Galdarak berriztatzea, egoitza eta hirugarren sektore txikiaren barruan dauden potentzien maila kontuan izanik, energia-eraginkortasunaren, segurtasunaren eta erosotasun egoeraren hobekuntzan oinarritzen da. Izan ere, diren ekipo ugari oso zaharrak dira, energia-eraginkortasun maila apala dute, eta, beraz, eskaintzen duten erosotasuna ez da egokiena.
Jarduteko ahalmena duten pertsona fisikoak (etxebizitzaren jabea edo usufruktuduna), denda txikiak, pertsona juridikoak, irabaziasmorik gabeko erakundeak, toki-korporazioak eta aurrekoen antzeko beste edozein erakunde, betiere planaren xedea den berriztatzea Euskal Autonomia Erkidegoan eginez eta dokumentu honetan jasotzen diren gainerako eskakizunak betez.
Diru laguntza zehatzaren guztizko zenbatekoa 200 eurokoa izango da, baldin eta Condensa Renove Plan honen eskakizun guztiak betetzen baditu.
Ez da diru-laguntzarik emango honako ezaugarri hauek dituzten ekipoak edo galdarak jartzen badira:
- 70 kW-etik gorako potentzia badu
- Jarri nahi den ekipo berriak lehendik zegoen beste bat ordezten ez badu (etxebizitza edo denda berria)
- Ekipo berria ez da kondentsazio teknologian oinarritzen
Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 7an hasiko da, eta 2011ko azaroaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.
Telefonoak: 94 403 56 13
E-mail: pserrano@eve.es
EVE-ko orrian informazioa:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina