UZTAILAREN 1a: DOAKO POLTSEN AMAIERA!

Gobernuak erabaki du plastikozko poltsak kontsumitzaileei banatzea debekatuta egongo dela 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera. Debeku honetatik at bi poltsa mota hauek geratuko dira:
- Material konpostagarriekin egindako poltsak
- Poltsa lodiak (50 mikra edo gehiagoko lodiera dutenak)
2018ko UZTAILAren 1etik poltsa bakoitzagatik kobratu beharko da. Poltsen prezioa merkatari bakoitzaren esku egongo da eta poltsen prezioa bezeroen begi-bistara egon beharko du.
Hona hemen denden karteletan poltsaren kostua adierazteko jarri daitekeen testuaren adibide bat:
"Real Decreto 293/2018, maiatzaren 18ko xedapenen arabera, plastikozko poltsen kontsumoa murrizketari buruz, bezeroei jakinarazten zaie 2018ko uztailaren 1etik aurrera plastikozko poltsek XX kostua izango dutela unitate bakoitzeko"
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina