- Laguntzaren Xedea
- Laguntzaren Zenbatekoa
- ONURADUNAK: Bezeroak
- ONURADUNAK: Dendak
- Eskabideak Aurkezteko Epea
- Informazio gehiago
Programa honek etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea dauka helburu. Hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen, ontzi-garbigailuen eta labeen ordez, A klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak erabiltzea. Horretaz gain, garbigailu eta ontzigarbigailuen kasuan, A garbiketa-eraginkortasuna dutenak. Horretaz gain, entzimera elektriko konbentzionalen edo gaineko sukaldeen ordezkapena ere sartuko da planean, eta horien ordez gasezko edo indukziozko gaineko sukaldeak jartzen direnean
Orduan, A energia-kalifikazioa edo handiagoa duten etxetresna elektrikoen eskurapena diruz lagunduko da, baldin eta etxetresna eraginkor berriak mota bereko etxetresna zahar bat ordezkatzen badu.
Diruz lagunduko diren etxetresna elektrikoak eta bakoitzari dagokion diru-laguntzaren zenbatekoahauexek dira:
Etxetresna | diru-laguntza (€/tresnako) |
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin | 145 |
Izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin | 145 |
Garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin | 145 |
Ontzi-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin | 145 |
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin | 125 |
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin | 125 |
Garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin | 125 |
Ontzi-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin | 125 |
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+ energia-kalifikazioarekin | 105 |
Izozkailua, A+ energia-kalifikazioarekin | 105 |
Garbigailua A+ energia eraginkortasun mailarekin edo garbigailua, A energiakalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 170 Wh/kg. edo txikiagoa edo garbigailua termoeraginkorra A energia eraginkortasun mailarekino. | 105 |
Ontzi-garbigailua A+ energia eraginkortasun mailarekin edo ontzi-garbigailua A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 0,98 kWh/ziklo edo txikiagoa edo ontzi-garbigailua termoeraginkorra A energia eraginkortasun mailarekin | 105 |
Erabat indukziozko gaineko sukaldea | 105 |
Ontzi-garbigailua, A energia eraginkortasun mailarekin edo ontzi-garbigailua, A energia-kalifikazioarekin, A garbiketa-efikaziarekin eta energia-kontsumoa 0,98 kWh/ziklo baino handiagoa.kWh/ciclo | 85 |
Labea, A energia-kalifikazioarekin A * | 85 |
Gasezko gaineko sukaldea | 50 |
* Mikrouhinak eta mikrouhin labeak ez dira sartzen
Pertsona fisiko edo juridiko publiko eta pribatuak. Pertsona horiek laguntza-ildo honen baitan jasotako etxetresna-mota bakoitzetik bakar bat ordeztu dezakete, baldin eta haren ordez A klaseko edo hortik goragoko etiketa energetikoa duen beste etxetresna elektrikoren bat eskuratzen badute, erabiltzeko bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi badira.
Laguntza jasotzeko bezeroek egin behar duten tramite bakarra etxetresna programara atxikitako denda batean erostea da eta ordeztutako etxetresna entregatzea. Atxikitako denda guztiek Ekimenaren logotipoa ikusteko moduan edukiko dute.
2011ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera atxiki nahi diren dendek Atxikimendu Protokoloa bidali behar dute EVE-ra. Dokumentu hau erakunde honen orrian aurkitu dezakete. Bestalde "2010eko Etxetresna Elektrikoen Renove Planera EEE/EVE- IDAE" edo "+Euskadi 09 Renove" Planera atxikitako dendek, kontrakoa idatziz adierazi ezik, 2011ko Etxetresna Elektrikoen Renove Planarekin ere bat egingo dute.
Dendek berariaz prestatutako aplikazio informatiko bat edukiko dute operazioen datuak sartzeko, aplikazio horren lotura programaren orrian dago: SALTOKIENTZAKO SARRERA
Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 7an hasiko da, eta 2011ko uztailaren 31ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.
Telefonoak: 902 678 345 / 94 403 56 64
E-mail: netxabarri@eve.es
EVE-ko orrian informazioa:
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina