AFI PROGRAMA 2013: FINANTZA LAGUNTZAK INDUSTRIAN, MERKATARITZAN ETA TURISMON
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Laguntzaren Xedea:
Programa honen helburua finantza-laguntzak ematea da, hain zuzen, ibilgetu ez-material eta/edo material berrietan inbertsioak egiteko eta zirkulatzailea finantzatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko industria, merkataritza eta turismo sektoreetan
Onuradunak:
Jarduera nagusia Industrial, Merkataritza edo Turistikoa duten ETE eta Autonomoek. Beste zerbitzu aktibitateak EZ DIRA SARTUKO (ile-apaindegiak,...)
Laguntza mota:
Laguntzak inbertsioak ordaintzeko eskatutako mailegu edo leasing-go interes-tasaren hobaria izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen inbertsioak:
Ondorengoak hartuko dira diruz laguntzeko moduko jardueratzat, inbertsioak finantzatzeko, edo zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak.
IBILGETU ESKURATZEA:
Laguntza jaso dezaketen aktiboak 2007ko Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetan sartzen direnak izango dira:
- 206 Aplikazio informatikoak
- 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo-arlokoak izan ezik)
- 211 Eraikuntzak
- 212 Instalazio teknikoak
- 213 Makineria
- 214 Tresneria
- 215 Beste instalazio batzuk
- 216 Altzariak (merkataritza-eta turismo-arlokoak bakarrik)
- 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
- 218 Garraio-elementuak (turismo-arlokoak bakarrik)
- 219 Bestelako ibilgetu materialak
- 6211 Finantza-errentamendu bidezko erosketen kasuan, mikroenpresek epigrafe hau erabili ahal izango dute
Inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Laguntza eskatzen den ekitaldiari dagokion inbertsio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izango da industria-sektorean, 30.000 eurokoa turismo-sektorean eta 30.000 eurokoa merkataritza-sektorean.
- Laguntzak kalkulatzeko, horiek eskatu diren urtean bertan aktiboak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoa baino ez da aintzat hartuko.
- Inbertsio-proiektua eta dagozkion polizak 2012. urtean gauzatutakoak izan beharko dira.
ZIRKULATZAILEA FINANTZATZEA:
Finantza-eragiketek berariaz jaso beharko dute zirkulatzailea finantzatzekoak direla; betiere, industria-sektorean 100.000 euroko zenbateko gutxienaz formalizatutako polizen bitartez, eta merkataritzaren eta turismoaren sektoreetan, 30.000 eurotarakoaz.
Maileguen Baldintzak:
ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:
- Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100
- Finantza-erakundeak baimendutako maileguaren zenbatekoa
EPEA:
| Ibulgetu eskuratzeko eskatutako maileguak |
Gutxienez, 5 urte eta, gehienez, 7 urte, hasierako gabealdia barne dela; gabealdi hori, gehienez, honelakoa izango da: - 7 urterako maileguak: 24 hilabete
- 6 urterako maileguak: 18 hilabete
- 5 urterako maileguak: 12 hilabete
SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake (gutxieneko epea 5 urtekoa izango da, betiere), baldin eta formalizatutako maileguan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik ekarriko laguntzen zenbatekoan. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 7 urterako maileguei. dagokiena baino handiagoa. |
| Zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak |
| Gutxienez, 1 urte eta, gehienez, 5 urte, printzipala ordaintzeko gabealdia barne. |
EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.
GASTU ETA KOMISIOAK: Egongo den komisio bakarra irekitzekoa izango da eta ezin da %0,4 baino handiagoa izan
GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:
- ICO maileguetan: ICO-ren indarrean dagoen interes-tasa
- ICO ez diren maileguetan:
- ALDAKOR-TASA:
- EURIBOR + %3, inbertsiorako finantza-maileguen kasuan
- EURIBOR +%2,75 Zirkulatzailerako maileguen kasuan
Leasing-en baldintzak:
Leasing eragiketek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Enpresa onuradunak konpromisoa hartuko du erosteko aukera gauzatzeko, hala dagokionean; konpromiso hori kasuan kasuko formalizazio-agirian jasoko da.
- Leasing-a Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun Sailak eta finantza-erakundeen arteko ituna sinatu duen Entitate batek egingo du.
ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:
- Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100
- Finantza-erakundeak baimendutako leasing-aren zenbatekoa
EPEA: Gutxienez 2 urte, eta gehienez 5 urte
SPRIk epe ezberdinak onartzea: laguntza-programa honetan sartzen dela berariaz jasotzen bada formalizatutako finantza-errentamenduaren kontratuan. Eta horrek ez du aldatuko emango diren laguntzen zenbateko; edozelan ere, zenbateko horrek ez du gaindituko 5 urterako finantza-errentamenduari dagokiona.
EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.
GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:
- ALDAKOR-TASA:
- EURIBOR + %4, bost urtera arteko operazioetan
- EURIBOR +%4,25, bost urte baino gehiago operazioetan
- TIPO FINKOA:
- %7, bost urtera arteko operazioetan
- %7,5, bost urte baino gehiago operazioetan
Laguntza Kopurua:
Laguntzak diru-laguntza legez eratuko dira, onartzen den operazio bakoitzaren interes puntuetan oinarriturik:
- OROKORREAN:
- Puntu 1 diruz lagun daitekeen inbertsiorako operazioen kasuan (Aktibo Finkoak)
- 0,50 puntu Zirkulatzailerako maileguen kasuan
- BESTE ALDE BATETIK
- 0,25 puntu Elkarrekiko berme sozietate batek, hitzarmena sinatzen duenak, bermatutako finantza-eragiketaren kasuan.
Notak:
- Diruz lagun daitezkeen jardueren balio guztizkoaren zenbatekoa, zehazki, finantza erakunde baten eskura dezakeena ez da izango 1.500.000 eurotik gorakoa
Eskaerak:
Eskaerak: Tramitazioa SPRI-ren web orrian egingo da:
ESKABIDEA ONLINE EGITEKO LOTURA
Eskatzeko Epea:
2013 urtean eskatzeko epea 2013ko irailaren 16an amaituko da
Loturak:
Informazioa: AFI programaren informazio telefonoa: 902 702 142
SPRI-ren web orrian informazioa
Arauak
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: