2010(e)ko abenduaren 14(a), asteartea

Marketina: Dendak baino ez ala dendak baino gehiago?

ZER DELA ETA AUKERATU OHI DUTE BEZEROEK NIRE DENDA ETA EZ BESTE BAT?
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Bai galdera ederra! Jendeak zergatik erosten du nire dendan eta ez besteetan? Eta merkeago, gainera!

Merkatalguneak uneoro ari dira zabaldu eta zarratzen. Bizi dugun krisi garai honetan zabaldu baino areago, zarratzen ari dira eta hau begi bistakoa da. Baina dendak egon badaude eta jendeak erosten jarraitzen du, eta denda hauek ez dira, portzierto, merkeenak! Denda hauek erosgaia baino gehixeago eskaintzen dute, edo hobeto esanda, produktua baino askosaz gehiago eskaintzen dute. Erosgaiak diruaren truke ematen diren gune hutsak baino gehiago dira. Hau da, merkatalgune hauetan, esperientzia bat bizi izaten du erosleak.

Pelikula bateko adibidea:
ESPERIENTZIA DESATSEGINA:

Pretty Woman pelikulan bada eszena bat non pertsonaia, Vivian izenekoa (Julia Roberts), Los Angeles-eko Rodeo Drive kale ospetsuaren denda esklusiboan sartu den. Denda horretako saltzaileek deus erosiko ez duen emakumetzat kalifikatu dute automatikoki eta, ez bat ez bi, lokaletik aldegin dezan “gonbidatu” dute, eta ez era oso atseginean, portzierto. Vivianek denda honetan bizi izandakoa, hortaz, ez da esperientzia ona izan, hain zuzen ere.

ESPERIENTZIA ATSEGINA:
Geroago, pelikula horretan bertan, Vivian luxuzko beste denda batera joan da Edward-ekin (Richard Gere). Edward-ek “koipea eman diezaietela” eskatu die saltzaileei. Erosi nahi neurri gabeko eszenak ikusten dira jarraian. Dendako saltzaileek ahalegin guztia egin dute gizon-emakumea asetu eta unada gozagarria pasarazteko. Gizon-emakune hauek erosi eta erosi baino ez dute egin, baina esperientzia berezi eta bakarra bizi dute aldi berean, Vivianek, batik bat.

Denda biak antzekoak dira, marka esklusiboak eta goi mailako gamakoak dituzte. Baina emakumeak denda batean eta bestean bizi izandako esperientziak ez du zerikusirik. Aurrekoan mezpretxatu egin dute, bestean, ostera, printzesa bat izango balitz bezala hartu dute. Pertsona arrunt bat ez zen aurreko dendara ezer erostera inoiz itzuliko (Vivian itzuli egin da, baina denda horretan zer ez duen erosi erakusteko baino ez).

Ondorioa:
Bezeroak ondo hartzea baino zerbait gehiago da gakoa. Hauxe jakin behar da, batik bat: bezeroak zergatik sentitzen dira berezi gure dendetara sartzen direnean? Dendak duen itxuragatik izan liteke, edo bezeroari ematen zaion harreragatik, edo bezeroei ematen zaizkien aholkuengatik, edo bezeroak zer nahi duen jakin eta konponbidea bilatzen saiatzeagatik… Aldagai asko dira edo hauen arteko konbinazioak, baina den-denak identifikatu beharrekoak dira, hauek bultzatu eta hauen berri emateko.

Produktuak saltzea baino zerbait gehiago da, esperientzia positibo bat saltzea da gakoa, bezeroa dendara sartzen denean, ondo sentitzea, beste denda baten baino hobeto, eta bizi dugun krisi garai honetan, sentsazio hau jarrera positiboa eskainiz lortu ahal da.

Gehiago jakiteko han hemen lotura hauek (gazteleraz):
La tienda, un espacio emocional
El cliente persona

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina