Diru-laguntzak 2015 BFA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Diru-laguntzak 2015 BFA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

GABONETAKO BONO DENDA, Olentzerok deskontuak dakartza

2015EKO GABONETAKO BONO DENDA: OPARIAK PREZIO BEREZITAN

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Bizkaiko Foru Aldundiak eta CECOBI  bultzatzen dute GABONETAKO BONO DENDA kanpaina hau..

Kanpainari atxikipena agertu dioten edozein dendatan trukatu daitezke bono hauek. Bono bakoitzak 40 euro balio du, baina 50 euroko gastua egitea ahalbidetzen du. Hortaz, prezioaren %20ko deskontua eragingo luke bonoa erabiltzeak.

Bizkaian baino ezingo dira erabili bono hauek, atxikipen-ezaugarria erakusgarri duten dendetan, alegia. Bonoaren erabilpenak iraungitze data du: 2015eko abenduaren 11tik 2015eko urtarrilaren 30era. Aurten 15.000 bono jarriko dira salgai.

Zer egin behar dute BEZEROEK programa honetan parte hartzeko?

Baldintza hauek bete beharko dituzte deskontuak izateko:
  1. Bonoak erostea KUTXABANK-eko zerbitzu anitzetarako edozein kutxatan. Bonoek 40 euroko balioa dute, eta edozein bankuko txartela erabilita lortu ahal dira komisiorik gabe.
  2. Atxikipena duen dendetan erosketa egitea, 2015eko urtarrilaren 31 baino lehen.
  3. Kredituko txartel bakoitzeko bi bono eros daitezke, gehienez, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.
  4. Ticket bakoitzean bono bat erabiliko da soilik


Zer egin behar dute MERKATARIEK programa honetan parte hartzeko?

OHARRA: Aurreko Bono Denda kanpainetan parte hartu duten dendariek bakarrik inprimakia bete eta bidali egin behar dute.

Merkatariek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  1. Bizkaian dagoen txikizkako merkataria izatea.
  2. Kanpainari atxikimendua adieraztea. Horretarako, CECOBI patronalarekin harremanetan jarri, 94 400 28 00 telefonora deituta edo web orrian. Dagokion inprimakia bete beharko dute, halaber.
  3. Kanpainaren bereizgarria ikusgarri jartzea eta sustapenean parte hartzen duten produktuak behar bezala etiketatzea.
  4. Prezioan deskontua egitea, bonua aurkeztutakoan.
  5. Atxikimendu konpromisoan eskatutako baldintza betetzea, hots, behar diren agiriak aurkeztea.

Laburpena:

  • BONO DENDA-k KUTXABANK-eko kutxatiletan lortu ahal dira 40 eurotan. Bonoak 2016ko urtarrilaren 30era arte trukatu ahal izango dira.
  • BONO DENDA-k soilik erabili ahal izango dira kanpainaren bereizgarria ikusgarri duten dendetan.
  • BONO DENDA-k erosketa bakoitzeko baino ezingo dira erabili; ezingo dira, beraz, bonoak pilatu erosgai bera erosi ahal izateko, baina ez dago inolako mugarik pertsona batek erabil ditzakeen bonoen kopuruari dagokionez.

ANIMA ZAITEZ ETA BIZKAIAN EROSI!, ZURETZAT DA!


Informazio gehiago:
Bizkaiko Foru Aldundia
CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa
  • Telefonoa: 94 400 28 00
  • Web: cecobi.es





  • EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

2015eko BONO DEKOR-a: %20 deskontuan altzariak erosteko

BONO DEKOR: %20KO DESKONTUA ALTZARIAK EROSTEKO
http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2014/05/bono-dekor-2014-20-de-descuento-en.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu


Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioak (CECOBI), Bizkaiko Altzarien Merkataritzako Elkarteak (AMUBI) eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurten IV BONO DEKOR kanpaina hasi dute salmentak dinamizatzeko altzari dendetan.

Bono hauekin etxerako eta sukaldeko altzariak, lanparak eta koltxoiak erostean produktuen prezioan %20ko deskontua jasoko dute erosleek.

Bonoak Bizkaian baino ez dira erabilgarriak izango kanpainako atxikimen pegatina duten dendetan. Erosketak maiatzaren 30etik ekainaren 30era egin beharko dira.

Zer egin behar dute bezeroek deskontu hau eskuratzeko?

Deskontu hauek lortzeko hauxe da beharrezkoa:
  1. Bonoak erostea: edozein BBKko kutxazain automatikoan.
  2. Edozein atxikitutako dendetan gutxienez 300euroko (BEZ gabe) erosketa bat egitea ekainaren 30 aurretik.
OHARRA: Posiblea da dendetan kanpainan kanpoko produktuak egotea, produktu hauetan ez da deskonturik aplikatuko.

Zer egin behar dute dendek programan parte hartzeko?

Kanpaina honetan parte hartzeko ekintza hauek egin behar dituzte dendek:
  1. Altzari-denda, sukaldeko altzari-denda edota elektratresna-denda izatea.
  2. Kanpainan parte hartzea, horretarako beharrezkoa da CECOBI/AMUBIrekin kontaktatzea telefono zenbaki honetan 94 400 28 00 edo CECOBI-ren web orrian eta atxikipen-dukumentua betetzea.
  3. Inskripzio-kuota ordaintzea: 100€ AMUBIko kideentzat eta 200€ beste denda guztientzat.
  4. Dendako leku ikusgarri batean ipini kanpainako kartela eta promozioan hartuko diren produktuak ondo etiketatu.
  5. Deskontua aplikatu bezero batek bono bat aurkezten duen bakoitzean.
  6. Atxikipen-dokumentuan eskatzen diren betebehar guztiak bete.

Nola funtzionatzen den kanpaina?

Bezero batek 300€ baino gehiagoko erosketa bat egiten denean (gutxienezko salmenta prezioa 363€) merkatariak %20 deskontua egingo dio BONO DEKOR aurkezten badu. Deskontuaren kopurua honela kalkulatuko da:

Adibide:
Altzariaren salmenta prezioa: 400 €
Deskontua: 20% x 400 = 80 euro
Bezeroak ordainduko du: 320 euro

Laburpena:
  • BONO DEKOR-rak BBK kutxazain-automatikoetan erosten dira, prezioa 5€ (0,90 euro gehiago Kutxabank-eko ex den txartelak erabiltzen badira)
  • Bonoak erabiltzeko epea ekainaren 30ean amaituko da
  • BONO DEKOR-rak kanpainan arte hartzen duten dendetan baino ez dira erabilgarriak
  • Gutxienezko erosketa 300 eurokoa (BEZ gabe) izan behar da
  • Dendako produktu guztiek ez dute kanpainan parte hartu behar. Onartutako produktuek kanpainaren etiketa edukiko dute

Informazio gehiago:
CECOBI: Bizkaiko Merkataritzako enpresari konfederazioa
AMUBI: Bizkaiko Altzarien Merkataritzako Elkartea

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko apirilaren 10(a), ostirala

Bizkaiko Foru Aldundia 2015: ETEei Diruz Languntzeko Programa. EETIFIL


EETIFIL PROGRAMA 2015: ETEEI DIRUZ LANGUNTZEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguok lehiakortasuna hobetzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
6 eta 100 langile bitartean dituzten Bizkaiko enpresak, baldin eta haien jarduera nagusia industria eta industriarekin lotutako zerbitzuen sektoreekoa bada.
Entitate onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • Helbide sozial eta fiskala Bizkaian izatea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea
  • Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta zigor edo administrazioaren arloan inoiz zehapenik jaso ez izana
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak:
Diruz laguntzeko ekintzatzat joko dira jarduera ekonomikoa hobetzeko, zabaltzeko edo berriko inbertsioek. Inbertsioek gutxienez 40.000 euroko bolumeneko diru-laguntza jaso dezakete.

OHARRA: Inbertsioak 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitarteko epearen barruan gauzatu behar dira

Zehazki, kapitulu honen ondoreetarako, diruz lagun daitezke honako kategoria hauetakoren batekoa diren ibilgetuak:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 215. Beste instalazio batzuk
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
Honako hauek ez dira diruz lagunduko:
  • 1.000 euro (BEZa kenduta) baino gutxiagoko gastuen frogagiriak
  • BEZa
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Erakunde onuradunaren jarduerarekin ezinbestez identifikatu ezin diren gastu guztiak edota deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez direnak
  • Makinan CE zigilua modu ikusgarrian, irakurgarrian eta ezabaezinean ez duen makineria
Laguntza Kopurua:
Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da ondoko portzentaje hauek diruz lagun daitezkeen gastuei aplikatuz, kostu motaren arabera:
  • Puntuazioa 61-100 puntu: %15 Ezarritako diru-laguntza
  • Puntuazioa 35-60 puntu: %6 Ezarritako diru-laguntza
Diru-laguntzaren gehineko kopurua, erakundeko, 70.000 eurokoa izango da.
Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea 2015eko ekainaren 1ean hasi eta hil bereko 19an bukatuko da, 13:30ean.
Oharrak:
Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu beragatik ematen dituztenekin.
Loturak:
Informazioa: EETIFIL programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko apirilaren 9(a), osteguna

Bizkaiko Foru Aldundia 2015: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF


LALF PROGRAMA 2015: LANGILE AUTONOMOEI LAGUNTZA FINANTZARIOA EMATEKO PROGRAMA
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:
Diruz laguntzea Ekonomia Sustatzeko sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeek emandako maileguen interesak, baldin eta maileguak ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira.
Onuradunak:
Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak (Ondasun-erkidegoak, Sozietate zibilak,...), baldin eta jarduera hori hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako mailegu bat sinatu badute finantza-erakunde batekin.
  • Pertsona onuradunek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Ekonomi jarduera batean diharduten pertsona fisikoak, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda dutenak eta ohiko bizilekua Bizkaian dutenak
    • Ondasun erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, Langile Autonomoen Araubide Nagusian edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du
  • Mikroenpresek, sei langile baino gutxiago eduki behar dituzte, eta helbide soziala eta fiskala Bizkaian izan behar dituzte
Laguntza mota:
Laguntzak ez-itzultzekoak izango dira.
Diru-lagutza jaso dezaketen proiektuak:
Finantza-erakundeek emandako maileguen eta/edo finantza-errentamenduen interesak, baldin eta maileguak ekonomi jarduera hobetu, handitu edo berritzeko inbertsioetarako erabiltzen badira. Inbertsio hauek, gutxienez, diruz lagundu daitekeen 10.000 euroko bolumena izango dute.

OHARRA: 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era arte formalizatu ahal izango dira maileguak edota finantza-errentamenduak
Diru-laguntza jaso dezakeen maileguaren edota finantza-errentamenduaren bidez finantzatutako inbertsioak Kontabilitate Plan Orokorreko epigrafe hauetakoren bati egokitu behar zaizkio:
  • 206. Aplikazio informatikoak
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira)
  • 212. Instalazio teknikoak
  • 213. Makinak
  • 216. Altzariak
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak
  • 218. Garraio-osagaiak (jarduera nagusi legez pertsona edota merkantzien garraioa duten erakundeentzat bakarrik)
Honako gastu hauek, berriz, ezin izango dituzte diru-laguntza hauek jaso:
  • 300 euro baino gutxiagoko gastuen frogagiriak, fakturak edo aurrekontuak (BEZik gabe)
  • BEZa
  • Kreditu-lerro mota guztiei dagozkien interesak
  • Banku-komisioak
  • Kudeaketa edota koordinazio gastuak
  • Enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak
  • Tresneriako gaiak edo kontsumigarriak
  • Entitate onuradunaren jarduerarekin inolako zalantzarik gabe identifika daitezkeen eta/edi deialdi bakoitzean ezarritako epearen barruan egin ez diren gastu guztiak
Laguntza Kopurua:
Diru-laguntza hurrengo kontzeptuen baturaren ondorioz ematen da:
  • Finantza eragiketaren lehen urteko interesak (gehienez diruz lagun daitekeen finantza-maileguaren edota errentamenduaren eta diruz lagun daitekeen inbertsioaren arteko zenbatekorik txikienaren %5a)
  • Diruz lagun daitekeen finantza-maileguaren edota errentamenduaren eta inbertsioaren arteko zenbatekorik txikienaren %5
Diru-laguntzaren gehineko kopurua, erakundeko,10.000 euro izango da. Eskaerak:
Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomia Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.net/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, bestela, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasu horretarako, Orueta apezpikua kaleko 6an dauden bulegoetan eska daiteke txartela.
Eskatzeko Epea:
Aurten eskatzeko epea apirilaren 15ean hasiko da, eta 2015eko irailaren 30ean, 13:30ean, amaituko da.
Oharrak:
Laguntza hauek bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek kontzeptu beragatik ematen dituztenekin.
Loturak:
Informazioa: LALF programaren informazio telefono zenbakiak: 94 406 80 08
Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrian informazioa
Arauak

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015(e)ko urtarrilaren 1(a), osteguna

2015 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak

2015 URTEAN INDARREAN DAUDEN DIRU-LAGUNTZAK

EUSKO JAURLARITZA
SPRI
ICO: Instituto de Crédito Oficial
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2015 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak: Bizkaiko Foru Aldundia


BIZKAIKO FORU ALDUNDI-KO DIRU-LAGUNTZAK: 2015 URTEA


GABONETAKO BONO DENDA, Olentzerok deskontuak dakartza

2015eko BONO DEKOR-a: %20 deskontuan altzariak erosteko

Bizkaiko Foru Aldundia 2015: Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF

Bizkaiko Foru Aldundia 2015: ETEei Diruz Languntzeko Programa. EETIFIL

"2015 urteko Laguntzak eta Diru-laguntzak"-RA ITZULI