Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2014 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Eusko jaurlaritzako diru-laguntzak 2014 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MET 2014 Programa, Turismo-enpresak Modernizatzeko laguntzak

TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETU ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA : MET 2014
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:
  • Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
  • Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
  • Turismo-eskaintza Euskadiko Turismo Irisgarritasunaren Eredura egokitzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-alojamenduko enpresak
  2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak
  3. Bidaia-agentziak
  4. Turismo-garraioko enpresak
  5. Turismo aktiboko enpresak
  6. Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
  7. Turismo-giden enpresak
Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:
    1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena, negozioaren eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzeko; baita turismo-produktu eta -zerbitzuen sustapena eta merkaturatzea ere, horretarako web 2.0 teknologia erabiliz (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    2. Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea, enpresen gastua murriztu ahal izateko, eta aldi berean jomugaren ingurumen-iraunkortasuna areagotzeko (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    3. Turismo-negozio berrien sorkuntza, baita jardun indibidual edo kolektiboak ere –azken kasu horretan turismo-azpisektore desberdinetako hiru enpresa gutxienez ere bilduz–, turismo-zerbitzu eta/edo -produktu berriak sortzen badituzte; horiek guztiak merkatuan dagoeneko daudenetatik bereizita badaude eta/edo horiekiko osagarriak badira (gutxieneko inbertsioa 4.000 euro).
  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:
    1. 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egin duten sailkapena hobetzeko, onartutako gutxieneko inbertsioa 60.000 euro bada.
    2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan, honako hau egiteko: Establezimenduaren intsonorizazioa; Makinaria: elikagaien biltegiratzea, manipulazioa eta lantzea; Erabiltzaileen erosotasuna: komunen obra integralak; girotzea; eta terrazen egokitzapena eta modernizazioa, urte osoan turismo-erabilera izateko; Establezimenduaren garbiketa: ekipamendua erostea (onartutako gutxieneko inbertsioa 5.000 euro izango da); Lokalen erreforma integralak (onartutako gutxieneko inbertsioa 75.000 euro izango da).
  • EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDURA ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Atal honetan laguntza emango zaio laguntza-produktuen erosketari, baita aniztasun funtzional fisikoa, ikusmenekoa, entzumenekoa, intelektuala edo organikoa duten pertsonei irisgarritasuna bermatzen dieten zerbitzuen, ekipamenduen eta azpiegituren egokitzapenari ere.

  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA: Atal honetan biltzen dira turismo-establezimendu eta -zerbitzuetan kalitate-kudeaketako (ICTE Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismo-kalitateko «Q» Marka, ISO 9001:2008) eta ingurumen-kudeaketako (ISO 14001: 2004 eta EMAS) erreferentziazko ereduak txertatuta dituztela frogatzen duten ziurtagiriak lortzera edota berritzera bideratutako laguntzak.

  • Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe)

  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:
    1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    2. Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    3. Turismo-negozio berrien sorkuntza: Onartutako inbertsio garbiaren % 20, 18.000 euroko mugarekin.
  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:
    1. 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egin duten sailkapena hobetzeko: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 30.000 euroko mugarekin.
    2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan: Onartutako inbertsio garbiaren %20, 12.000 euroko mugarekin (erreforma integralak ez badira gehieneko diru-laguntza 18.000 euro izango da).
  • EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDURA ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin

  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA:
    • Espainiako Turismoko Kalitatearen Q markaren ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastuaren %70, 6.600 euroko mugarekin. Aholkularien laguntza teknikorako laguntza eskatzen badute, eta aholkulari horiek Basquetourrek egindako Turismo Kalitate Aholkularien Katalogoan erregistratuta ez badaude, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, eta muga, berriz, 5.500 euro.
    • ISO 9001:2008 ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %70, 6.600 euroko mugarekin. laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean. Hori gertatzen bada, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, 5.500 euroko mugarekin.
    • Ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria (ISO 14001 eta EMAS egiaztapena) lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 5.500 euroko mugarekin
    • Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria eta ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 2.000 euroko mugarekin. ISO 9001:2008 kasuan, laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean.
    • ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko, laguntza eskatzen den enpresa- edo establezimendu-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria dagoenean: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
    • ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
    GEHIKUNTZAK:
    • %5 gehiago enpresak Irisgarritasun-zigilu berdearen jabe badu dibertsitate funtzional guztietan.
    • %5 gehiago enpresak turismo-sektorerako honako kalitate-ziurtagiri hauetakoren baten badu: ISO 9001:2008, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri bat (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001), gehikuntza ezartzen denerako ziurtagiriaren berrikuntza-proiektuak salbu.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
    • %5 gehiago enpresak prestakuntza-plan bat badu, edo plantillaren % 25 atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza eta/edo lanbide-kualifikazioa hobetzeko beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroetara joan bada, edo bestela sektoreko elkarteek emandako prestakuntza- eta kudeaketa-ikastaroetara, horiek guztiak eskaera egin eta ez baldin bada urtebete igaro. Ikastaroetara joan izana eta ikastaroen edukiak egiaztatu beharko dira.
    • %5 gehiago enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plan bat ezarrita badu, edota lana eta familiako bizitza bateratzeko plan bat; edo bestela Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea dela egiaztatzen duen ziurtagiria badauka.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k adierazitako metodologia eta jarraibideak kontuan izanik sortutako «Euskadi Gastronomika» eta/edo «Surfing Euskadi» produktu-klubetako, EAEko turismo-sektoreko enpresa-elkarteren bateko eta/edo beren eragin-arean turismo-garapena helburu duten elkarte edo enpresa publiko edo pribaturen bateko kide edo bazkide dela egiaztatzen badu.

    Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

    Eskatzeko epea 2014ko uztailaren 28 arte luzatuko da.

    Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

    Arautegiko loturak:

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    -->

    2014(e)ko uztailaren 7(a), astelehena

    EUSKO JAURLARITZA: MEC 2014 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa


    "MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2014

    Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    Laguntzaren Xedea:
    Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
    Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
    Erakunde onuradunak:
    Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

    Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez urtebete bat lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.
    Laguntza mota:
    Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
    Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
    Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
    • Orokorrean
      • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak.
      • Altzariak
      • Merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
    • Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
    Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
    1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
    2. Inbertsioa gutxienez 3.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 900 euro izango da
    3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
    4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
    5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
    6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
    7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
    8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2014 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2013ko ekainaren 18tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira
    NOTAK:
    • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
    • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko. Renting edo leasing bidez erositako aktiboak ez dira sartuko ere
    Laguntzen kopurua:
    Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
    • OROKORREAN:
    • Inbertsioaren %15 lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak
    • Inbertsioaren %20 Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta osagarriak erosteko bideraturiko inbertsioak
    • GEHIKUNTZAK
    • 2 puntu gehiago UNE 175001 ziurtagiria badu
    • 3 puntu gehiago Merkataritza Bikaina ziurtagiria badu
    • 5 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
    • 5 puntu gehiago informatika inbertsioa gestio programa batean egiten bada
    • 5 puntu gehiago laguntza eskatzen zaion saltokiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat (Lanbide Heziketako gradua nahiz Unibertsitateko Titulua) edo Lanbidek jaulkitzen dituen profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu, betiere. Tituluek eta ziurtagiriek merkataritzarekin zuzeneko lotura dutela ulertuko da badin eta haien helburua merkataritzako saltokiaren kudeaketa enpresariala bada; alegia: erosketa, salmenta, bezeroarentzako arreta, biltegien kudeaketa, marketina...
    • 2 puntu gehiago baldin eta saltokiak Emakundek edo beste edozein herri-administraziok jaulkitako Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzaile moduko aintzatespena badu
    Notak:
    • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
    • Ezein kasutan ez da diru-laguntzaren gehieneko portzentaia onartutako inbertsioaren %25a baino haundiagoa izango
    Tramitazioa:
    Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bi bide daude:
    • Paperean: Eskabidea online bete behar Eusko Jaurlaritzako web orrian da eta behin inprimatuta eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
    • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da
    LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA
    Eskatzeko epea:
    Eskatzeko epea 2014ko irailaren 5 arte luzatuko da
    Notak:
    Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartela Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar
    Loturak:
    Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

    Arautegiko loturak:


    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

    Eusko Jaurlaritza 2014: ETE eta Autonomoak finantzarioki laguntzeko programa

    BANAKO ENPRESARIOAK ETA PROFESIONAL AUTONOMOAK
    FINANTZARIOKI LAGUNTZEKO PROGRAMA 2014
    Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    Laguntzaren Xedea:
    Elkarrekiko berme-baltzu (SGR) eta finantza-erakunde laguntzaileen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ETEen eta autonomoen aldeko finantzaketa-lerroa eratzea.
    Onuradunak:
    Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak.
    • Pertsona onuradunak hurrengo baldintzak bete behar dituzte ere:
      • Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea
      • Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea
    Finantzatzeko moduko egoerak:
    Programa hone bidez lortutako maileguek helburu hauek eduki ditzakete:
    • Kapital zirkulatzaileko likidezia
    • Finantzaketa-premiei aurre egitea
    • Epe laburrera zorra berritzea
    • Epe laburrerako epea moldatzea epe ertain eta luzekora
    Laguntza mota:
    Laguntza honen bidez enpresek abalak lortuko dituzte maileguak eskatzeko. Maileguek ere interes-tasa mugatuta edukiko dute.
    Abal operazioen ezaugarriak:
    Elkarrekiko berme-baltzuek emandako finantza-abalek onuradunen diruzko arriskuak bermatuko dituzte.

    Abalen kostea hauxe izango da:
    • Azterketa-komisioa: maileguaren zenbateko nagusiaren % 0,10, behin bakarrik, abala eskatzean
    • Gauzatze-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20, behin bakarrik
    • Abal-komisioa: % 0,75 urteko
    • Ez da bestelako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko
    Mailegu operazioen ezaugarriak:
    • Interes-tasa: hamabi hilabeterako euriborra, gehi % 3
    • Epea: 3, 5 eta 7 urte, eta beste bat aukerako gabealdikoa zenbateko nagusia amortizatzeko
    • Zenbatekoa:
      • 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat
      • 10.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat
    Eskaerak:
    Hitzarmenaren arabera laguntzaileak diren elkarrekiko berme-baltzuen bulegoetan aurkeztu beharko dira eskabideak eta bai aurreko artikuluan aipatutako gainerako agiri guztiak ere, entitate hauen bulegoak hemen ikus daitezke:
    Akordioa sinatu duten finantza-erakunde laguntzaileak:
    Hauexek dira programan honetan parte hartzen duten erakundeak:
    • Kutxabank, S.A.
    • Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.
    • Banco Santander, S.A.
    • Caixabank, S.A.
    • Banco de Sabadell, S.A.
    • Banco Popular Español, S.A.
    • Bankinter, S.A.
    • Bankoa, S.A.
    • Targobank, S.A.
    • Caja Laboral Popular, C.C.
    • Caja Rural de Navarra, S.C.C.
    Eskatzeko Epea:
    Aurten eskatzeko epea 2014ko otsailaren 17an irekiko da eta aurrekontua amaitu arte egongo da irekita.
    Loturak:
    Informazioa:
    Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian
    Arauak (DEKRETUA)
    Arauak (AGINDUA)

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2014(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena

    2014 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: EUSKO JAURLARITZA


    EUSKO JAURLARITZA-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2014 URTEA


    Eusko Jaurlaritza 2014: MEC 2014 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa

    Eusko Jaurlaritza 2014: MET 2014 Programa, Turismo-enpresak Modernizatzeko laguntzak

    Eusko Jaurlaritza 2014: ETE eta Autonomoak finantzarioki laguntzeko programa

    "2014 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI

    2014 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak

    2014 URTEAN INDARREAN DAUDEN DIRU-LAGUNTZAK

    EUSKO JAURLARITZA
    SPRI
    ICO: Instituto de Crédito Oficial
    ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
    BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: