TARIFA FINKOA KOBRATU DIE BEZEROEI MERKATALGUNE BATEK, SEI HILABETEAN ZEHAR EGINDAKO EROSKETENGATIK
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Merkataritzaren zaharberritzea bide desberdinetatik etor liteke. Izan ere, berrikuntza hau ez da teknologia berriak aplikatzen diren kontu horrekin beti lotu behar. Egunero egin ohi dena berrasmatu eta beste era batera sortu, hori baino ez da egin behar dena.
Asmakizun berri honen adibide argigarrienetakoa Bartzelonan dagoen esloúltimo denda dugu. Merkataritza arloan errotik aldatu duen ibilbideari ekin dio denda honek. Bezeroek 5 euroko kuota ordaintzen dute seihileko eta, ordainetan, dendatik 5 produktu eramateko eskubidea dute, hau edozein delarik ere.
Bost (5) produktu aukera daitezke, hortaz, dendan dauden guztietatik (50 bat). Baina bada mugarik erosketan, eta hauexek dira:
- Ezin da produktu bera birritan aukeratu.
- Ezin dira 5 produktu baino gehiago eraman sei hilabete horietan.
Merkataritza-eredu berritzailea dela ezin da ukatu. Dena den, txistetzat hartu duenik ere bada, eta ikusi besterik ez dago eskuko telefono-operadore ezagun batean agertzen diren iragarkiak hori frogatzeko.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
MLTK Gernika-Lumo-k sortua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina