2013(e)ko apirilaren 19(a), ostirala

Merkataritza Buletina: 2013KO MARTXOA

MERKATARITZA BULETINA: 2013KO MARTXOA

  • DIRU-LAGUNTZAK
EUSKO JAURLARITZA
ETE eta Autonomoak finantzarioki laguntzeko programa

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF

ETEei Diruz Languntzeko Programa

Bizkaiko TXIKIZKAKO MERKATARITZArako finantza-laguntza

  • ERAKUSKETA AZOKAK: 2013KO APIRILA
Erakusketa Azokak: 2013KO APIRILA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2013(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

Bizkaiko Foru Aldundia 2013: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF


LALF PROGRAMA 2013: LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak (Ondasun-erkidegoak, Sozietate zibilak,...), baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.
  • Pertsona onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak
    • Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du
  • Mikroenpresek, sei langile baino gutxiago eduki behar dituzte, eta helbide soziala eta fiskala Bizkaian izan behar dituzte
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.

OHARRA: 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edota finantza-errentamenduak
Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren edota finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 214. Tresneria
  • 215. Beste instalazio batzuk
  • 216. Altzariak
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Laguntza Kopurua:
Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren % 10 izango da diru-laguntza.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea %0,5 gehituko da.

Diru-laguntzaren gutxieneko kopurua 800 euro izango da, eta gehinekoa, 10.000 euro. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela. Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak:
2013 urtean akordia sinatu duten finantza-erakunde zerrenda hemen kontsulta daiteke: LOTURA Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da.
Loturak:
Informazioa: LALF programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Eusko Jaurlaritza 2013: ETE eta Autonomoak finantzarioki laguntzeko programa

BANAKO ENPRESARIOAK ETA PROFESIONAL AUTONOMOAK
FINANTZARIOKI LAGUNTZEKO PROGRAMA 2013
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Elkarrekiko berme-baltzu (SGR) eta finantza-erakunde laguntzaileen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ETEen eta autonomoen aldeko finantzaketa-lerroa eratzea.
Onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak.
  • Pertsona onuradunak hurrengo baldintzak bete behar dituzte ere:
    • Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea
    • Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea
Finantzatzeko moduko egoerak:
Programa hone bidez lortutako maileguek helburu hauek eduki ditzakete:
  • Kapital zirkulatzaileko likidezia
  • Finantzaketa-premiei aurre egitea
  • Epe laburrera zorra berritzea
  • Epe laburrerako epea moldatzea epe ertain eta luzekora
Laguntza mota:
Laguntza honen bidez enpresek abalak lortuko dituzte maileguak eskatzeko. Maileguek ere interes-tasa mugatuta edukiko dute.
Abal operazioen ezaugarriak:
Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte.

Abalen kostea hauxe izango da:
  • Azterketa-komisioa: maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,10, behin bakarrik, abala eskatzean
  • Gauzatze-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20, behin bakarrik
  • Abal-komisioa: % 0,75 urteko
  • Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko
Mailegu operazioen ezaugarriak:
  • Interes-tasa: hamabi hilabeterako euriborra, gehi % 3,5
  • Epea: 3, 5 eta 7 urte, eta beste bat aukerako gabealdikoa zenbateko nagusia amortizatzeko
  • Zenbatekoa:
    • 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat
    • 10.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat
Eskaerak:
Hitzarmenaren arabera laguntzaileak diren elkarrekiko berme-baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira eskabideak eta bai aurreko artikuluan aipatutako gainerako agiri guztiak ere, entitate hauen bulegoak hemen ikus daitezke:
Akordioa sinatu duten finantza-erakunde laguntzaileak:
Hauexek dira programan honetan parte hartzen duten erakundeak:
  • Kutxabank, S.A.
  • Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.
  • Banco Santander, S.A.
  • Caixabank, S.A.
  • Banco de Sabadell, S.A.
  • Banco Popular Español, S.A.
  • Bankinter, S.A.
  • Bankoa, S.A.
  • Caja Laboral Popular, C.C.
  • Caja Rural de Navarra, S.C.C.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 5ean irekiko da eta aurrekontua amaitu arte egongo da irekita.
Loturak:
Informazioa:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Bizkaiko Foru Aldundia 2013: ETEei Diruz Languntzeko Programa


EETIFIL PROGRAMA 2013: ETEEI DIRUZ LANGUNTZEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
6 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresak, baldin eta haien jarduera industria, garraio edo eraikuntzakoa edo industriari lotutako zerbitzuetakoa bada.
Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea
  • Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira. Gutxienez 30.000 euroko finantzaketa-bolumeneko diru-laguntza jaso dezakete.

OHARRA: 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edota finantza-errentamenduak
Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren edota finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 214. Tresneria
  • 215. Beste instalazio batzuk
  • 216. Altzariak
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Honako hauek ez dira diruz lagunduko:
  • 200 euro (BEZa kenduta) baino gutxiagoko gastuen frogagiriak
  • BEZa
  • Kreditu-lineetako modalitate guztiei dagozkien interesak
  • Banku-komisioak
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak
Laguntza Kopurua:
Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren %8 izango da diru-laguntza.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea %0,5 gehituko da.

Diru-laguntzaren gehineko kopurua 10.000 eurokoa izango da. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela. Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak:
2013 urtean akordia sinatu duten finantza-erakunde zerrenda hemen kontsulta daiteke: LOTURA Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da.
Loturak:
Informazioa: EETIFIL programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Bizkaiko Foru Aldundia 2013: Bizkaiko TXIKIZKAKO MERKATARITZArako finantza-laguntza


BIZKAIKO TXIKIZKAKO MERKATARITZARAKO FINANTZA-LAGUNTZA 2013
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia Sustatzeko Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako zirkulatzailearen eragiketetarako kreditu-kontuen interesak  emango dira.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak eta pertsona fisikoak entitateak, baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.

Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
  • Ekoizpen zentroa Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea
  • Txikizkako merkataritzaren barruan, 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN) II. eranskineko epigrafeen barruan, sartuta egon behar da enpresaren jarduera nagusia
  • Gainera pertsona fisikoek baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) edo antzeko mutualitate baliokide batean alta emanda egotea
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diruz lagundu daitekeen egitatea:
Ekonomia Sustatzeko Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako zirkulatzaile-eragiketen ziozko kreditu-kontuen 2013ko interesak joko dira diruz lagunduta baldin eta, entitate onuradunaren ekonomi jardueran erabiltzen badira.

Erakunde onuradunaren zirkulatzaile-eragiketen finantzaketarako kreditu-kontuek 2013. urtean sortutako interesen zenbatekoaren % 50aren parekoak izango dira.
  • Irekitze-komisioak eta zorpetzeagatiko komisioak ez dira joko diruz lagun daitekeen gastutzat
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak ere ez dira diruz lagun daiteken gastutzat joko
OHARRA: 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31era arte formalizatutako zirkulatzaile-eragiketak finantzatzeko kreditu-kontuen interesen sortzapenak eta kreditu-kontuak 2013 urtean sinatu behar dira.
Laguntza Kopurua:
Erakunde onuradunaren zirkulatzaile-eragiketen finantzaketarako kreditu-kontuek 2013. urtean sortutako interesen zenbatekoaren % 50aren parekoak izango dira.

Diru-laguntzaren gutxieneko mugak:
  • Behe-muga: 500 euro izango da
  • Goi-muga: erakundeko eta urteko 3.000 euro
Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak:
2013 urtean akordia sinatu duten finantza-erakunde zerrenda hemen kontsulta daiteke: LOTURA
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da.
Loturak:
Informazioa: Bizkaiko TXIKIZKAKO MERKATARITZArako finantza-laguntza programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2013(e)ko martxoaren 24(a), igandea

Erakusketa Azokak: 2013KO APIRILA

OHARRAK:
  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da

  • Zerrenda zutabeen izenen arabera ordena dezakezu, hori egiteko goiburua klikatu behar duzu

(*) DATAK ZEHAZTU GABE
ERAKUSKETA AZOKAK: 2013KO APIRILA

CERTAMENFECHASDESCRIPCIÓN
CIUDAD
RECINTO FERIAL
indexFERIA DE ABRIL(*) Apirilaren 1etik 30era
LLEIDA
indexFERIA OUTLET MÁLAGA(*) Apirilaren 1etik 30era
MALAGA
indexSICUR LATINOAMÉRICAApirilaren 3tik 5eraExhibición Internacional de Equipos, Productos, Tecnologías y Servicios para la Seguridad Integral
SANTIAGO DE CHILE
indexALMONEDAApirilaren 6tik 14raFeria de Antigüedades, Galerías de Arte y Coleccionismo
MADRID
indexBEBÉS Y MAMÁSApirilaren 6tik 7ra
BARTZELONA
indexCARRERA DE BOMBEROSApirilaren 6tik 7ra
LLEIDA
indexSALÓN DE GOURMETSApirilaren 8tik 11raFeria Internacional de Alimentación y Bebidas de Calidad
MADRID
indexSITI/@asLANApirilaren 9tik 11raSalón de las Tecnologías de la Información
MADRID
indexSALÓN OCIO ACTIVOApirilaren 11tik 14raFeria Tiempo Libre, Salud y Deporte -
MADRID
indexSALÓN INTERNACIONAL CÓMIC DE BARCELONAApirilaren 11tik 14raSalón Comic
BARTZELONA
indexFORUM DENTAL MEDITERRÁNEO (organizado por PUNTEX)Apirilaren 11tik 13ra
BARTZELONA
indexENTORNOALVINOApirilaren 12tik 14raFeria vino de Albacete
ALBACETE
indexALIMENTARIA & HOREXPO LISBOA ( celebrada en Feria Internacional de Lisboa)Apirilaren 14tik 17raSalón Internacional de la Alimentación, la Hostelería y la Tecnología para la Industria Alimentaria
Lisboa
 
indexBILBAO MARINE ENERGY WEEKApirilaren 15etik 19ra
BILBO
indexEUROFISHING (Luxua)Apirilaren 16tik 18raFeria Internacional de la Industria Pesquera
BILBO
indexFORO SECTOR METAL ASTURIASApirilaren 16tik 18ra
GIJON (Asturias)
indexSINAVAL (Luxua)Apirilaren 16tik 18raFeria Internacional de la Industria Naval, Marítima y Portuaria
BILBO
indexGRAPHISPAGApirilaren 17tik 20raSalón Internacional de la Industria de la Comunicación Gráfica
BARTZELONA
indexSONIMAGFOTO & MULTIMEDIAApirilaren 17tik 20raEl Mundo de la Imagen
BARTZELONA
indexCREATIVA- Salón de manualidades,labores y bellas artes.Apirilaren 19tik 21eraTalleres-Exposiciones.Satand comerciales- Actividades y Animaciones
VALENTZIA
indexEXPO ECOSALUDApirilaren 19tik 21eraSalón de la Salud y Calidad de Vida. Productos Naturales, Ecológicos y Dietéticos
BARTZELONA
indexTURISME - SITCApirilaren 19tik 21eraSalón Internacional Turismo en Cataluña
BARTZELONA
indexFERIA PETITÁLIA/MASCOTA`M -Apirilaren 20tik 21eraFeria animal de companyia
LLEIDA
indexIMAGINENANOApirilaren 23tik 26raNanociencia & Nanotecnologías
BILBO
indexFORO DE EMPLEOApirilaren 23tik 24ra
GIJON (Asturias)
indexEXPO E-COMMERCE ESPAÑAApirilaren 24tik 25eraSalón-Congreso sobre el Comercio Electrónico
MADRID
indexOMExpo MadridApirilaren 24tik 25eraFeria - Congreso sobre el Marketing Digital y la Publicidad Online
MADRID
indexPREVISELApirilaren 24tik 25eraSalón de la Prevención y la Seguridad Laboral
OURENSE
indexFERIA MUEBLE Y LA DECORACIÓN - HOGARApirilaren 25etik 28ra
BADAJOZ
indexFERIMOTORApirilaren 25etik 28raFeria Automóvil, Motocicleta y Vehículo Industrial semi-nuevo y de ocasión
ALBACETE
indexFERIA DE FORMACIÓN PROFESIONAL Y TRABAJO - F&TApirilaren 25etik 27raFeria de Formació Profesional i de Treball
LLEIDA
indexEXPOCAZA y PESCAApirilaren 26tik 28raSalón de la Caza, la pesca y la Naturaleza.
VALENTZIA
indexSALÓN VEHÍCULO DE OCASIÓNApirilaren 26tik 28ra
MURCIA (Torre-Pacheco)
indexASTURPALADEAApirilaren 27tik 28ra
GIJON (Asturias)
indexBCN BRIDAL WEEK PASARELA GAUDÍ NOVIASApirilaren 30etik maiatzaren 3raDESFILES COLECCIONES MODA NUPCIAL-
BARTZELONA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: