntzaren Xedea
- Onuradunak
- Laguntza mota
- Diruz lagun daitezkeen inbertsioak
- Laguntzen kopurua
- Tramitazioa
- Eskatzeko epea
- Loturak
Laguntzaren xedea honako inbertsioak laguntzea da:
- Turismo-negozioko eredu berriak sortzea
- Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea
Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
- Turismo-ostatuko establezimenduak.
- Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
- Bitartekaritzako turismo-enpresak.
- Turismo-garraioko enpresak.
- Turismo aktiboko enpresak.
- Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
- Turismo-gidaliburuak.
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
TURISMO-NEGOZIOKO EREDU BERRIAK SORTZEA:
Turismo negozio eredu berriak sortzea, (Gutxieneko inbertsioa 10.000 euro, Gehieneko inbertsio diruz lagungarria: 60.000 euro).ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN BERRIKUNTZA, SOLUZIO TEKNOLOGIKOEN BITARTEZ:
- Soluzio teknologikoak ezartzea negozien lehiakortasuna, sustapena eta komunikazioa hobetzeko baita turismo-produktu eta zerbitzuen merkaturatzeam horretarako Web 2.0 teknologia erabiliz (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
- Berrikuntza sustatzea negozio-prozesuetan eta I+G+b bidezko jarduerak garatzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
- Establezimenduan kudeaketa adimentsuaren (domotika) sistemak txertatzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
- Turismo ostatuen hari gabeko konektibitatea hobetzea (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN KALITATEAREN HOBEKUNTZA:
- Euskadiko turismo-estrategiarekin lerrokatutako zerbitzuen eta/edo turismo produktuen eskaintza handitu (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
- Ostalaritza zerbitzuetako eskaintzaren erakargarritasuna hobetu eta balio erantsia eman (gutxieneko inbertsioa 5.000 euro).
ESKAINTZA EGOKITU TURISMOA JASANGARRIA, ARDURATSUA ETA IRISGARRIA IZAN DADIN:
- Turismo-jarduerak ingurunean duen inpaktua murriztera bideratutako inbertsioak (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
- Irisgarritasuna errazteko bideratutako teknologiak txertatzea (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe). DIRU-LAGUNTZA TAULA
TURISMO-NEGOZIOKO EREDU BERRIAK SORTZEA:
- Onartutako inbertsio garbiaren %40, 18.000 euroko mugarekin.
ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN BERRIKUNTZA, SOLUZIO TEKNOLOGIKOEN BITARTEZ:
- Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.
ENPRESEN ETA TURISMO-ZERBITZUEN KALITATEAREN HOBEKUNTZA:
- Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.
ESKAINTZA EGOKITU TURISMOA JASANGARRIA, ARDURATSUA ETA IRISGARRIA IZAN DADIN:
- Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin.
Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea
Eskatzeko epea 2018ko uztailaren 4 arte luzatuko da.
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arautegiko loturak:
AGINDUA: EMET 2018 diru-laguntzak
AGINDUA: EMET 2018 diru-laguntzak (aldaketa)
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina