Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
- Onuradunak
- Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak
- Laguntza Mota
- Maileguen Baldintzak
- Leasing operazioen Baldintzak
- Laguntza kopurua
- Eskaerak eta Epea
- Loturak
Jarduera nagusia Industrial, Merkataritza edo Turistikoa duten ETE eta Autonomoek. Beste zerbitzu aktibitateak EZ DIRA SARTUKO (ile-apaindegiak,...)
Diru-laguntza jaso dezaketen inbertsioak:
Laguntza jaso dezaketen aktiboak 2007ko Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetan sartzen direnak izango dira:
- 206 Aplikazio informatikoak
- 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo-arlokoak izan ezik)
- 211 Eraikuntzak
- 212 Instalazio teknikoak
- 213 Makineria
- 214 Tresneria
- 215 Beste instalazio batzuk
- 216 Altzariak (merkataritza-eta turismo-arlokoak bakarrik)
- 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak
- 218 Garraio-elementuak (turismo-arlokoak bakarrik)
- 219 Bestelako ibilgetu materialak
Inbertsioek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Laguntza eskatzen den ekitaldiari dagokion inbertsio-bolumena, gutxienez, 100.000 eurokoa izango da industria-sektorean, 30.000 eurokoa turismo-sektorean eta 30.000 eurokoa merkataritza-sektorean.
- Laguntzak kalkulatzeko, horiek eskatu diren urtean bertan aktiboak eskuratzeko ordaindutako zenbatekoa baino ez da aintzat hartuko.
- Inbertsio-proiektua eta dagozkion polizak 2010. urtean gauzatutakoak izan beharko dira.
Laguntzak inbertsioak ordaintzeko eskatutako mailegu edo leasing-go interes-tasaren hobaria izango dira.
ZENBATEKOA:Diruz lagundu daitekeen mailegua izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:
- Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100.
- Finantza-erakundeak baimendutako maileguaren zenbatekoa.
EPEA: Gutxienez, 5 urte eta, gehienez, 7 urte, hasierako gabealdia barne dela; gabealdi hori, gehienez, honelakoa izango da:
- 7 urterako maileguak: 24 hilabete.
- 6 urterako maileguak: 18 hilabete.
- 5 urterako maileguak: 12 hilabete.
eta formalizatutako maileguan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik ekarriko laguntzen zenbatekoan. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 7 urterako maileguei dagokiena baino handiagoa.
EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.
GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:
- ICO maileguetan: ICO interes-tasa
- ICO ez diren maileguetan: SPRI-k eta finantza-erakundeek sinatu duten lankidetza-hitzarmenean erabaki dutena
Leasing operazioen Baldintzak:
Laguntza jasotzeko leasing operazioek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Enpresa onuradunak konpromisoa hartuko du erosteko aukera gauzatzeko, hala dagokionean; konpromiso hori kasuan kasuko formalizazio-agirian jasoko da.
- Finantza Errentamendu bidez Eragiketak Finantzatzeko Hitzarmena izenpetuta duen erakunde batek gauzatu beharko du finantza-errentamendua.
ZENBATEKOA: Diruz lagundu daitekeen leasing-a izango da bi zenbateko hauetatik txikiena:
- Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100.
- Finantza-erakundeak baimendutako leasing-en zenbatekoa.
EPEA: Gutxienez, bi urte eta, gehienez, bost urte
SPRI-k bestelako epeak ere onar ditzake, baldin eta formalizatutako leasing edo finantza-errentamenduan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du laguntzen zenbatekoa aldatuko. Zenbateko hori, bestalde, ez da inoiz izango 5 urterako finantza-errentamenduei dagokiena baino handiagoa.
EPEMUGAK: Gutxienez, hilero izango dira.
GEHIENEZKO INTERES-TASA APLIKAGARRIA:
- SPRI-k eta finantza-erakundeek sinatu duten lankidetza-hitzarmenean erabaki dutena
laguntza operazioaren interes-tasaren hobaria izango da eta kopurua hauxe izango da::
- Oro har: 1,5 puntuko hobaria
- 0,50 puntu gehiago Hitzarmenaren sinatzaileetarikoa den Elkarrekiko Berme Sozietateren batek eragiketa abalatuz gero.
Oharrak:
- Interes-tasaren hobaria ez da izango handiagoa eragiketa baimentzean aplikatutako interes-tasa nominala baino.
- Diruz lagundu daitezkeen maileguen eta/edo finantza-errentamenduko eragiketen balioaren urteko gehienezko zenbatekoa, enpresa onuradun bakar batek eskuratu dezakeena, ez da 1.500.000 eurotik gorakoa izango.
Eskaerak: Eskaeren tramitazioa finantza entitateetan bertan egingo da.
Eskatzeko Epea: 2010eko urriaren 15 arte
Informazioa: AFI programako informazio telefonoa : 902 540 818
SPRI-ko web orrian informazioa
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina