Diru-laguntzak 2013 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Diru-laguntzak 2013 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko uztailaren 19(a), ostirala

EUSKO JAURLARITZA: MET 2013 Programa, Turismo-enpresak Modernizatzen laguntzak

TURISMO-ENPRESAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MET 2013
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

laguntzan xedea kalitatezko eskaintza turistiko lehiakorragoa garatzen laguntzea da; horretarako, enpresa turistikoei berrikuntza teknologikoak (informazio eta komunikazioaren teknologiak barne) ezartzen lagunduko zaie baita kudeaketa- eta merkaturatze-prozesuetan, azpiegituren eta zerbitzuen modernizazioan eta eskaintza turistikoa Euskadiko irisgarritasun turistikoko ereduarekiko egokitzen ere.

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-ostatua
  2. Sukaldaritza: jatetxeak, tabernak eta kafetegiak
  3. Bidaia-agentziak
  4. Interpretazio zentroak
  5. Turismo-garraioa
  6. Turismo aktiboa
Programa honen arauan, honako hauek hartzen dira «interpretazio-zentrotzat»: baliabide historiko, kultural edo natural garrantzitsu edo bereziak dituzten tokietan kokatuta egonik, bisitariei baliabide horien ulermena errazten dietenak, modu informal, ulergarri eta erakargarrian, interpretazio-zentro horietan hasitako interpretazioari jarraipena ematea ahalbidetuz

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

  1. INFORMATIKA: Informatika-ekipamenduak eta horien aplikazio eta osagarriak erosi eta ezartzea, betiere enpresaren kudeaketa- edota merkaturatze-prozesuetan hobekuntza ekartzen badute. Halaber, Wi-Fi guneak jartzeko laguntza emango da.

  2. IRISGARRITASUNA: Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Eredura atxikitako establezimenduen irisgarritasuna hobetzea, zerbitzuak pertsonen dibertsitate funtzional desberdinetara (fisikoa, bisuala, entzunezkoa, intelektuala eta organikoa) egokituz.

    Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Eredua (deskribapena, betekizunak, atxikimendua, establezimenduen tipologia eta abar) lotura honetan dago eskuragarri: EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDUA.

    Jardunak diruz lagungarriak izateko establezimenduak duen irisgarritasun-mailaren egoera-diagnostikoaren ondoriozko Hobekuntza Planean ezarritako lehentasun-ordenan egin beharko dira; Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak horretarako gaitutako erakunde batek bere gain hartuko du egoera-diagnostiko hori egitea.

  3. ERAKARGARRITASUNAREN HOBEKUNTZA:
    • Cuando se trate de empresas que tengan establecimientos en los que se presten servicios turísticos al público, la reforma y modernización del local, mo Zerbitzu turistikoa bezeroei eskaintzen dieten establezimenduak dituzten enpresen kasuan, lokala berritzea eta modernizatzea eta establezimendu horien lehiakortasuna hobetzeko beharrezkoak diren altzariak eta ekipamendua. Idatz-zati honetan bilduko dira sukaldaritza-zerbitzuak eskaintzen dituzten establezimenduetan sortutako hondakinak biltzeko sistemak eskuratzeko laguntzak, instalazioak (barrak, zoruak eta abar) behin betiko garbi mantentzen laguntzeko hain zuzen ere. Lokalaren erosketa ez da inolaz ere diruz lagunduko.
    • Aurreko idatz-zatian identifikatu ez diren enpresen kasuan, jarduera turistikoaren oinarria diren materialen, ekipamenduen eta elementuen modernizazioa (esaterako, kirol-materialak, audio-gidak eta abar).
    • Terrazak moldatzea eta modernizatzea urte osoan erabilera turistikoa izateko.
    • Garraioak berritzea eta egokitzea (erosketa salbuetsita) erabilera turistikorako.
Duruz-laguntzeko izateko inbertsio hauek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
  1. Eskaera edo establezimendu bakoitzeko onartuko den gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 2.000 euro izango da, informatika kasuan gutxieneko inbertsioa 600 euro izango da.
  2. Diru-laguntzaren xede den ekipamenduak berria izan beharko du.
  3. Enpresan gutxienez 3 urte eman beharko ditu jardunean.
  4. Ez dira diru-laguntzen xede izango zuzentzeko edo mantentzeko gastuak ezta aktiboen ordezkatzea ere, enpresaren lehiakortasunaren hobekuntza ekartzen ez badute.
  5. Ez dira diru-laguntzaren xede izango leasing edo renting eragiketen bidez lortutako aktiboak ezta enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituenak ere.
  6. Laguntzen kalkulua egiteko 2013 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2012ko ekainaren 30etik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira.

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe)
  • OROKORREAN:
  • INFORMATIKA inbertsioak:
    • Inbertsio garbi onartuaren %20 lagunduko da diruz, gehienezko zenbatekoa 12.000 euro izango da
  • IRISGARRITASUN inbertsioak:
    • Inbertsio garbi onartuaren %30 lagunduko da diruz, gehienezko zenbatekoa 12.000 euro izango da
  • ERAKARGARRITASUNAREN hobekuntza:
    • Inbertsio garbi onartuaren %15 lagunduko da diruz, gehienezko zenbatekoa 12.000 euro izango da
  • GEHIKUNTZAK:
  • %5 gehiago enpresa Irisgarritasun-zigilu berdearen jabe bada dibertsitate funtzional guztietan, edo Sailak turismo-sektorerako babesten dituen honako kalitate-ziurtagiri hautakoren baten jabe bada, edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri/egiaztapen bat jabe bada edo Basquetour, SAk garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
  • %5 gehiago enpresak beren eragin-eremuan turismoa garatzeko helburua duten turismo-sektoreko enpresa-elkarteetako edota elkarte edo erakunde publiko-pribatuetako kidea edo bazkidea dela egiaztatzen badu.
Oharrak:
  • INFORMATIKA eta ERAKARGARRITASUNAREN hobekuntza inbertsioetan diruz lagundu daitekeen guztizko zenbatekoa 12.000 euro izango da eta ezin izango da inolaz ere jarduera mota bakoitzeko ezarritako gehiengoa gainditu.
  • IRISGARRITASUN proiektuak biltzen dituzten proiektuen kasuan, diruz lagundu daitekeen guztizko zenbatekoa 24.000 euro izango da eta ezin izango da inolaz ere jarduera mota bakoitzeko ezarritako gehiengoa gainditu.

Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egiteko aukera izango da lotura honetan: MET online eskabidea
Behin eginda bi bide daude eskabide orriak aurkezteko:
  • Internetez: baimendutako sinadura elektronikoa baldin badauka (DNI elektronikoa, ONA txartela edo antzekoak)
  • Pertsonalki: Eskabideak eta beste dokumentuak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztuko dira

Eskatzeko epea 2013ko irailaren 30 arte luzatuko da.

Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2013(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

EVE 2013: Kondentsazio Bidezko Banakako Galdaren Renove Plana

KONDENTSAZIO BIDEZKO GALDAREN RENOVE PLANA: 2013
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Galdarak berriztatzea, egoitza barruan dauden potentzien maila kontuan izanik, energia-eraginkortasunaren, segurtasunaren eta erosotasun egoeraren hobekuntzan oinarritzen da. Izan ere, diren ekipo ugari oso zaharrak dira, energia-eraginkortasun maila apala dute, eta, beraz, eskaintzen duten erosotasuna ez da egokiena.

Horregatik guztiagatik, honako programa honen bitartez diruz lagundu nahi da gaur egun dauden banakako galdaren berriztatzea (edo antzeko funtzionamendua duten ekipoak), eta horien ordez 70 kW-eko potentzia edo txikiagoa duten kondentsazio-galdarak jartzea, energia-eraginkortasun handia duten galdarak, hain zuzen ere.


ONURADUNAK

Jarduteko ahalmena duten pertsona fisikoak (etxebizitzaren jabea edo usufruktuduna), betiere baldintza hauek bete badituzte:

  • Programaren helburua den berritzea Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean EAE) egin behar da
  • Galdara berrituko den etxebizitza EAEn egon beharko da, eta ohiko etxebizitza izan beharko da
  • 2013ko ekainaren 1a baino lehen onuradunak egindako inbertsioen fakturak ezin izango dira laguntza programa honetaz baliatu

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Diru laguntza zehatzaren guztizko zenbatekoa 200 eurokoa izango da, baldin eta Condensa Renove Plan honen eskakizun guztiak betetzen baditu.

Ez da diru-laguntzarik emango honako ezaugarri hauek dituzten ekipoak edo galdarak jartzen badira:

  1. 70 kW-etik gorako potentzia badu
  2. Jarri nahi den ekipo berriak lehendik zegoen beste bat ordezten ez badu (etxebizitza edo denda berria)
  3. Ekipo berria ez da kondentsazio teknologian oinarritzen

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 1ean hasiko da, eta 2013ko irailaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefonoa: 94 403 56 00

EVE-ko orrian informazioa:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

EVE 2013: Leihoen Renove Plana

LEIHOEN RENOVE PLANA 2013
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko. Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.


ONURADUNAK

Etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo haren usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena termikoki eraginkorragoak direnak jartzeko asmoz.

Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da (Ezarritako Oinarria). Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 400 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.


DIRUZ LAGUNDUKO DIREN EGITASMOAK

Leiho berriek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

  • CE marka eduki beharko dute
  • Arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute
  • Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta honako ezaugarri hauek izango dituzte:
    • Transmisio termikoaren balioa (Ug) 1,40 W/m2.K.edo txikiagoa izango da
    • Kamera-lodiera 14 mm edo handiagoa izango da
  • Leiho zulo guztiak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 1ean hasiko da eta 2013ko irailaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

2013ko ekainaren 1a baino lehen egindako inbertsioak ezin izango dira baliatu programa honen dirulaguntzaz.


INFORMAZIO GEHIAGO

EVE-ko arreta telefono zenbakia: 94 403 56 00

EVE-ko orrian informazioa:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2013(e)ko ekainaren 13(a), osteguna

EVE 2013: Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

ELEKTROGAILUEN RENOVE PLANA: 2013
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea da plan honen helburua; energia eraginkortasunaren hobekuntzaren bidez, hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen eta ontzi-garbigailuen ordez, A++ klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak berriztatzea.

Diruz lagunduko diren etxetresna elektrikoak eta bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoahauexek dira:
Etxetresna
diru-laguntza (€/tresnako)
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Ontzi-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
105
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
105
Garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
105
Ontzi-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
105
* Mikrouhinak eta mikrouhin labeak ez dira sartzen

Pertsona fisikoak. Pertsona horiek laguntza-ildo honen baitan jasotako etxetresna-mota bakoitzetik bakar bat ordeztu dezakete, baldin eta haren ordez A++ klaseko edo hortik goragoko etiketa energetikoa duen beste etxetresna elektrikoren bat eskuratzen badute, erabiltzeko bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira.
OHARRA: Laguntza hau jasotzeko egin behar den tramite bakarra etxetresna berria erostea eta zaharra programa honetan atxikitako edozein dendatan ematea da, hau da, berriztatze bat izan behar da derrigorrez. Atxikitako dendek kanpainaren logoa erakutsiko dute eta zerrenda osoa EVE-ko web orrian egongo da: Atxikitako denden zerrenda.

2013ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera atxiki nahi diren dendek Atxikimendu Protokoloa bidali behar dute EVE-ra. Dokumentu hau erakunde honen orrian aurkitu dezakete. Bestalde "2011ko Etxetresna Elektrikoen Renove Plan"-era atxikitako dendek, kontrakoa idatziz adierazi ezik, 2013ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planarekin ere bat egingo dute.
Dendek berariaz prestatutako aplikazio informatiko bat edukiko dute operazioen datuak sartzeko, aplikazio horren lotura programaren orrian dago: SALTOKIENTZAKO SARRERA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 1ean hasiko da, eta 2013ko irailaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.
Telefonoak: 689 593 191

EVE-ko orrian informazioa:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2013(e)ko maiatzaren 22(a), asteazkena

BONO DEKOR-a: %20 deskontuan altzariak erosteko

BONO DEKOR: %20KO DESKONTUA ALTZARIAK EROSTEKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioak (CECOBI), Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera aurten ere BONO DEKOR kanpaina hasi du salmentak dinamizatzeko altzari dendetan.

Bono hauekin etxerako eta sukaldeko altzariak, lanparak eta koltxoiak erostean produktuen prezioan %20ko deskontua jasoko dute erosleek.

Bonoak Bizkaian baino ez dira erabilgarriak izango kanpainako atxikimen pegatina duten dendetan. Erosketak maiatzaren 15etik ekainaren 30era egin beharko dira.


Zer egin behar dute bezeroek deskontu hau eskuratzeko?

Deskontu hauek lortzeko hauxe da beharrezkoa:
  1. Bonoak erostea: edozein BBKko kutxazain automatikoan.
  2. Edozein atxikitutako dendetan gutxienez 300euroko (BEZ gabe) erosketa bat egitea ekainaren 29 aurretik.

OHARRA: Posiblea da dendetan kanpainan kanpoko produktuak egotea, produktu hauetan ez da deskonturik aplikatuko.


Zer egin behar dute dendek programan parte hartzeko?

Kanpaina honetan parte hartzeko ekintza hauek egin behar dituzte dendek:
  1. Altzari-denda, sukaldeko altzari-denda edota elektratresna-denda izatea.
  2. Kanpainan parte hartzea, horretarako beharrezkoa da CEBONI/AMUBIrekin kontaktatzea telefono zenbaki honetan 94 400 28 00 eta atxikipen-dukumentua betetzea.
  3. Inskripzio-kuota ordaintzea: 100€ AMUBIko kideentzat eta 200€ beste denda guztientzat.
  4. Dendako leku ikusgarri batean ipini kanpainako kartela eta promozioan hartuko diren produktuak ondo etiketatu.
  5. Deskontua aplikatu bezero batek bono bat aurkezten duen bakoitzean.
  6. Atxikipen-dokumentuan eskatzen diren betebehar guztiak bete.

Nola funtzionatzen den kanpaina?

Bezero batek 300€ baino gehiagoko erosketa bat egiten denean (gutxienezko PSP 324€) merkatariak %20 deskontua egingo dio BONO DEKOR aurkezten badu. Deskontuaren kopurua honela kalkulatuko da:

Adibide:
Erosketaren PSP: 400 €
Deskontua: 20% x 400 = 80 euro
Bezeroak ordainduko du: 320 euro


Laburpena:
  • BONO DEKOR-rak BBK kutxazain-automatikoetan erosten dira, prezioa 5€. Bonoak erabiltzeko epea ekainaren 29an amaituko da
  • BONO DEKOR-rak kanpainan arte hartzen duten dendetan baino ez dira erabilgarriak
  • Gutxienezko erosketa 300 eurokoa (BEZ gabe) izan behar da
  • Dendako produktu guztiek ez dute kanpainan parte hartu behar. Onartutako produktuek kanpainaren etiketa edukiko dute

Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioa
AMUBI: Asociación de Comercio del Mueble de Bizkaia

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2013(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2013 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa


MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2012


Laguntzaren Xedea:
Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
Erakunde onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.
Laguntza mota:
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
  • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak, altzariak eta merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz..
  • Eremu eta elementu komunak, merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotuta daudenak, merkataritza-enpresa txikiek eta ertainek partekatzen dituztenak, besteak beste, merkataritzagune itxi baten barruan daudenak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko fatxada, komunak edo zentrorako sarbideak konpontzera eta modernizatzera bideratutako inbertsioak, betiere eremu horiek merkataritzako saltokien titularrek kudeatzen badituzte, jabeen erkidego-erregimenean. Merkataritzagunean dauden merkataritzako saltokien titular bakoitzak izandako partaidetzak (zati alikuota) eta aipatutako eremu komunean egindako inbertsioak eragindako gastuei dagokien laguntza eskatu ahal izango du.
  • Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
  1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
  2. Inbertsioa gutxienez 2.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 600 euro izango da
  3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
  4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
  5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
  6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
  7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
  8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2013 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2012ko uztailaren 1etik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira
NOTAK:
  • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
  • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko
Laguntzen kopurua:
Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • OROKORREAN:
  • Inbertsioaren %15 lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak
  • Inbertsioaren %20 Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta osagarriak erosteko bideraturiko inbertsioak
  • GEHIKUNTZAK
  • 2 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
  • 2 puntu gehiago UNE 175001 ziurtagiria badu
  • 3 puntu gehiago tarteko bikaintasun-ziurtagiriak baditu
Notak:
  • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
  • kalitateari dagozkion igoera horietan gehienez ere 5 puntu meta daitezke
  • Inbertsioetarako dirulaguntza-eskabidea egiten duten establezimenduek eskabide bana aurkeztu beharko dute
Tramitazioa:
Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bi bide daude:
Paperean: Eskabidea bete behar da eta eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Kasu honetan bi aukera daude:
  1. Dendak ez dauka Txartela Elektronikoa: paperezko kopia aukeratu behar da eta baita eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
  2. Dendak bai dauka Txartela Elektronikoa: eskarea Intereten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da
ENLACE A LA SOLICITUD WEB Eskatzeko epea:
Eskatzeko epea 2013ko irailaren 17 arte luzatuko da
Notak:
Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartela Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar
Loturak:
Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian
Arautegiko loturak:
Eskabide orriak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2013(e)ko apirilaren 1(a), astelehena

Bizkaiko Foru Aldundia 2013: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF


LALF PROGRAMA 2013: LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak (Ondasun-erkidegoak, Sozietate zibilak,...), baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.
  • Pertsona onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak
    • Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du
  • Mikroenpresek, sei langile baino gutxiago eduki behar dituzte, eta helbide soziala eta fiskala Bizkaian izan behar dituzte
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.

OHARRA: 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edota finantza-errentamenduak
Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren edota finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 214. Tresneria
  • 215. Beste instalazio batzuk
  • 216. Altzariak
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Laguntza Kopurua:
Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren % 10 izango da diru-laguntza.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea %0,5 gehituko da.

Diru-laguntzaren gutxieneko kopurua 800 euro izango da, eta gehinekoa, 10.000 euro. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela. Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak:
2013 urtean akordia sinatu duten finantza-erakunde zerrenda hemen kontsulta daiteke: LOTURA Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da.
Loturak:
Informazioa: LALF programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Eusko Jaurlaritza 2013: ETE eta Autonomoak finantzarioki laguntzeko programa

BANAKO ENPRESARIOAK ETA PROFESIONAL AUTONOMOAK
FINANTZARIOKI LAGUNTZEKO PROGRAMA 2013
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Elkarrekiko berme-baltzu (SGR) eta finantza-erakunde laguntzaileen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ETEen eta autonomoen aldeko finantzaketa-lerroa eratzea.
Onuradunak:
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak.
  • Pertsona onuradunak hurrengo baldintzak bete behar dituzte ere:
    • Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea
    • Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea
Finantzatzeko moduko egoerak:
Programa hone bidez lortutako maileguek helburu hauek eduki ditzakete:
  • Kapital zirkulatzaileko likidezia
  • Finantzaketa-premiei aurre egitea
  • Epe laburrera zorra berritzea
  • Epe laburrerako epea moldatzea epe ertain eta luzekora
Laguntza mota:
Laguntza honen bidez enpresek abalak lortuko dituzte maileguak eskatzeko. Maileguek ere interes-tasa mugatuta edukiko dute.
Abal operazioen ezaugarriak:
Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte.

Abalen kostea hauxe izango da:
  • Azterketa-komisioa: maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,10, behin bakarrik, abala eskatzean
  • Gauzatze-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20, behin bakarrik
  • Abal-komisioa: % 0,75 urteko
  • Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko
Mailegu operazioen ezaugarriak:
  • Interes-tasa: hamabi hilabeterako euriborra, gehi % 3,5
  • Epea: 3, 5 eta 7 urte, eta beste bat aukerako gabealdikoa zenbateko nagusia amortizatzeko
  • Zenbatekoa:
    • 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat
    • 10.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat
Eskaerak:
Hitzarmenaren arabera laguntzaileak diren elkarrekiko berme-baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira eskabideak eta bai aurreko artikuluan aipatutako gainerako agiri guztiak ere, entitate hauen bulegoak hemen ikus daitezke:
Akordioa sinatu duten finantza-erakunde laguntzaileak:
Hauexek dira programan honetan parte hartzen duten erakundeak:
  • Kutxabank, S.A.
  • Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.
  • Banco Santander, S.A.
  • Caixabank, S.A.
  • Banco de Sabadell, S.A.
  • Banco Popular Español, S.A.
  • Bankinter, S.A.
  • Bankoa, S.A.
  • Caja Laboral Popular, C.C.
  • Caja Rural de Navarra, S.C.C.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 5ean irekiko da eta aurrekontua amaitu arte egongo da irekita.
Loturak:
Informazioa:
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

Bizkaiko Foru Aldundia 2013: ETEei Diruz Languntzeko Programa


EETIFIL PROGRAMA 2013: ETEEI DIRUZ LANGUNTZEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
6 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresak, baldin eta haien jarduera industria, garraio edo eraikuntzakoa edo industriari lotutako zerbitzuetakoa bada.
Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea
  • Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguok ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira. Gutxienez 30.000 euroko finantzaketa-bolumeneko diru-laguntza jaso dezakete.

OHARRA: 2012ko urriaren 1etik 2013ko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edota finantza-errentamenduak
Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren edota finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 214. Tresneria
  • 215. Beste instalazio batzuk
  • 216. Altzariak
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Honako hauek ez dira diruz lagunduko:
  • 200 euro (BEZa kenduta) baino gutxiagoko gastuen frogagiriak
  • BEZa
  • Kreditu-lineetako modalitate guztiei dagozkien interesak
  • Banku-komisioak
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak
Laguntza Kopurua:
Diruz lagunduko den maileguaren zenbatekoaren %8 izango da diru-laguntza.

Elkarrekiko berme sozietate batek bermatzen badu eragiketa, diru-laguntzaren portzentajea %0,5 gehituko da.

Diru-laguntzaren gehineko kopurua 10.000 eurokoa izango da. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela. Akordioa sinatu zuten finantza-erakunde laguntzaileak:
2013 urtean akordia sinatu duten finantza-erakunde zerrenda hemen kontsulta daiteke: LOTURA Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2013ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte izango da.
Loturak:
Informazioa: EETIFIL programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08/94 406 80 38
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: