AZALERA HANDIKO MERKATALGUNEAK EGITEKO ERAGOZPENAK EZABATUKO DITU ESTATU-LEGEAREN ERREFORMAK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuMerkataritza Txikizkariaren Antolaketaren gaineko 7/1996 Legearen erreforma 1/2010 Legea ebatzi du Parlamentuak. Arau hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) izango da aurki argitaratua, eta argitaratzen den unetik beretik jarriko da indarrean. Erreforma hau egitearen zergatia hau baino ez da, hots, lege hau egokitzea Zerbitzuetako Direktibara (Bolkestein Direktiba). Zuzentarau honek zerbitzuak liberalizatzea du helburu Europako Batasunean.
Gai honen inguruan EAE-k autonomia arauemailea edukiagatik ere, estatuko Lege hau oinarrizko araudia da zenbait aspektutan, azalera handiko merkatalguneak egiteari dagokionez, bereziki. Arau hau aldatzeak, hortaz, eragin handia du euskal merkataritzan.
- Azalera handiko merkatalguneak direla eta, zeintzuk dira estatuko Lege honetan egiten diren aldaketak?
- Zein eragin izango du erreforma honek EAEko merkataritzan?
Alabaina, ezin zaio ukatu erreformari daukan garrantzia, bermatu egiten baititu lege honen aldaketak, eta badirudi baliotasuna ematen diola azalera handiko merkatalguneen ezarpena Lurralde-Plan Sektorial honetan batzen diren arrazoiek mugatuko dutela. Egungo muga-sistemari eutsiko zaio, bestalde. Muga-sistema honek, gainera, eragotzi egingo luke, besteak beste, Gernika-Lumoko udalerri batean 15.000 metro karratuko merkatalgunerik jartzea.
- OUTLETak direla eta, beste erregulazio mota bat?
Honek ateak irekiko dizkie komunitate autonomoei jarduera hau arautzeko eta zenbait merkatalguneen gehiegikeriei mugak jartzeko, Outlet epigrafea erabili eta saldo prezioan (kostuaren azpiko prezioa, hain zuzen) saltzen dituztelako saldotzat hartu ezin diren denboraldiko produktuak. Jardunbide honek kalte izugarria eragiten die zuzen-zuzen haiekin lehiatu behar duten gainontzeko enpresei.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina