Merkataritza-ordutegiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Merkataritza-ordutegiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

COVID 19 neurriak: denda eta ostalaritzarako murrizketak

ITXITURA PERIMETRALAK, KUTSADURA-INTZIDENTZIA ETA BESTE MUGA BATZUK COVID 19

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Pandemiaren bilakaerak eta kutsatze-datuek eragin handia dute merkataritzan eta ostalaritzan.

Datu horien aldakortasunaren aurrean, honako hauek dira sektore horiei eragiten dien informaziorako estekak:

COVID-19 datuak Euskadin


Udalerriei buruzko informazioa (ostalaritza itxita duten udalerriak)

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2021/02/9ko ebazpenak eten egin du eremu gorriko udalerrietan ostalaritza ixteko betebeharra. Beraz, neurri berriak aldarrikatu arte, ostalaritzak honako muga hauekin ireki dezake:
  • Irekiera ordutegia 6:00etatik 20:00etara.
  • Eskaerak jasotzeko azken ordua: 21:00.
  • Etxean entregatzeko azken ordua: 22:00.
  • Barneko edukiera %50era murriztuta.
  • Mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen arteko distantzia, gutxienez metro eta erdikoa.
  • Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.
  • Mahai bakoitzak gehienez 4 pertsona hartzea.

Ohiko galderak

Arauak

4/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 22koa

44/2020 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa

1/2021 DEKRETUA, urtarrilaren 12koa, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita honako dekretu hau: 44/2020 Dekretua

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Merkataritza-ordutegiak EAE-n 2017 urtean

2017: MERKATARITZA-ORDUTEGIAK EAE-N

http://comercio-gernika-lumo.blogspot.com.es/2017/02/horarios-comerciales-en-la-cae-en-el.htmlInformazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Nori aplikatzen zaio?

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-ordutegien araudia merkataritzagune handiei baino ez zaie aplikatuko:
  • 150 metro koadrotik behera duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiak
  • Askatasun osoa daukate beraien merkataritza-ordutegiak finkatzezko, ez daukate irekitzeko ordu mugarik eta nahi duten urteko igande eta jaiegun hainbestetan garatu ahal izango dute euren merkataritza-jarduera.

  • 150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiak
  • Ordutegiak mugatuak dauzkate, ezin dute nahi duten igande eta jaiegunetan guztietan ireki eta asteko lanordu kopurua mugatua dago ere.

Igande eta jaiegunak:

150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiek urteko igande eta jaiegun guztien artean, gehienez ere 10 igande eta jaiegunetan garatu ahal izango dute euren merkataritza-jarduera.

Honako jai egunak ezin izango dira laguneguntzat jo:
  • Urtarrilaren 1a
  • Urtarrilaren 6a
  • Maiatzaren 1a
  • Abenduaren 25a
  • Lurralde Historiko bakoitzaren zaindariaren eguna lurralde historiko bakoitzean

Asteko lanegunetako orduak:

150 metro koadro edo handik gora duten jendaurrean saltzeko txikizkako saltokiek asteko lanegun guztiak kontuan harturik, gehienez ere 90 orduz garatu ahal izango dute euren jarduera.

Ordutegiei buruzko informazioa dendetan:

Jendearentzat irekita daudeneko ordu eta egunak kanpoaldetik ikusteko moduan jarriko dira denda guztietan.

Arauak:



EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: