2025(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

Emisio gutxiagoko ibilgailuetan inbertsioak egiteko laguntza-programa

EMISIO GUTXIAGOKO IBILGAILUETAN INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZA-PROGRAMA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Onuradunak:

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte:
  • Jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak.
  • Egoitza fiskala EAEn daukaten pertsona juridikoak.
  • Beste onuradun batzuk: kontsultatu.

Diruz lagun daitekeen inbertsioa:

Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko da M1 eta N1 kategorietako ibilgailu arinak, berriak edo erakusketakoak erostea.
  • 125 g/km-tik beherako CO2 emisioekin M1 kategoriako ibilgailuentzat.
  • 140 g/km-tik beherako CO2 emisioekin N1 kategoriako ibilgailuentzat.

Dirulaguntza jaso dezaketen ibilgailuak elektriko puruak, hibrido entxufagarriak, autonomia zabaldukoak, petrolioaren gas likidotuen bidez propultsatuak, gas naturalekoak, gasolinakoak edo gasoleokoak izan ahalko dira.

Erositako ibilgailuaren gehieneko prezioak ezin izango du gainditu:
  • M1 ibilgailuen kasuan, 40.000 euro (BEZa eta matrikulazio-zergak barne hartu gabe).
  • Hidrogenoko M1 ibilgailuen kasuan, 75.000 euro (BEZa eta matrikulazio-zergak barne hartu gabe).
  • N1 ibilgailuen kasuan, ez da gehieneko preziorik aplikatzen.

NAHITAEZKOA da honako baldintza hauek betetzen dituen ibilgailu bat txatar bihurtzea:
  • Laguntzaren eskatzailea ibilgailuaren jabea izango da nahitaez. Ibilgailua txatar bihurtzea 2025eko apirilaren 1etik aurrera egin beharko da.
  • M1 edo N1 kategoriakoa izan beharko du.
  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga egiaztatu beharko da, EAEko udalerri batean behar bezala ordaindua, gutxienez 2024tik, eta
  • Txatar bihurtutako ibilgailuak honako bi baldintza hauetako bat bete behar du:
    • 20 urteko edo gehiagoko antzinatasuna eduki beharko du (lehen matrikulaziotik txatar bihurtutako datara bitarte), edo
    • M1 kategoriako ibilgailuen kasuan 175 g CO2/km baino gehiago isurtzea eta 200 g CO2/km baino gehiago N1 kategoriako ibilgailuen kasuan.

Laguntzaren zenbatekoa:

Erositako ibilgailu bakoitzeko emango den laguntzaren zenbatekoa %20koa izango da eta diruz lagun daitekeen kostuari aplikatuko zaio; nolanahi ere, laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da inola ere 3.500 eurotik gorakoa izango ibilgailu bakoitzeko.

Eskaerak nola egin:

Laguntza hauek honako bide hauen bidez izapidetu ahal izango dira:
  • Online: esteka honetara sartu: ESKAERA
  • Aurrez aurreko eskaera, INPRIMAKIA osatuz eta baimendutako lekuren batean aurkeztuz.

Eskabideak aurkezteko epea:

Laguntza horiek 2025eko apirilaren 1etik irailaren 15era egongo dira eskuragarri.

Estekak:

Informazioa EVEren orrian
Informazioa Eusko Jaurlaritzaren orrian

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
Zabaldu berri hau FACEBOOK-en
Zabaldu berri hau TWITTER-en
Zabaldu berri hau Google+-en
Zabaldu berri hau Linkedin-en
Zabaldu berri hau PINTEREST-n
Zabaldu berri hau MYSPACE-n
Zabaldu berri hau TUMBLR-en
Zabaldu berri hau STUMBLEUPON-en
Postaz bidali berri hau