2016(e)ko urtarrilaren 1(a), ostirala

Merkataritza Historian zehar: KARTAGO

KARTAGO: MERKATARITZATIK SORTUTAKO INPERIOA

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

INDIZEA


Merkataritza Historian zehar INDIZEA-ra itzuli


Merkataritza Historiaren Eragilea-ra itzuli



Kronologia:

Tiro hiri feniziarretik iritsitako kolonoek sortu zuten Kartago, K.a. XIII. mendean. Baina historian ezagun egin bada, metropoliaren gainbeheraren ondorioarengatik izan zen (K. a. VII. mendean, gutxi gorabehera) K.a. II. mendera arte. Mende honetan Erromak suntsitu egin zuen hiria, 3. Gerra Punikoa galdu eta gero.

Kokapen geografikoa:

Egungo Tunez-eko kostaldean kokatuta zegoen Kartago, Afrikako iparraldean, Tunez hiritik gertu. Errepublika honen hedapen-eragina mendebaldeko Mediterraneoan zehar zabaldu zen: Korsika eta Sardinia irletaraino eta Siziliako alde mendebalderraraino; Afrikako kostaldean, Libiako Cirenetik, Atlantiko ozeanoraino, eta Europako kostaldean, iberiar pentsintsularen kostaldea; hegoaldean, egungo Huelvatik, Ebro ibai-ahoraino, iparraldean.

Kartago:

Kartago ezagun egin zen erromatarren aurkako borrokak zirela eta. Hiru gerratan hartu zuten parte. Gerra Punikoak izena hartu zuten. Azken gerra Punikoan erromatarrek suntsitu egin zuten hiri afrikarra.
Kartagoren gainean dugun irudia Erromaren aurka etengabean gerran dagoen hiriarena da. Hala eta guztiz ere, Kartagoren historia ez da mugatzen istilu militarretara. Kartagoren historia merkataritzarekin dago lotuta, inperio bat sortu baitzuen jarduera horren bidez. Ez zen, gainera, armen indarra erabilita gobernaturiko inperioa, diruaren botereak gobernaturikoa baizik.

Lehen ere esanda dugu nondik noraino hedatzen ziren Kartagok gobernatu edo administratzen zituen lurralde azalerak, hots, Afrikako iparmendebaldetik hasi eta iberiar penintsularaino. Kartagok gobernaturiko edo administraturiko herrialde hauek, baina, ez zuten batasunik sortzen ikuspuntu politikotik. Zonalde hauek “kartagotarren eraginpeko” guneak baino ziren, azken batean.

Kartagok hainbat basailu eta asoziaturen gaineko kontrola zeukan. Hauek hiri aliatuetan edota asoziatuetan bizi ziren, eta baita lurralde autonomoetan ere. Hiri eta lurralde hauek autonomiadunak ziren, eta tokian tokiko gobernu eta agintaritza mantentzen zuten. Kartagotarrak, politika edo, oro har, merkataritza arloan sustraiak zein lurraldetan bota gura, hantxe ezartzen zuten metropoliarekiko menepekotasun zuzena lurraldeok metropolitik gobernatuak izan zitezen. Kasu hauetan baino ez zuen Kartagok inperioaren zentzu, izaera edo itxura hartzen, metropoliaren aginpidea beste lurralde batzuetara zabaltzen zuenean, alegia.

Inperio honen botere edo indarra merkataritzan zetzan. Jarduera honek diru multzo ikaragarriak ematen zizkion. Diru mordo honekin armadak kontratatu eta menpean zituen lurraldeak defendatzeko edo hauek handitzeko erabiltzen zituen. Baina beste era bateko zizbilizazioen kontrako gatazketan ausartu, eta boterea galdu zuten, Kartagok menpean zituen lurraldeetan zehar hedatu nahi baitzuten merkataritza jarduera. Hasteko eta behin greziarren aurkako gatazkak izan ziren eta, gero, Erromaren kontrakoak. Gatazka hauek zirela eta, Kartago hiria erabat suntsitu zuten

Kartago eta merkataritza:

Kartago kolonia feniziarra izan zen, Tirok sortua. Eta feniziarrak zirenez gero, merkataritza jarduera arte bilakatu zuten. Eta arte mota horretan maisutasuna erakutsi zuten. Beraz, zein jatorri zuten jakinda, metropolia harro uzteko moduan portatu ziren jarduera horretan. Hain zen garrantzitsua hiriaren ekonomian merkataritza jardueran. Gastuak ez ziren ezen herritarrek ez zuten Ogasunean ezelako zergarik ordaindu beharrik, eta ez gastuak gogorrak zirelako, alderantziz, Kartagok ordaindu egiten baitzuen era iarunkorrean soldadu mertzenario aldra ikaragarria, ontzidi militarra eta funtzionarioen artean maila handiko ustelkeria. Horretaz gain, ordaindu beharrekoak izaten ziren txitean-pitean sortzen ziren gatazka militarrak.

Orduan, zer dela eta ez zuten kartagatorrek zergarik ordaintzen? Merkataritza zela eta aduana zergak ordaintzeagatik izaten ziren diru-sarrerak hain ziren ikaragarriak, non hiriko Diruzaintzan sartzen ziren aberastasun-iturri neurrigabeen ondorioz, kartagotarrek ez zuten zerga sumingarririk kargatu behar izanik

Merkataritza kartagotarraren garapena: merkataritzako potentzia:

Mendebaldeko Mediterraneoan merkataritza arloan Kartagok bizi izan zuen goraldiaren arrazoi nagusiak bi izan ziren: Tiro metropoliaren gainbehera, eta metropolioak lur-eremu geografiko honetan merkataritzan galdutako eragina.

Feniarrek utzitako espazioa, hortaz, Kartagoko merkatariek beregantu zuten, hiru faktore hauei esker:
  • Hiriaren kokapen pribiligiatua, Mediterraneoaren erdigunean, hain zuzen, gunerik
    meharrenean. Hori zela eta, itsaso honetan hara eta hona merkataritza jardunean zebiltzan itsasontzi guztien geraleku zen hiri hau. Kokagune honetatik Afrikako hegoaldera zihoazen itsasontzi-karabanak ere kontrolpean zeuzkan Kartagok.
  • Herri honen merkataritzako ikuskera, batetik, eta negozietarako aukerak baliatzea, bestetik, azken batean, feniziarrak ziren eta.
  • Asiriak Tiro inbaditu ostean, Kartagora migratutako herritarrak, merkatariak batik bat, eta merkatariekin batera, jakina, bakoitzaren negozioa. Zehatzago esatearren, pertsonak trasladatu ziren, baina aldi berean, Mediterraneoan zehar zituzten harremanetarako agendak ere bai. Negozioa hiri berrira (Kartago berbaren izena fenizieraz) aldatu baino ez zuten egin.
  • Indarkeriaren erabilera eraginkorra, baina mugatua, merkatu zehatz batean sartu edota egon zeudenetan finkatzeko.
  • Tiro metropoliak egin bezala, merkataritza jarduerari laguntza ematea kolonietan.
Era honetan, Mediterraneo mendebaldarreko merkataritza ibilbideak, portuak eta faktoriak, merkatuak eta hornikuntzarako bideak izan zituzten kontrolpean kartagotarrek, denbora laburrean. Balio kalkulagaitza zuen negozioa izan zuten menpean, labur esanda.

Kartagotarren ontzi-boterea: mendebaldeko Mediterraneoaren konkista:

Kartagoren merkataritzarako joera jarduera orotan ikusten zen. Hiritik gertu zeuden nekazaritzarako eremuak garai hartako emankorrenak ziren. Hiritarrak bizi ahal izateko elikagaiak hornitzeaz gain, eraginkor eta errentagarri ziren produkzio-baliabideak erabiltzen zituzten, gaur egun ere normaltzat jotzen ditugunak. Produkzio teknika trinkoak erabiltzen zituzten nekazaritza-eremu hauetan. Produkzioa, hortaz, biderkatu egiten zen. Merkataritzarako errentagarriagoak ziren produktuak jorratzen zituzten, batik bat. Saltzen zailenak zirenak, ostera, bazterrean uzten zituzten. Produktuak, gainera, kalitatezkoak ziren, edozein etxetan, edozein mahaitan dastatzeko modukoak.

Nekazaritza arloan aberats izanagatik ere, kartagotarren benetako aberastasuna, egiazko mozkina itsasaldetik zetorkion, eta helmuga Kartago zen, mundu zaharreko porturik inbidiatuena. Portua, gainera, Mediterraneo aldeko gerra-ontzidi moderno eta hilgarrienak babesturik zegoen. Gerra-ontzidi honek ez zuen aurkaririk izan, harik eta ontzidia suntsitzera behartu zuten arte, Bigarren Gerra Punikoa galdu eta gero.

Gerraontziak egiteko, Kartagok kateko produkzioa garatu zuen. Gerraontzietako piezak faktoria desberdinetak egiten ziren. Gero, pieza hauek ontziolara eraman eta muntatu egiten zituzten. Teknika hau erabilita, makina bat ontzi egiteko gauza ziren oso denbora laburrean; besterik zen, gero, ontzi hauek erabiltzeko moduko marinel gaituak aurkitzea. Teknika hau erabilita, erromatarrek 150 ontzi egin zituzten bi hilabeteko epean.
Kartagoko gerra ontzidiak era eraginkorrean babestu eta defendatu zituen merkataritzako itasontziak
erabiltzen zituzten bideak. Bide horiek babesteak monopolioa bermatzen zion Kartagori, esaterako, Gibraltarko Pasagunean (Herkulesen Zutabeak). Beste kasu batzuetan, piraten edota adiskide ez ziren beste potentzien kontra babesten zituen Kartagoko gerra ontzidiak
Kartagoko merkataritzako itsasontziak bizkorrenak ziren eta Mediterraneo aldeko karga-ahalmen handiena zutenak. Produktu kopuru ikaragarriak garraitazen zituzten erabat errentagarri ziren itsasbideetan zehar. Inportatzen zituzten produktuak hauek ziren: garum-a (jaki-ongailu oso preziatua), garia, purpura, marfila, urrea, eztainua eta esklabuak. Bestalde, esportatu, produktu hauek esportatzen zituzten: beirazko manufakturak, keramikazkoak, brontze eta burdinazko objektuak eta purpurazko ehunak. Hau da, salerosketaren ondorioz mozkinik izan zezakeen oro zen garraio-gai. Salgai hauen joan etorrietarako beharrezko zen portu garrantzitsua izatea. Esan eta izan! Kartagok portu garrantzitsua eraiki zuen. Zehatzagoak izate aldera, bi portu eraiki zituen Kartagok, bata merkataritzari lotua eta militarra, bestea. Injeniaritza lan bikaina izan zen portu biak eraikitzea eta garai hartan miresmena sortu eta mundu guztiaren inbidia eragin zuen lan horiek burutu izanak, jakina!.

Koloniak: kartagotarren merkatu erraldoia:

Kartagotarren menpeko lurraldeak. Metropoliaren (Tiro) eredua jarraituta, Kartagok kolonia xortak sortu zituen (eta antzinako metropoliko batzuk heredatu ere bai): faktoriak, gotorlekuak, hiri aliatuak, bermapuntuak…. Honekin guztiarekin merkataritza bera errazten zuten, tokiko baliabideak ustiatu edo itsasbideak babestu.

Kartagotarren lurralde-hedapenaren bukaera alderantz, Bigarren Guda Punikoa baino lehen gertatu zena, azalera handiko lurraldeak konkistatu zituzten Iberiako ekialdean. Hiriak eta itsasportuak eraiki zituzten. Hau eginez, ez zuten soilik merkataritzako bulkada bilatzen. Aldi berean, lurreko base egonkorrak ere nahi zituzten, ordura arte ezezaguna zen inperialismo gogo bizia zuen etsaiari aurre egin ahal izateko. Etsai hori Erroma zen.

Lur konkistatu hauetan, ontzi kartagotarrek metropolia zuten lehenesten merkataritza-jarduerarako. Ez zituzten, haatik, bazter utzi gainontzeko merkatuak, mozkin ikaragarriak ateratzen baitzituzten, esaterako Grezian, Egipton eta Mediterraneo ekialdeko erresumetan. Kartagoko produktuak portu eta merkatu hauetara guztietara iristen ziren. Eta zabalkunde hau garai hartako globalizazioaren adibide eta eredu da eta baita enpresa multinazionalena ere. Jardunbide honetan lehenak, baina, feniziarrak izan ziren.

Txanpon landuak:

Greziarren ereduari jarrituta, Kartagok txapon-sistema bera hartu zuen. Talentoa zen sistema horren oinarrizko txanpona. Hortaz, 60 schekels= 1 mina: 60 mina= 1 talento. Kartagoko talentoa eta Greziakoa bat eta bera ziren eta, aldi berean, zatiketa honek gainontzeko produktuentzako pisu unitate gisa balio zuen. Horiek horrela, bazegoen mina bat irina erostea, edo zerealena ...
Txanponak aberastasunaren sinbolo ziren. Premiazko ondasunak erostea ahalbidetzen zuen, eta, soberan izanda, luxuzkoak ere bai. Merkataritza garatzeko asmatutako txanponak jendearen pentsaera eta biziera aldatu zuen. Jendearen lehentasunak aldatu zituen eta balio tradizionalak (latifundioak, jabetzak, etxaldeak eta ondasunak) diruak baino garrantzi txikiagoa izaten hasi ziren. Diruarekin edozer eros zitekeen, lurrarekin, ostera, ez. Lurretik dirua ateratzen ikasi behar izan zuten. Baina etxalde bat ustiatzetik dirua ateratzea zailagoa zen, merkataritzaren bidez lortzea baino.

Dirua bera merkataritzako produktu gisa: banketxe kartagotarrak eta balore-burtsa:

Banketxerik gabe ezingo zen ulertu Kartagoren ekonomia. Instituzio hauek diruarekin lotutako hainbat eta hainbat jarduera burutzen zuten: atzerri monetaren aldaketa, diru maileguak ematea, gordailuen kudeaketa (gaur egungo bankuen ohiko eragiketak) eta kartagotarren beraien moneta, besteak beste.
Baina garai hartako banketxeak hori eta gehiago ziren. Ez zuten gaur egungo teknologia erabiltzen,
esaterako, kreditu txartelak, baina bai, ostera, ordainketa gutunak, agiri kredituak, kanbio-letrak, txekeak eta gordailu-egiaztagiriak jaulki… Honek guzti honek bizkortu egiten zuen merkataritzarako jardunbidea. Hiriaren oparotasun ekonomikoa bermea zen, gainera, urruneko hierietan egin beharreko ordainketerako dirua aldean eraman behar ez izatea. Agiri baten bitartez, egungo transferentziaren funtzionamendu eta balioa zuena, egiten zituzten eragiketa guztiak (eta garai hartan ere, jakina, banketxeek komisioak kobratzen zituzten eragiketok burutzearren).

Enpresak bat eginda zeuden banketxeekin, jakina. Komertziorako enpresa handi hauek ontzidiak pleitatu, meategiak ustiatu eta faktoriak gobernaten zituzten, besteak beste. Negozio hauek abain jartzeko, diru mordoa behar zuten. Kapital hori batu ahal izateko, enpresak sortu zituzten. Diru kopuru hau akziotan zatitua zegoen, eta akzio hauen titularrei dibidendu ederrak ematen zizkieten. Eskuko dirua bera baino gehiago hobesten zuten akzioak izatea, akzio hauek eskaintzen zituzten dibidenduak potolo-potoloak baitziren. Pertsona askok eta askok lehen egindakotik bizitzea lortu zuten. Ez zegoen balio hauen berririk, baina jakin bazekiten akzio hauek erosi, saldu, negoziatu, errentan utzi eta dohaintzan eman ahal zirela, besteak beste.

Hiri-merkataritza Kartago hirian:

Kartago hirian nazioarteko merkataritza ez ezik, hiria bera ere salerosketarako gune handi eta bizia zen. Kartagoren hirigintza azpiegitura antolaketak asko lagundu zuen horretan.
Kartagoko alde zaharrena eredu organiko baten bitartez garatu zen. Baina K. a. III. mendetik aurrera, eredu hipodamikoa nagusitu zen, batik bat, gune berriak eta auzoak berriztatzeko hirigintza plangintza desberdina aplikatuz. Honekin hauxe lortu nahi zuten: gune beriak eta auzoak indartzea eta suspertzea. Berrikuntza hauen bitartez, merkataritza nahi zuten bultzatu, eta pertsona guztien eskura salgaiak jarri.

Azoka edo salgaiak ágoran biltzen ziren, hiriko Senatutik hurbil, seguru asko. Ágora itsas portura eta biltegietara eramango zituen etorbidez lotuta egongo zen, salgaien joan-etorria errazteko. Labur esanda, Kartago merkataritzak nabarmenduriko hiria zen, huraxe baitzen hiri haren bizimodua, eta bizimodua aurrera ateratzeko era.

Antonomasiaz, jatorri liberala: nazio-defentsarako azpikontratazioa:

Merkataritza baino ez duzunean buruan, pentsatzekoa da den-dena erosi ahal dela. Horixe bera pentsatuko zuten Kartagoko hierarkek, ezen hiria defendatzen zuen armada ere “erosia” izan baitzen. Armada horretan ez zegoen punikorik ia, batik bat, mertzeneraioez osatua baitzegoen.

Hiriak zeuzkan baliabide ekonomiko itzelak zirela eta, armadak eros zitzaketen. Soldaduak, gero, lizentziatu egiten zituzten, baina nahi adinako armada osa zezaketen horretarako diru sobera baitzeukaten.

Gerra Punikoak: Merkataritza eta Inperioa aurrez aurre:

Ezinezkoa da Kartagoren gainean berba egin eta gerra hauek ez aipatzea. Hala eta guztiz ere, batailak, estrategiak edo generalak eurek barik, horren guzti horren ondorioz sortutako merkataritzako bertsioa interesatzen zaigu, baitik bat.

Hiru izan ziren gerra hauek. Kartago eta Erroma jarri ziren aurrez aurre. Lehen gerrak 23 urte iraun zuen; bigarrenak, 18 eta, azkenak, aldiz, 3 baino ez. Bi hirien arteko gatazkak, aldez aurretik, Erromak aise irabaziko zuela ematen zuen, hots, hasi orduko bukatu zelako trazak zituen, Bigarren Gerra punikoak, batez ere.

Bigarren Gerra Punikoan zehar, Kartagok dirua irabazten jarraitu zuen, Erromako gerra ontzidiak ez baitzuen ia kartagotarren merkataritzako ibilbideak oztopatzen, beldur baitzion armada punikoari. Horren ondorioz, hiriko kutxek gainezka jarraitzen zuten, eta beti prest, behar beste armadei ordaintzeko. Erromako egoera, aldiz, bestelakoa zen; gerrak zenbat eta gehiago iraun, orduan eta baliabide ekonomiko murritzagoak zeuzkaten. Hori dela eta, gerran jarraitu ahal izateko, maileguak eskatu behar izaten zituzten.

Giza ikuspuntutik begiratuta, aldiz, bestelakoa zen egoera. Erromak 400.000 gizon zeuzkan erroldatuta borrokarako prest eta, horrez gain, beste hainbeste aliatu (Erroman derrigorrezkoa zen soldaduzka egitea). Kartagok, ostera, ez zeukan deus, mertzenarioak baino ez, soldata jakin baten trukean beren burua elbarritzen uzteko modukoak urruneko guda-zelai batean.
Erromatar legioak non, hantxe zegoen armada punikoa aurre egiteko prest. Armada hau Senatuak merkataritzatik ateratako mozkinekin erositako mertzenarioez osaturik zegoen. Diruak soldaduak eta ejerzitoak erosi zituen, baina ez garaipena.
Gerra estrategia honetan hiri bien izaera eta nortasuna nabarmendu zen. Erromak konkistatu eta menpean hartu nahi zuen aurkaria. Kartagoko Senatuak, aldiz, ez zuen horrelakorik pentsatzen, eta haientzako hori pentsaezina zenez gero, ez zuten ulertzen bestek horrelakorik egin nahi izatea. Bataila txiki batzuk irabazi ostean, erromatarrek gatazka amaitutzat emango zutela uste zuten kartagotarrek. Bake-tratatua izenpetuko zutela, alegia. Baina pentsaera horrek ez zuekan zerikusirik errealitatearekin.

Pentsaera hori zela eta, Erromak ekinean jarraitu zuen eta konkistatutako lurraldeetan haien nagusigoa bermatu nahi izaten zuen. Kartagoko Senatuak, ostera, alferrik galdu eta deuseztatu baino ez zituen ejerzitoak egin, merkataritza-uharte edo aurretik galdutako koloniaren bat berreskuratzeko aukera txikiena ikusten zuenean. Ez zuten ulertu Anibal gerra-estrategaren mezua, hots, Anibalek zioen Erromak ez zuela konkistatutako lurraldea inoiz utziko, harik eta hiria bera garaitu arte.

Erromatarren azken garaipenak Anibalen mezua baieztatu zuen. Kartagok gerra-ontzidia galdu zuen, kolonia eta lurralde guztiak ia. Hiria eta beronen ingurua baino ez zuten menpean. Gainontzekoa galdua zuten jada. Eta hori guztia galtzeaz gain, kalte-ordaina ordaindu behar izan zion Erromari 50 urteko epean. Zenbatekoa, hauxe: 10.000 talentu zilarrezko! Hau da, gaurko egunera etorri eta gonbaraketa txiki bat eginda, gutxi gora behera, 3.245.400.000 euroko kalte-ordaina.

Arrakastak berak iratoa, bereak egin zuen hiria:

Bigarren gerra Punikoa K. aurreko 201 urtean bukatu zen. Porrotaren ostean, Kartagok merkataritza jarduerari ekin zion berriro. Koloniak, faktoriak eta laguntzarako eremuak galduak izanagatik ere, merkataritzako sen feniziarrak bizirik jarraitzen zuen. Bigarren gerra punikoaren ostean, erdigune bilakatu zen atzera berriz merkataritza arloan. Hiriak oparotasun aldia bizi izan zuen berriro. Aberastu egin zen atzera, eta ustelkeriaren aurka egindako erreformak ahalbidetu egin zuen diru-sarrera handiagoak egitea. Hainbesterainokoak ziren diru-sarrerak, ezen gerraren garaile zen Erroma beldurtu eta inbidia izaten hasi baitzen. Gerra bukatu eta urteak igaro arren, ekonomia maila berreskuratu ezinik jarraitzen zuen Erromak, nahiz eta galtzaileek kalte-ordainak ordaintzen jarraitu.
Caton Zentzuratzailea bezalako pertsonaiek Kartago errauztuta ikusi nahi zuten. Arrazoitu egiten baitzuten, ezen atzera berriz indartuz gero, ezingo baitzitzaion eragotzi berriro ere antzeko armadak kontratatzea, azken finean horretarako dirua baino ez zuen behar, eta dirua erruz iristen zen Kartagora.

Ahozko istuluak baino urrunago iritsi ez ziren gorabeherak izan zituzten luzaroan. Horren ostean, Erromak, K. aurreko 149. urte inguruan, hiria utzi eta barrualdera lekualdatu zitezela agindu zien kartagotarrei, kostaldetik urrun lekualdatu zitezela, hain zuzen ere. Erantzuna ezezkoa izan zen, ezen itsas portuaren galerak merkataritzaren amaiera ekarriko baitzien, hots, kartagotarren bizibide eta bizimoduaren akabera eta baita hiriarena berarena ere, azkenik. Nahiago izan zuten bizia eman borroka eginez. Hori dela eta, K. aurreko 146. urtean Kartago konkistatu eta txiki-txiki egin zuten erromatarrek. Merkataritza, kartagotarren odola zena, hain zen garrantzitsua haientzat, ezen hura gabe nahiago izan zuten hil.

Kartagok utzitako legatua:

Kartagoren akabua erabatekoa izan zen, ikusi izan dugun bezala. Betiko desagertu zen. Izan zen, gero, Kartago erromatarra, aurrekoaren eremu berean eraikia. Baina harrotasunez beteriko jatorrizko hiritik oroitzapena baino ez zen geratu, eta, jakina, utzitako legatua, hots, merkataritzari lotua zegoena:
  • - Meditarraneo aldeko globalizazioaren garapena: feniziarrek atea ireki zioten merkataritzari ekialdeko Mediterraneoan. Kartagok, ostera, merkataritzaren garapena bultzatu eta osatu zuen. Mendebaldeko Mediterraneoan zehar zabaldu zuten merkataritza jarduera. Hiriak, koloniak eta faktoriak sortu eta eraiki zituen Kartagok lur eremu zabaletan, batik bat, Afrikako iparraldean eta Iberiako penintsulan, eta Kartagoren eta lurralde hauen arteko hartu eman komertziala sustatu zuen. Kartagoren ostetik, Mediterraneo alde guztia merkatu-gune itzela bilakatu zen.
  • - Ordainketak egiteko, txanponaren erabilera zabaldu: ordainketak egiteko, behin txanpon landua abian jarrita, kartagotarrek trafikatzen zuten lurraldeetara zabaldu zuten erabilera hori. Greziarrak bere lurraldean hasi ziren txanponak erabiltzen, eta kartagotarrek txanponaren erabileraren zabalkundea egin zuten gainontzeko lurraldeetan. Greziarrek zerabilten antzeko sistema erabili zuten hori egiteko.
  • - Banku jarduera bultzatzea: Kartago garaiko banketxeek eta gaur egungoek funtzionamendu bera zuten, izan ere. Egungook eta ordukook zeukaten desberdintasuna bakarra teknologia zen, hots, ezin zen transferentziarik egin denbora errealean Kartagotik Alejandriara, esaterako. Baina merkatari kartagotar batek behar beste diru atera zezakeen Alejandriako banketxe batetik Kartagoko banketxe batek jaulkitako ordainketa gutuna erabilita.
  • - Enpresa kapitalistaren garapena: enpresa komertzial handien garapenerako behar ziren kapital handiak batu ahal izateko, edo arriskua partekatzeko soil-soilik, kartagotarrek akziodun elkarteak sortu zituzten. Horrela, inbertsiogileek dirua jartzen zuten eta horren ordez, akzioak eskuratzen zituzten. Akziodunek mozkin ederrak jasotzen zituzten dena ondo joanez gero, jakina.
  • - Hiri handiak sortzeko, kokapenak zeukan eragina: kartagotarrek interes berezia izan zuten hiriak sortzeko, eta ez soilik koloniak eta faktoriak. Hiri hauek interes bikoitza zuten: lurralde hedapenerako lagungarri gisa jardutea (defentsa), eta negozio eta merkataritzarako gune garrantzitsu bilakatzea. Honen guztiaren froga hauxe da: kartagotarrak iaioak ziren kokapen egokienak aukeratzen hiri berriak sortzeko. Eta hiri horiek bizirik diraute gaur egun ere, metropolia bera salbu, paraxodikoa dirudien arren.

INFORMAZIO ITURRIAK:

ENCICLOPEDIA UNIVERSAL MARÍN (Ed. MARÍN, S.A.)
ISBN 84-7102-019-X
INTERNET:
QARTHADAST

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

1 iruzkin:

  1. Kaixo MRS naiz. GLORIA .S., Dirua emaileak legitimoak dira eta ospe ona dute. GLORIA S LOAN COMPANY gara. Dirua ordaintzen dugu kreditu txarra duten finantza-laguntza behar duten edo dirua fakturak ordaintzeko edo negozioan inbertitzeko. Ba al mailegu bat lortu duzu? Ez duzu kezkatu beharrik leku egokian duzulako. Edozein zenbateko mailegutan eskaintzen dugu 5 bilioi, interes-tasa baxuarekin% 2. Mailegu bat behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: gloriasloancompany@gmail.com WhatsApp zenbakia ere jarri harremanetan: +1 (610) 634-1142

    ErantzunEzabatu