
Leku honetan Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak egiten duen lanari buruzko informazioa aurkituko duzu Busturialdeko eta Lea-Artibai-ko merkataritza dinamizatzeko martxan jarriko diren ekintzak zabaltzeaz gain beste helburu bat daukagu: denda txiki baten eguneroko kudeaketarako ezinbestekoak diren errekurtsoak hemen bertan aurki ditzakezula, adi bidez, diru-laguntzak, zergak, marketina, merkatal estrategia,...
2016(e)ko urtarrilaren 1(a), ostirala
2016 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak
2016 URTEAN INDARREAN DAUDEN DIRU-LAGUNTZAK
![]() | EUSKO JAURLARITZA |
![]() | SPRI |
![]() | ICO: Instituto de Crédito Oficial |
![]() | ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA |
![]() | BIZKAIKO FORU ALDUNDIA |
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala
Gabon zoriontsuak!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Ireki biotzak eta pentsatu zenbat une goxoak ditugun 2016an bizitzeko zain!
Eguberri on eta urte zoriontsua izan ditzazuela!
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena
GABONETAKO BONO DENDA, Olentzerok deskontuak dakartza
2015EKO GABONETAKO BONO DENDA: OPARIAK PREZIO BEREZITAN
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBI bultzatzen dute GABONETAKO BONO DENDA kanpaina hau..
Kanpainari atxikipena agertu dioten edozein dendatan trukatu daitezke bono hauek. Bono bakoitzak 40 euro balio du, baina 50 euroko gastua egitea ahalbidetzen du. Hortaz, prezioaren %20ko deskontua eragingo luke bonoa erabiltzeak.Bizkaian baino ezingo dira erabili bono hauek, atxikipen-ezaugarria erakusgarri duten dendetan, alegia. Bonoaren erabilpenak iraungitze data du: 2015eko abenduaren 11tik 2015eko urtarrilaren 30era. Aurten 15.000 bono jarriko dira salgai.
Zer egin behar dute BEZEROEK programa honetan parte hartzeko?
Baldintza hauek bete beharko dituzte deskontuak izateko:- Bonoak erostea KUTXABANK-eko zerbitzu anitzetarako edozein kutxatan. Bonoek 40 euroko balioa dute, eta edozein bankuko txartela erabilita lortu ahal dira komisiorik gabe.
- Atxikipena duen dendetan erosketa egitea, 2015eko urtarrilaren 31 baino lehen.
- Kredituko txartel bakoitzeko bi bono eros daitezke, gehienez, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.
- Ticket bakoitzean bono bat erabiliko da soilik
Zer egin behar dute MERKATARIEK programa honetan parte hartzeko?
OHARRA: Aurreko Bono Denda kanpainetan parte hartu duten dendariek bakarrik inprimakia bete eta bidali egin behar dute.Merkatariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Bizkaian dagoen txikizkako merkataria izatea.
- Kanpainari atxikimendua adieraztea. Horretarako, CECOBI patronalarekin harremanetan jarri, 94 400 28 00 telefonora deituta edo web orrian. Dagokion inprimakia bete beharko dute, halaber.
- Kanpainaren bereizgarria ikusgarri jartzea eta sustapenean parte hartzen duten produktuak behar bezala etiketatzea.
- Prezioan deskontua egitea, bonua aurkeztutakoan.
- Atxikimendu konpromisoan eskatutako baldintza betetzea, hots, behar diren agiriak aurkeztea.
Laburpena:
- BONO DENDA-k KUTXABANK-eko kutxatiletan lortu ahal dira 40 eurotan. Bonoak 2016ko urtarrilaren 30era arte trukatu ahal izango dira.
- BONO DENDA-k soilik erabili ahal izango dira kanpainaren bereizgarria ikusgarri duten dendetan.
- BONO DENDA-k erosketa bakoitzeko baino ezingo dira erabili; ezingo dira, beraz, bonoak pilatu erosgai bera erosi ahal izateko, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.
ANIMA ZAITEZ ETA BIZKAIAN EROSI!, ZURETZAT DA!
Informazio gehiago:
Bizkaiko Foru Aldundia
- Web: bizkaia.net
- Telefonoa: 94 400 28 00
- Web: cecobi.es
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
Gabonetan Olentzero ere iritsiko da dendetara
GABON HAUETAN... LORTU ZURE ONLINE DENDA DOAN!!!
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, comercioelectronico.eus programa ipini du martxan. Ekimen honi esker nahi duten merkatariek merkataritza elektronikoak dituen abantailak aprobetxatu ditzakete.
Banan-banako zerbitzua:
Denda bakoitza desberdina da eta guztiek ez duzue Internet era berean erabiltzen, horregatik SPRIk lau modelo zerrendatu ditu eta zure dendaren kokapenaren arabera, aholkularitza desberdina izango da, beti pertsonalizatuta zeure denda paregabea eta berezia delako.Helburua: Interneten saltzea:
Saltzea da garrantzitsuena eta hori da Interneten egotearen arrazoia, bai sare sozialetan, bai web orri batekin. Programa honek abantaila hauek eskura ditzazun du helburu:- Zure produktuen salmenta Internetera eramatea
- Merkatu elektroniko berrietara sartzea
- Zure jarraitzaileei sare sozialetako zuzeneko denda baten bitartez saltzea
- Gehien saltzen duten online-denden bitartez saltzea (Amazon, eBay,…)
- Zu zeu sistema mantentzeko gai izatea
Unea orain da. Ez galdu eskaintza hau. Programak duen Eusko Jaurlaritzako diru-laguntza % 100 da eta ez dauka zuretzako kosturik. Deitu ahalik eta azkarren eta hasi orain Interneten saltzen.
Kontaktua:
comercioelectronico@spri.euswww.spri.eus
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea
Merkataritza Buletina: 2015EKO AZAROA
- LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK
SPRI
Gabonetan Olentzero ere iritsiko da dendetaraBIZKAIKO FORU ALDUNDIA
GABONETAKO BONO DENDA, Olentzerok deskontuak dakartza- IKUSMER: Hileko buletina
- ERAKUSKETA AZOKAK: 2015EKO ABENDUA
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala
IKUSMER: Azaroako berrien aukera
IKUSMER: MERKATARITZARI BURUZKO BERRIEN AUKERA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
IKUSMER-rek, Merkataritza Behatokia hilero aukeratzen ditu merkataritzarako berririk interesgarrienak.
Hona hemen 2015eko AZAROAko aukera, espero dugu zuen interesekoa izan dadila.
2015EKO AZAROAKO BERRIEN AUKERA
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









