Diru-laguntzak 2014 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Diru-laguntzak 2014 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko abenduaren 2(a), asteartea

GABONETAKO BONO DENDA, Olentzerok deskontuak dakartza

GABONETAKO BONO DENDA: OPARIAK PREZIO BEREZITAN
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2014/12/bono-denda-navidad-2014.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBI  bultzatzen dute GABONETAKO BONO DENDA kanpaina hau..

Kanpainari atxikipena agertu dioten edozein dendatan trukatu daitezke bono hauek. Bono bakoitzak 40 euro balio du, baina 50 euroko gastua egitea ahalbidetzen du. Hortaz, prezioaren %20ko deskontua eragingo luke bonoa erabiltzeak.

Bizkaian baino ezingo dira erabili bono hauek, atxikipen-ezaugarria erakusgarri duten dendetan, alegia. Bonoaren erabilpenak iraungitze data du: 2014ko abenduaren 9tik 2015eko urtarrilaren 31ra. Aurten 20.000 bono jarriko dira salgai.

Zer egin behar dute BEZEROEK programa honetan parte hartzeko?Baldintza hauek bete beharko dituzte deskontuak izateko:
  1. Bonoak erostea KUTXABANK-eko zerbitzu anitzetarako edozein kutxatan. Bonoek 40 euroko balioa dute, eta edozein bankuko txartela erabilita lortu ahal dira komisiorik gabe.
  2. Atxikipena duen dendetan erosketa egitea, 2015eko urtarrilaren 31 baino lehen.
  3. Kredituko txartel bakoitzeko bi bono eros daitezke, gehienez, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.
  4. Ticket bakoitzean bono bat erabiliko da soilik


Zer egin behar dute MERKATARIEK programa honetan parte hartzeko?
OHARRA: Aurreko Bono Denda kanpainetan parte hartu duten dendariek bakarrik inprimakia bete eta bidali egin behar dute.

Merkatariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Bizkaian dagoen txikizkako merkataria izatea.
  2. Kanpainari atxikimendua adieraztea. Horretarako, CECOBI patronalarekin harremanetan jarri, 94 400 28 00 telefonora deituta edo web orrian. Dagokion inprimakia bete beharko dute, halaber.
  3. Kanpainaren bereizgarria ikusgarri jartzea eta sustapenean parte hartzen duten produktuak behar bezala etiketatzea.
  4. Prezioan deskontua egitea, bonua aurkeztutakoan.
  5. Atxikimendu konpromisoan eskatutako baldintza betetzea, hots, behar diren agiriak aurkeztea.

Laburpena:
  • BONO DENDA-k KUTXABANK-eko kutxatiletan lortu ahal dira 40 eurotan. Bonoak 2015eko urtarrilaren 31ra arte trukatu ahal izango dira.
  • BONO DENDA-k soilik erabili ahal izango dira kanpainaren bereizgarria ikusgarri duten dendetan.
  • BONO DENDA-k erosketa bakoitzeko baino ezingo dira erabili; ezingo dira, beraz, bonoak pilatu erosgai bera erosi ahal izateko, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.

ANIMA ZAITEZ ETA BIZKAIAN EROSI!, ZURETZAT DA!

Informazio gehiago:
Bizkaiko Foru Aldundia
CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa
EGILEA:Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Bizkaiko Kultur Txartela 2014: Gabon kulturalak

BIZKAIKO KULTUR TXARTELA: EDIZIO BERRIA 2014KO GABONETARAKO
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBI elkarteak 2014ko Gabonetan erabiltzeko BIZKAIKO KULTUR TXARTELA atera dute, deskontu mamitsuak kultura bultzatzeko

Txartela guztiek 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute, baina hiru mota izango ditu eta bana prezio
desberdinarekin.

Bizkaian erabili behar dira eta erosketak programari atxikitako establezimenduetan 2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 31ra egin behar dira.

BEZEROENTZAT:

NON eros daitezke Bizkaiko Kultur Txartelak?
BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian.

NOIZ EROS daitezke Bizkaiko Kultur Txartelak?
2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 29ra arte

NOIZ ERABIL daitezke Bizkaiko Kultur Txartelak?
2014ko abenduaren 1etik 2015eko urtarrilaren 31ra

ZENBAT txartela mota daude?
Hauexek dira Bizkaiko Kultur Txartelak izango dituen hiru mota:
  • A motako Txartela
    • Prezioa: 32 euro
    • Erderazko edozein kultur produktu erosteko (liburuak, musika, zinema).

  • B motako Txartela
    • Prezioa: 28 euro
    • Erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko.

  • D motako Txartela
    • Prezioa: 24 euro
    • Euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...)


NON ERABIL daitezke Bizkaiko Kultur Txartelak?
Bizkaiko programari atxikitako establezimenduetan, zerrenda hemen ikus dezakezu: DENDEN ZERRENDA

OHARRA:
Kategoria bakoitzeko bi txartel erosi ahal izango dira.

DENDARIENTZAT:

Aurreko kanpainaren inskripzioak ez dira kontuan hartuko; beraz, momentu honetan inskripzioa egiten ez bada, ezin izango da Bizkaiko Kultur Txartela edizio honetan parte hartu.
Nola egiten da programa honetan parte hartzeko?

Bizkaian dauden establezimenduak atxiki ahal izango zaizkio Bizkaiko Kultur Txartela programari, baldintza hauek betetzen badituzte:
  • Pertsona fisikoak edo juridikoak betebehar hau betetzen badute: Haien jarduera bada kultur produktu eta ondasunak kontsumitzaileari saltzea edo kultur produktuak jendaurrean erakustea izan behar da.

Zer epea daukate enpresak izena emateko?
Dendek izena eman dezakete abenduaren 1etik aurrera, horretarako inskripzio orria bete behar da eta CECOBI-ko bulegoan edo edo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailean.

Programari atxikitzeko baldintzak
  • Kanpainako material publizitario guztia jaso eta dendako leku ikusgarrian kokatu
  • Dirurik ez itzultzea erosketaren kostea eta Bizkaiko Kultur Txartelarean arteko diferentziaz

INFORMAZIO GEHIAGO:
Txartelari buruzko informazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko urriaren 2(a), osteguna

EVE 2014: Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

ELEKTROGAILUEN RENOVE PLANA: 2014
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea da plan honen helburua; energia eraginkortasunaren hobekuntzaren bidez, hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen eta ontzi-garbigailuen ordez, A++ klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak berriztatzea.

Diruz lagunduko diren etxetresna elektrikoak eta bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoahauexek dira:
Etxetresna
diru-laguntza (€/tresnako)
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Ontzi-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
125
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
105
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
105
Garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
105
Ontzi-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
105
* Mikrouhinak eta mikrouhin labeak ez dira sartzen

Pertsona fisikoak. Pertsona horiek laguntza-ildo honen baitan jasotako etxetresna-mota bakoitzetik bakar bat ordeztu dezakete, baldin eta haren ordez A++ klaseko edo hortik goragoko etiketa energetikoa duen beste etxetresna elektrikoren bat eskuratzen badute, erabiltzeko bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira.
OHARRA: Laguntza hau jasotzeko egin behar den tramite bakarra etxetresna berria erostea eta zaharra programa honetan atxikitako edozein dendatan ematea da, hau da, berriztatze bat izan behar da derrigorrez. Atxikitako dendek kanpainaren logoa erakutsiko dute eta zerrenda osoa EVE-ko web orrian egongo da: Atxikitako denden zerrenda.

2014ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera atxiki nahi diren dendek Atxikimendu Protokoloa bidali behar dute EVE-ra. Dokumentu hau erakunde honen orrian aurkitu dezakete. Bestalde "2013ko Etxetresna Elektrikoen Renove Plan"-era atxikitako dendek, kontrakoa idatziz adierazi ezik, 2014ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planarekin ere bat egingo dute.
Dendek berariaz prestatutako aplikazio informatiko bat edukiko dute operazioen datuak sartzeko, aplikazio horren lotura programaren orrian dago: SALTOKIENTZAKO SARRERA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2014ko urriaren 2an hasiko da, eta 2014ko azaroaren 28an edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.
Telefonoak: 689 593 191

EVE-ko orrian informazioa:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

EVE 2014: Kondentsazio Bidezko Banakako Galdaren Renove Plana

KONDENTSAZIO BIDEZKO GALDAREN RENOVE PLANA: 2014
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Galdarak berriztatzea, egoitza barruan dauden potentzien maila kontuan izanik, energia-eraginkortasunaren, segurtasunaren eta erosotasun egoeraren hobekuntzan oinarritzen da. Izan ere, diren ekipo ugari oso zaharrak dira, energia-eraginkortasun maila apala dute, eta, beraz, eskaintzen duten erosotasuna ez da egokiena.

Horregatik guztiagatik, honako programa honen bitartez diruz lagundu nahi da gaur egun dauden banakako galdaren berriztatzea (edo antzeko funtzionamendua duten ekipoak), eta horien ordez 70 kW-eko potentzia edo txikiagoa duten kondentsazio-galdarak jartzea, energia-eraginkortasun handia duten galdarak, hain zuzen ere.


ONURADUNAK

Jarduteko ahalmena duten pertsona fisikoak (etxebizitzaren jabea edo usufruktuduna), betiere baldintza hauek bete badituzte:

  • Programaren helburua den berritzea Euskal Autonomia Erkidegoan (aurrerantzean EAE) egin behar da
  • Galdara berrituko den etxebizitza EAEn egon beharko da, eta ohiko etxebizitza izan beharko da
  • 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen onuradunak egindako inbertsioen fakturak ezin izango dira laguntza programa honetaz baliatu

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Diru laguntza zehatzaren guztizko zenbatekoa 200 eurokoa izango da, baldin eta Condensa Renove Plan honen eskakizun guztiak betetzen baditu.

Ez da diru-laguntzarik emango honako ezaugarri hauek dituzten ekipoak edo galdarak jartzen badira:

  1. 70 kW-etik gorako potentzia badu
  2. Jarri nahi den ekipo berriak lehendik zegoen beste bat ordezten ez badu (etxebizitza edo denda berria)
  3. Ekipo berria ez da kondentsazio teknologian oinarritzen

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2014ko uztailaren 22an hasiko da, eta 2014ko azaroaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

INFORMAZIO GEHIAGO

Telefonoa: 94 403 56 00

EVE-ko orrian informazioa:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

EVE 2014: Leihoen Renove Plana

LEIHOEN RENOVE PLANA 2014
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

LAGUNTZAREN XEDEA

Programa hau ohiko etxebizitzaren beiraztatutako itxiturak berritzeko laguntzak emateko eratu da, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten leihoak jarri ahal izateko. Beiraztatutako itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo gune batean dauden eta kanpo aldetik aldentzeko erabiltzen diren leihoak edo ate-leihoak, etxeko alorrean energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez.


ONURADUNAK

Etxebizitza baten jabea den pertsona fisikoa edo haren usufruktuduna, edo haren errentaria, eta leihoak berritu nahi dituena termikoki eraginkorragoak direnak jartzeko asmoz.

Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da.


LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Emango den diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da (Ezarritako Oinarria). Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 400 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.


DIRUZ LAGUNDUKO DIREN EGITASMOAK

Leiho berriek ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

  • CE marka eduki beharko dute
  • Arotzia metalikoaren kasuan, zubi termikoaren haustura eduki beharko dute
  • Beira bikoitza Isolamendu Termiko Sendoa (ATR) deritzonaren modukoa izango da, eta honako ezaugarri hauek izango dituzte:
    • Transmisio termikoaren balioa (Ug) 1,40 W/m2.K.edo txikiagoa izango da
    • Kamera-lodiera 14 mm edo handiagoa izango da
  • Leiho zulo guztiak etxebizitzaren kanpo aldeko itxituren barruan izango dira, eta ez dute diru laguntzarik jasoko etxebizitzaren barne aldeko itxituretan kokatutako leihoek

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA

Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2014ko urriaren 2an hasiko da eta 2014ko azaroaren 28an edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.

2014ko urtarrila 1a baino lehen egindako inbertsioak ezin izango dira baliatu programa honen dirulaguntzaz.


INFORMAZIO GEHIAGO

EVE-ko arreta telefono zenbakia: 94 403 56 00

EVE-ko orrian informazioa:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2014(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

EUSKO JAURLARITZA: MET 2014 Programa, Turismo-enpresak Modernizatzeko laguntzak

TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETU ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA : MET 2014
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren xedea enpresa turistikoek egindako honako inbertsioak laguntzea da:
  • Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean
  • Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin
  • Turismo-eskaintza Euskadiko Turismo Irisgarritasunaren Eredura egokitzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea

Laguntza hauek mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
  1. Turismo-alojamenduko enpresak
  2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak
  3. Bidaia-agentziak
  4. Turismo-garraioko enpresak
  5. Turismo aktiboko enpresak
  6. Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak
  7. Turismo-giden enpresak
Enpresa guztiek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan.
Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:
    1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena, negozioaren eraginkortasuna eta kudeaketa hobetzeko; baita turismo-produktu eta -zerbitzuen sustapena eta merkaturatzea ere, horretarako web 2.0 teknologia erabiliz (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    2. Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea, enpresen gastua murriztu ahal izateko, eta aldi berean jomugaren ingurumen-iraunkortasuna areagotzeko (gutxieneko inbertsioa 3.000 euro).
    3. Turismo-negozio berrien sorkuntza, baita jardun indibidual edo kolektiboak ere –azken kasu horretan turismo-azpisektore desberdinetako hiru enpresa gutxienez ere bilduz–, turismo-zerbitzu eta/edo -produktu berriak sortzen badituzte; horiek guztiak merkatuan dagoeneko daudenetatik bereizita badaude eta/edo horiekiko osagarriak badira (gutxieneko inbertsioa 4.000 euro).
  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:
    1. 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egin duten sailkapena hobetzeko, onartutako gutxieneko inbertsioa 60.000 euro bada.
    2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan, honako hau egiteko: Establezimenduaren intsonorizazioa; Makinaria: elikagaien biltegiratzea, manipulazioa eta lantzea; Erabiltzaileen erosotasuna: komunen obra integralak; girotzea; eta terrazen egokitzapena eta modernizazioa, urte osoan turismo-erabilera izateko; Establezimenduaren garbiketa: ekipamendua erostea (onartutako gutxieneko inbertsioa 5.000 euro izango da); Lokalen erreforma integralak (onartutako gutxieneko inbertsioa 75.000 euro izango da).
  • EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDURA ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Atal honetan laguntza emango zaio laguntza-produktuen erosketari, baita aniztasun funtzional fisikoa, ikusmenekoa, entzumenekoa, intelektuala edo organikoa duten pertsonei irisgarritasuna bermatzen dieten zerbitzuen, ekipamenduen eta azpiegituren egokitzapenari ere.

  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA: Atal honetan biltzen dira turismo-establezimendu eta -zerbitzuetan kalitate-kudeaketako (ICTE Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismo-kalitateko «Q» Marka, ISO 9001:2008) eta ingurumen-kudeaketako (ISO 14001: 2004 eta EMAS) erreferentziazko ereduak txertatuta dituztela frogatzen duten ziurtagiriak lortzera edota berritzera bideratutako laguntzak.

  • Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira (BEZ gabe)

  • EKIMEN BERRITZAILEAK TURISMOAREN SEKTOREAN:
    1. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) oinarritutako soluzioen ezarpena: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    2. Baliabideen (ura, energia) erabilera eraginkorrerako soluzio berritzaileak ezartzea: Onartutako inbertsio garbiaren %25, 9.000 euroko mugarekin.
    3. Turismo-negozio berrien sorkuntza: Onartutako inbertsio garbiaren % 20, 18.000 euroko mugarekin.
  • TURISMO-ESKAINTZAREN MODERNIZAZIOA, LEHIAKORRAGOA IZAN DADIN:
    1. 3 eta 4 izar dituzten hotel-establezimenduetako inbertsioak egin duten sailkapena hobetzeko: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 30.000 euroko mugarekin.
    2. Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan: Onartutako inbertsio garbiaren %20, 12.000 euroko mugarekin (erreforma integralak ez badira gehieneko diru-laguntza 18.000 euro izango da).
  • EUSKADIKO TURISMOKO IRISGARRITASUN EREDURA ATXIKITAKO ESTABLEZIMENDUEN IRISGARRITASUNA HOBETZEA: Onartutako inbertsio garbiaren %30, 15.000 euroko mugarekin

  • EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN DAUDEN ETA TURISMO-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN ENPRESETAN ETA ESTABLEZIMENDUETAN KALITATE-KUDEAKETAKO ETA INGURUMEN-KUDEAKETAKO SISTEMA EGIAZTAGARRIAK EZARTZEA:
    • Espainiako Turismoko Kalitatearen Q markaren ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastuaren %70, 6.600 euroko mugarekin. Aholkularien laguntza teknikorako laguntza eskatzen badute, eta aholkulari horiek Basquetourrek egindako Turismo Kalitate Aholkularien Katalogoan erregistratuta ez badaude, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, eta muga, berriz, 5.500 euro.
    • ISO 9001:2008 ziurtagiria lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %70, 6.600 euroko mugarekin. laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean. Hori gertatzen bada, diru-laguntza onartutako gastu garbiaren %45 izango da, 5.500 euroko mugarekin.
    • Ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria (ISO 14001 eta EMAS egiaztapena) lortzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 5.500 euroko mugarekin
    • Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria eta ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %45, 2.000 euroko mugarekin. ISO 9001:2008 kasuan, laguntza eskatzen den enpresa-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria ez dagoenean.
    • ISO 9001:2008 ziurtagiria berritzeko, laguntza eskatzen den enpresa- edo establezimendu-tipologiarentzat Espainiako Turismoko Kalitatearen Q ziurtagiria dagoenean: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
    • ingurumen-kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiria berritzeko: Onartutako gastu garbiaren %35, 1.400 euroko mugarekin.
    GEHIKUNTZAK:
    • %5 gehiago enpresak Irisgarritasun-zigilu berdearen jabe badu dibertsitate funtzional guztietan.
    • %5 gehiago enpresak turismo-sektorerako honako kalitate-ziurtagiri hauetakoren baten badu: ISO 9001:2008, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako turismo-kalitateko markak, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiri bat (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001), gehikuntza ezartzen denerako ziurtagiriaren berrikuntza-proiektuak salbu.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k garatutako jardunbide egokien programetako batean parte hartu eta gainditu badu.
    • %5 gehiago enpresak prestakuntza-plan bat badu, edo plantillaren % 25 atzerriko hizkuntzetan duten prestakuntza eta/edo lanbide-kualifikazioa hobetzeko beste erakunde batzuek antolatutako ikastaroetara joan bada, edo bestela sektoreko elkarteek emandako prestakuntza- eta kudeaketa-ikastaroetara, horiek guztiak eskaera egin eta ez baldin bada urtebete igaro. Ikastaroetara joan izana eta ikastaroen edukiak egiaztatu beharko dira.
    • %5 gehiago enpresak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-plan bat ezarrita badu, edota lana eta familiako bizitza bateratzeko plan bat; edo bestela Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ematen duen gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako erakunde laguntzailea dela egiaztatzen duen ziurtagiria badauka.
    • %5 gehiago enpresak Basquetour, S.A.k adierazitako metodologia eta jarraibideak kontuan izanik sortutako «Euskadi Gastronomika» eta/edo «Surfing Euskadi» produktu-klubetako, EAEko turismo-sektoreko enpresa-elkarteren bateko eta/edo beren eragin-arean turismo-garapena helburu duten elkarte edo enpresa publiko edo pribaturen bateko kide edo bazkide dela egiaztatzen badu.

    Eskabideak bitarteko elektronikoen bitartez egin beharko dira lotura honetan: MET online eskabidea

    Eskatzeko epea 2014ko uztailaren 28 arte luzatuko da.

    Informazioa Eusko Jaurlaritzaren web orrian

    Arautegiko loturak:

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    -->

    2014(e)ko uztailaren 7(a), astelehena

    EUSKO JAURLARITZA: MEC 2014 Programa, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntza-Programa


    "MERKATARITZAKO SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZA-PROGRAMA: MEC 2014

    Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    Laguntzaren Xedea:
    Laguntza honen xedea EAEko merkataritzako saltokien modernizazioa sustatzea da berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen hobekuntzaren eta establezimenduen azpiegituren bidez.
    Hau lortzeko, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresek merkataritza-establezimenduak modernizatzeko egiten dituzten inbertsio-proiektuei emango zaie dirulaguntza, berritzeko beharrezkoak diren merkataritza-ekipamenduen, obra zibilaren eta altzarien finantziazioaren bidez.
    Erakunde onuradunak:
    Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza-establezimenduak.

    Betiere, nahitaezkoa da enpresak, laguntza eskatzeko egunean, gutxienez urtebete bat lehenagotik eratuak eta merkataritzan lan egindakoak izatea.
    Laguntza mota:
    Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.
    Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
    Honako baldintzak betetzen dituzten inbertsioak izango dira diruz lagungarriak:
    • Orokorrean
      • Lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak.
      • Altzariak
      • Merkataritza-jarduna garatzeko beharrezko ekipamenduak eta lokal horren elementuak, barrukoak nahiz kanpokoak, merkataritza-errotuluak ere barnean hartuz.
    • Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze-prozesuan barne hartuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta.
    Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
    1. Enpresaren aktibora sartu behar dute
    2. Inbertsioa gutxienez 3.000 euro enpresako izango da, ekipo informatikoak salbu, eta horietan gutxieneko inbertsioa 900 euro izango da
    3. Aktiboak estreinakoz erabiltzen diren edo funtzionatzen duten tresnak izango dira
    4. Enpresako aktiboan gutxienez hiru urtez iraungo dute
    5. Hirugarren pertsona fisiko edo juridikoei ez dira lagatuko
    6. Enpresa eskatzaileak berak fabrikatuak, eginak edo garatuak ez dira izango
    7. Laguntza jasotzen duten inbertsio-proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan kokatuko dira
    8. Laguntzen kalkulua egiteko, 2014 urtean egin den aktiboen erosketaren zenbatekoa kontuan hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onar daitezke, betiere 2013ko ekainaren 18tik ondoren (egun hau barne) egikaritu badira
    NOTAK:
    • Aktiboen preziotzat haien balio «garbia» hartuko da, hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) kenduta ateratzen den balioa
    • Ezein kasutan ez da merkataritza-lokala ezta garraiorako elementua erostea diruz lagunduko. Renting edo leasing bidez erositako aktiboak ez dira sartuko ere
    Laguntzen kopurua:
    Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
    • OROKORREAN:
    • Inbertsioaren %15 lokala berritzeko eta modernizatzeko bideraturiko inbertsioak
    • Inbertsioaren %20 Balantza elektronikoak, informatika-ekipoak eta osagarriak erosteko bideraturiko inbertsioak
    • GEHIKUNTZAK
    • 2 puntu gehiago UNE 175001 ziurtagiria badu
    • 3 puntu gehiago Merkataritza Bikaina ziurtagiria badu
    • 5 puntu gehiago saltoki eskatzaileak elkarteren batekiko bere lotura egiaztatzen badu
    • 5 puntu gehiago informatika inbertsioa gestio programa batean egiten bada
    • 5 puntu gehiago laguntza eskatzen zaion saltokiaren nagusiak edo gutxienez hango langile batek hezkuntza arautuko tituluren bat (Lanbide Heziketako gradua nahiz Unibertsitateko Titulua) edo Lanbidek jaulkitzen dituen profesionaltasun-ziurtagiriren bat baduela egiaztatuz gero, tituluak merkataritzarekin zuzeneko loturaren bat badu, betiere. Tituluek eta ziurtagiriek merkataritzarekin zuzeneko lotura dutela ulertuko da badin eta haien helburua merkataritzako saltokiaren kudeaketa enpresariala bada; alegia: erosketa, salmenta, bezeroarentzako arreta, biltegien kudeaketa, marketina...
    • 2 puntu gehiago baldin eta saltokiak Emakundek edo beste edozein herri-administraziok jaulkitako Gizonen eta Emakumeen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Erakunde Laguntzaile moduko aintzatespena badu
    Notak:
    • Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko establezimendu eta urte bakoitzeko
    • Ezein kasutan ez da diru-laguntzaren gehieneko portzentaia onartutako inbertsioaren %25a baino haundiagoa izango
    Tramitazioa:
    Eskaerak: Eskabideen tramitazioa egiteko bi bide daude:
    • Paperean: Eskabidea online bete behar Eusko Jaurlaritzako web orrian da eta behin inprimatuta eskatutako dokumentazioarekin batera Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo saileko Lurralde bulego batean aurkeztu
    • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da
    LOTURA EUSKO JAURLARITZAKO WEB ORRIRA
    Eskatzeko epea:
    Eskatzeko epea 2014ko irailaren 5 arte luzatuko da
    Notak:
    Dendak eskabidea Internetez egiten badu eta Txartela Elektronikoa badauka ez du eskaera paperez aurkeztu behar
    Loturak:
    Informazioa Eusko Jaurlaritzako orrian

    Arautegiko loturak:


    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

    2014ko BONO DEKOR-a: %20 deskontuan altzariak erosteko

    BONO DEKOR: %20KO DESKONTUA ALTZARIAK EROSTEKO
    http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2014/05/bono-dekor-2014-20-de-descuento-en.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


    Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioak (CECOBI), Bizkaiko Altzarien Merkataritzako Elkarteak (AMUBI) eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurten ere BONO DEKOR kanpaina hasi dute salmentak dinamizatzeko altzari dendetan.

    Bono hauekin etxerako eta sukaldeko altzariak, lanparak eta koltxoiak erostean produktuen prezioan %20ko deskontua jasoko dute erosleek.

    Bonoak Bizkaian baino ez dira erabilgarriak izango kanpainako atxikimen pegatina duten dendetan. Erosketak maiatzaren 30etik ekainaren 30era egin beharko dira.

    Zer egin behar dute bezeroek deskontu hau eskuratzeko?

    Deskontu hauek lortzeko hauxe da beharrezkoa:
    1. Bonoak erostea: edozein BBKko kutxazain automatikoan.
    2. Edozein atxikitutako dendetan gutxienez 300euroko (BEZ gabe) erosketa bat egitea ekainaren 30 aurretik.
    OHARRA: Posiblea da dendetan kanpainan kanpoko produktuak egotea, produktu hauetan ez da deskonturik aplikatuko.

    Zer egin behar dute dendek programan parte hartzeko?

    Kanpaina honetan parte hartzeko ekintza hauek egin behar dituzte dendek:
    1. Altzari-denda, sukaldeko altzari-denda edota elektratresna-denda izatea.
    2. Kanpainan parte hartzea, horretarako beharrezkoa da CECOBI/AMUBIrekin kontaktatzea telefono zenbaki honetan 94 400 28 00 edo CECOBI-ren web orrian eta atxikipen-dukumentua betetzea.
    3. Inskripzio-kuota ordaintzea: 100€ AMUBIko kideentzat eta 200€ beste denda guztientzat.
    4. Dendako leku ikusgarri batean ipini kanpainako kartela eta promozioan hartuko diren produktuak ondo etiketatu.
    5. Deskontua aplikatu bezero batek bono bat aurkezten duen bakoitzean.
    6. Atxikipen-dokumentuan eskatzen diren betebehar guztiak bete.

    Nola funtzionatzen den kanpaina?

    Bezero batek 300€ baino gehiagoko erosketa bat egiten denean (gutxienezko salmenta prezioa 363€) merkatariak %20 deskontua egingo dio BONO DEKOR aurkezten badu. Deskontuaren kopurua honela kalkulatuko da:

    Adibide:
    Altzariaren salmenta prezioa: 400 €
    Deskontua: 20% x 400 = 80 euro
    Bezeroak ordainduko du: 320 euro

    Laburpena:
    • BONO DEKOR-rak BBK kutxazain-automatikoetan erosten dira, prezioa 5€ (0,90 euro gehiago Kutxabank-eko ex den txartelak erabiltzen badira)
    • Bonoak erabiltzeko epea ekainaren 30ean amaituko da
    • BONO DEKOR-rak kanpainan arte hartzen duten dendetan baino ez dira erabilgarriak
    • Gutxienezko erosketa 300 eurokoa (BEZ gabe) izan behar da
    • Dendako produktu guztiek ez dute kanpainan parte hartu behar. Onartutako produktuek kanpainaren etiketa edukiko dute

    Informazio gehiago:
    CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioa
    AMUBI: Bizkaiko Altzarien Merkataritzako Elkartea

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

    BONO DENDA heldu da: 40 euroko bonoak 50 euroko gastua egiteko

    UDABERRIKO BONO DENDA: ALERGIA PREZIO ALTUEI
    Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


    Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBI bultzatzen dute kanpaina hau. Bilbaodendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen laguntza izango du.

    Kanpainari atxikipena agertu dioten edozein dendatan trukatu daitezke bono hauek. Bono bakoitzak 40 euro balio du, baina 50 euroko gastua egitea ahalbidetzen du. Hortaz, prezioaren %20ko deskontua eragingo luke bonoa erabiltzeak.

    Bizkaian baino ezingo dira erabili bono hauek, atxikipen-ezaugarria erakusgarri duten dendetan, alegia. Bonoaren erabilpenak iraungitze data du: 2014ko maiatzaren 16 uztailaren 15era. Aurten 15.000 bono jarriko dira salgai.

    Zer egin behar dute BEZEROEK programa honetan parte hartzeko?Baldintza hauek bete beharko dituzte deskontuak izateko:
    1. Bonoak erostea BBK-ko zerbitzu anitzetarako edozein kutxatan. Bonoek 40 euroko balioa dute, eta edozein bankuko txartela erabilita lortu ahal dira.
    2. Atxikipena duen dendetan erosketa egitea, 2014ko uztailaren 15a baino lehen.
    3. Kredituko txartel bakoitzeko bi bono eros daitezke, gehienez, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.


    Zer egin behar dute MERKATARIEK programa honetan parte hartzeko?
    OHARRA: Aurreko Bono Denda kanpainetan parte hartu duten dendariek bakarrik inprimakia bete eta bidali egin behar dute.

    Merkatariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
    1. Bizkaian dagoen txikizkako merkataria izatea.
    2. Kanpainari atxikimendua adieraztea. Horretarako, CECOBI patronalarekin harremanetan jarri, 94 400 28 00 telefonora deituta edo web orrian. Dagokion inprimakia bete beharko dute, halaber.
    3. Kanpainaren bereizgarria ikusgarri jartzea eta sustapenean parte hartzen duten produktuak behar bezala etiketatzea.
    4. Prezioan deskontua egitea, bonua aurkeztutakoan.
    5. Atxikimendu konpromisoan eskatutako baldintza betetzea, hots, behar diren agiriak aurkeztea.

    Resumen:
    • BONO DENDA-k BBK-ko kutxatiletan lortu ahal dira 40 eurotan. Bonoak 2014ko uztailaren 15era arte trukatu ahal izango dira.
    • BONO DENDA-k soilik erabili ahal izango dira kanpainaren bereizgarria ikusgarri duten dendetan.
    • BONO DENDA-k erosketa bakoitzeko baino ezingo dira erabili; ezingo dira, beraz, bonoak pilatu erosgai bera erosi ahal izateko, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.

    ANIMA ZAITEZ ETA BIZKAIAN EROSI!, ZURETZAT DA!

    Informazio gehiago:
    Bizkaiko Foru Aldundia
    CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa
    BILBAO DENDAK

    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

    Bizkaiko Kultur Txartela 2014: Kultura erostea ezin errazago

    BIZKAIKO KULTUR TXARTELA: KULTURA PAREGABEA PREZIO EZIN HOBEAN
    Esta información también puedes leerla en euskera
    Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBI elkarteak aurten ere atera dute BIZKAIKO KULTUR TXARTELA, deskontu mamitsuak kultura bultzatzeko.
    Txartela guztiek 40 euroko gastua egiteko aukera emango dute, baina hiru mota izango ditu eta bana prezio desberdinarekin.
    Bizkaian erabili behar dira eta erosketak programari atxikitako establezimenduetan 2014ko martxoaren 31tik ekainaren 30ra egin behar dira.

    BEZEROENTZAT:

    NON eros daitezke Bizkaiko Kultur Txartelak?
    BBKren orotarako kutxazainetan, Bizkaian.

    NOIZ EROS daitezke Bizkaiko Kultur Txartelak?
    2014ko martxoaren 31tik ekainaren 27ra arte

    NOIZ ERABIL daitezke Bizkaiko Kultur Txartelak?
    2014ko martxoaren 31tik ekainaren 30ra

    ZENBAT txartela mota daude?
    Hauexek dira Bizkaiko Kultur Txartelak izango dituen hiru mota:
    • A motako Txartela
      • Prezioa: 32 euro
      • Erderazko edozein kultur produktu erosteko (liburuak, musika, zinema).

    • B motako Txartela
      • Prezioa: 28 euro
      • Erderaz egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...) eta museoak bisitatzeko.

    • D motako Txartela
      • Prezioa: 24 euro
      • Euskarazko produktuak erosteko eta euskaraz egindako kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika...)


    NON ERABIL daitezke Bizkaiko Kultur Txartelak?
    Bizkaiko programari atxikitako establezimenduetan, zerrenda hemen ikus dezakezu: DENDEN ZERRENDA

    OHARRA:
    Kategoria bakoitzeko bi txartel erosi ahal izango dira.

    DENDARIENTZAT:

    Nola egiten da programa honetan parte hartzeko?
    Gabonetako kanpainan programa honi atxiki ziren establezimenduek ez dute izapiderik egin behar; bakar-bakarrik jakinarazpen bat helerazi behar diote Kulturako Sailari baldin eta udaberriko kanpainan parte hartu nahi ez badute.

    Bizkaian dauden establezimenduak atxiki ahal izango zaizkio Bizkaiko Kultur Txartela programari, baldintza hauek betetzen badituzte:
    • Pertsona fisikoak edo juridikoak betebehar hau betetzen badute:
    Haien jarduera bada kultur produktu eta ondasunak kontsumitzaileari saltzea edo kultur produktuak jendaurrean erakustea izan behar da.

    Zer epea daukate enpresak izena emateko?
    Dendek izena eman dezakete martxoaren 31etik aurrera, horretarako inskripzio orria bete behar da eta CECOBI-ko bulegoan edo edo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailean.

    Programari atxikitzeko baldintzak
    • Kanpainako material publizitario guztia jaso eta dendako leku ikusgarrian kokatu
    • Dirurik ez itzultzea erosketaren kostea eta Bizkaiko Kultur Txartelarean arteko diferentziaz

    INFORMAZIO GEHIAGO:
    Txartelari buruzko informazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian
    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: