2025(e)ko uztailaren 20(a), igandea

Erakusketa Azokak: 2025eKO ABUZTUA

OHARRAK:


  • Ekitaldi bakoitzaren informaziona lehio berri batean agertuko da
(*) BEHIN-BEHINEKO DATAK


ERAKUSKETA AZOKAK: 2025eKO ABUZTUA

AZOKA MOTA AZOKAREN IZENA DATAK
HIRIA
AZOKAFIDMA - 68ª Feria Internacional de Muestras de Asturias 2025/08/02tik 2025/08/17ra (*) GIJÓN (ASTURIAS)
BATZARRA30th International Conference on Low Temperature Physics 2025/08/07tik 2025/08/13ra BILBAO
AZOKA18ª Feria de Artesanía de Gran Canaria Verano Sur 2025/08/08tik 2025/08/17ra LAS PALMAS DE GRAN CANARIA


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

2025(e)ko uztailaren 18(a), ostirala

MerkaEkin programa, euskal merkataritzari laguntzak emateko

MERKAEKIN: MERKATARITZA-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

AURKIBIDEA

  • Laguntzaren xedea
  • Onuradunak
  • Laguntza-lerroak
  • Laguntza mota
  • Diruz laguntzen diren kontzeptuak
  • Merkataritzako ekintzailetza-proiektuetan aholkularitza espezializatuaren gastuak
  • Merkataritzako negozioa abian jartzen laguntzeko inbertsioak, sendotzen laguntzeko, edo hazten laguntzeko
  • Merkataritza-negozioa abian jartzeko egindako gastuak
  • Eskaera egiteko epea
  • Eskaera egiteko lekua
  • Estekak
  • Laguntzaren xedea:

    Saltoki txikiak egoera hauetan bultzatzeko dirulaguntzen lerro bat da:
    • Dirulaguntzak merkataritzako negozioa martxan jartzeko
    • Dirulaguntzak merkataritzako negozioa sendotzeko
    • Dirulaguntzak negozioari hazten laguntzeko

    Onuradunak

    • Ekintzaileak (banakakoak edo pertsona-taldeak), baldin eta enpresak egingo duen jarduera komertziala bada.
    • Mikroenpresak eta merkataritza-enpresa txikiak (autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak).

    Beste betekizun batzuk
    1. Egiten den edo egingo den jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu behar da.
    2. Jarduera ekonomiko hori Agindu arautzailearen 8. oinarrian jasotako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeetako batean sartuta edo sartuta egotea aurreikusi behar da.

    Laguntza-lerroak

    Programak hiru laguntza-lerro ditu:
    1. 1. lerroa Abiatu, merkataritzako negozioa martxan jartzeko.
    2. 2. lerroa Sendotu, merkataritzako negozioa sendotzeko.
    3. 3. lerroa Hazi, negozioari hazten laguntzeko, merkatu berrietara iritsiz edo eskaintza dibertsifikatuz.

    Laguntza mota

    Laguntzak itzulpen gabeko dirulaguntza gisa gauzatuko dira .

    Diruz laguntzen diren kontzeptuak

    • MERKATARITZA-EKINTZAILE AHOLKULARITZA: denda sortzeko edo hazteko Merkataritzako ekintzailetza-proiektuetan aholkularitza espezializatuaren gastuak.
    • MERKATARITZA-EKINTZAILE DIRULAGUNTZAK: merkataritza-negozioa abian jartzen, sendotzen edo hazten laguntzeko inbertsioak.
    • MERKATARITZA-EKINTZAILE DIRULAGUNTZAK: merkataritza-negozioa abian jartzean sortutako gastuak.

    Merkataritzako ekintzailetza-proiektuetan aholkularitza espezializatuaren gastuak

    Lerroa Negozioaren fasea Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Funtsezko baldintzak
    AbiatuHasieraNegozio-plana, bidelagun lana eta jarraipenaEJZn alta emanda ez egotea
    SendotuSendotzeko aldiaDiagnostikoa, hobekuntza-plana, jarraipenaAlta EJZn 2-5 urte bitartean
    HaziHazteko aldiaHedapen-, dibertsifikazio- eta jarraipen-planaEJZn alta ≥ 3 urte
    Betekizun komunak:
    • Planek gutxieneko eduki zehaztua izan behar dute.
    • Gutxienez 35 orduko aholkularitza.
    • Deialdiaren aurretik egindako planak baliozkotu egin behar dira.
    Laguntzen zenbatekoa:
    Onartutako gastu garbiaren % 80 lagunduko da diruz; baina gehienez 5.000 euro.

    Gauzatzeko epea:
    2026ko apirilaren 30era arte, barne.

    Merkataritzako negozioa abian jartzen laguntzeko inbertsioak, sendotzen laguntzeko, edo hazten laguntzeko

    Lerroa Negozioaren fasea Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Funtsezko baldintzak
    AbiatuHasieraEkipamendua, obrak, teknologiaJEZen alta ≤ urte 1, Negozio Plan balioztatua
    SendotuSendotzeko aldiaInstalazioak hobetzea, digitalizazioa 2 – 5 urteko EJZn alta ematea, Kontsolidazio Plan balioztatua
    HaziHazteko aldiaLokal beriak, hedapenaAlta JEZ ≥ 3 urtetan, Hazkunde Plan balioztatua
    Betekizun komunak:
    • Programa honetan sartzeko, eskatzaileek, lehenago, II. kapituluko «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza» laguntza-programako lerro bereko aholkularitza amaituta eduki beharko dute eskabidea egin aurreko 2 urteetan.
    • Agindu hau argitaratu baino lehenago egindako planak organo kudeatzaileak baliozkotu beharko ditu.
    Laguntzen zenbatekoa:
    Onartutako inbertsioen % 80 lagunduko da diruz, baina gehienez ere 25.000 euro.

    Gauzatzeko epea:
    2026ko apirilaren 30era arte, barne.

    Merkataritza-negozioa abian jartzeko egindako gastuak

    Lerroa Negozioaren fasea Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Funtsezko baldintzak
    AbiatuHasieraEkipamendua, obrak, teknologiaJEZen alta ≤ urte 1, Negozio Plan balioztatua
    Betekizunak:
    • Programa honetan sartzeko, eskatzaileek, lehenago, II. kapituluko «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza» laguntza-programako lerro bereko aholkularitza amaituta eduki beharko dute eskabidea egin aurreko 2 urteetan.
    • Agindu hau argitaratu baino lehenago egindako planak organo kudeatzaileak baliozkotu beharko ditu.
    Laguntzen zenbatekoa:
    Onartutako gastu garbiaren % 80 lagunduko da diruz; baina gehienez 7.500 euro.

    Gauzatzeko epea:
    2026ko apirilaren 30era arte, barne.

    Eskaera egiteko epea

    Epea 2025eko irailaren 30ean bukatuko da.

    Eskaera egiteko lekua

    Eskaerak online aurkeztu behar dira, ESTEKA honen bidez sar daiteke gunera.

    Estekak



    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2025(e)ko uztailaren 4(a), ostirala

    Kit digitala 2025: 3.000 eurorainoko laguntzak 0a eta 3 langile bitarteko enpresentzat

    KIT DIGITALA 2025
    0-3 LANGILEKO ENPRESENTZAKO LAGUNTZAK

    Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    Laguntzaren xedea:

    Laguntza honen helburua enpresen lehiakortasuna eta heldutasun digitalaren maila hobetzea da.

    Onuradunak:

    0 eta 3 langile arteko enpresa txikiak edo mikroenpresak.

    Eskaera aurkezteko unean Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean eta Langile Autonomoen Araubide Berezian dauden langileen datuak kontuan hartuta kalkulatuko da langile-kopurua.

    Modalidad de las Ayudas y Cuantía de las Ayudas:

    Laguntza horiek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

    Diruz lagun daitezkeen proiektuak:

    Onuradun bakoitzeko gehieneko laguntza hiru mila (3.000) eurokoa izango da. Kit Digital Programako laguntzen onuradun izan ziren erakundeek 1.000 euroko gehikuntza eskatu ahal izango dute adostasun-adierazpen baten bidez, Red.es-eko Egoitza Elektronikoan duten espedientearen bidez.

    Digitalizazio-soluzioen kategoria bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoak eta zerbitzua emateko mantendu beharreko iraupena honako hauek dira:
    Digitalizazio-soluzioaZerbitzua ematen emandako hilabeteakGehieneko laguntza
    Webgunea eta oinarrizko presentzia Interneten 12 hilabete 2.000,00 €
    Merkataritza elektronikoa 12 hilabete 2.000,00 €
    Sare sozialen kudeaketa 12 hilabete 2.000,00 €
    Bezeroen kudeaketa 12 hilabete 1 erabiltzaile
    2.000,00 €
    Business intelligence eta analitika 12 hilabete 1 erabiltzaile
    2.000,00 €
    Prozesuen kudeaketa 12 hilabete 1 erabiltzaile
    2.000,00 €
    Fakturazioaren eta faktura elektronikoaren kudeaketa 12 hilabete 1 erabiltzaile
    250,00 €
    Bulego birtualeko zerbitzuak eta tresnak 12 hilabete Gehienez 2 erabiltzaile
    250,00 €
    Komunikazio seguruak 12 hilabete Gehienez 2 erabiltzaile
    125,00 €
    Zibersegurtasuna 12 hilabete Gehienez 2 erabiltzaile
    125,00 €
    Interneteko presentzia aurreratua 12 hilabete 2.000,00 €
    Marketplace 12 hilabete 2.000,00 €
    Lanpostu segurua 12 hilabete 1.000,00 €

    Eskabideak izapidetzea:

    Eskaera helbide honetan bakarrik aurkez daiteke Internet bidez: KIT DIGITAL, "Tramitera sartu" atalean klik eginda.

    Gida honetan eskaera egiteko jarraitu beharreko urratsak kontsulta daitezke: ESKAERA EGITEKO GIDA

    Eskaera egiteko epea:

    Eskaerak egiteko epea 2025eko urriaren 31ko 11:00ak arte izango da.

    Eragile digitalizatzaileak:

    Inbertsioa Red.es-en baimendutako agente digitalizatzaile gisa atxikitako edozein enpresarekin kontrata daiteke.

    Eragile Digitalizatzaileen zerrenda hemen kontsulta daiteke: Agente Digitalizatzaileen Zerrenda

    Estekak:



    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

    2025(e)ko uztailaren 1(a), asteartea

    Gernika-Lumoko Merkataritzaren Behatokiaren inkesta sorta berria

    GERNIKA-LUMOKO MERKATARITZAREN BEHATOKIA

    Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

    Gernika-Lumoko Udaleko Merkataritza Bulegoak "Merkataritzaren Behatokia" jarri zuen martxan 2023an, sektoreak herrian duen egoera zuzenean ezagutzeko asmoz.

    Tresna honen bidez lortutako informazioa garrantzitsua da zure sektoreari zuzendutako ekintzak hobeto diseinatzeko. Enpresek zerbitzu onena eskaintzeko zer behar duten ondo ezagutu behar da.

    Aldizkako inkestak:

    Uztailean inkesta erronda berri bat egingo da eta Gernika-Lumoko hiriko denda eta beste enpresa guztiei (ile-apaindegiak, edertasun aretoak...) parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie.

    Datu-bilketa bi bidetatik egin daiteke:
    • Telefono bidezko inkesta bati erantzunez, 15 minutu baino gutxiago beharko dituzte. Aukera hau aukeratu nahi baduzue deitu Merkataritza Bulegora (946257940) data bat hitzartzeko.
    • Online inkesta betetzen. Esteka honen bidez sar zaitezke eta 5 minututan erantzuten da: ERANTZUN INKESTA.

    Bi kasuetan, bildutako datuak erabat konfidentzialak dira, eta emaitza agregatuak lortzeko baino ez dira erabiliko.

    Datak eta datuak:

    Inkesta uztailaren 24ra arte erantzun ahal izango da, egun horretan itxiko baita datu-bilketa.

    30 galdera oso erraz inguru ditu: lehenengo zatian, negozioa identifikatzen da (jarduera-sektorea, tamaina eta enplegua), eta bigarrenean, datu ekonomikoak eta koiunturari buruzkoak.

    5 minututan ebazten da eta Merkataritza Bulegorako informazio interesgarria eskaintzea ahalbidetuko du.

    Erantzunetan oinarritutako ondorioak irailean izango dira, eta enpresa guztiek jasoko dute horien laburpen bat. Aldi berean, prentsa-ohar bat argitaratuko da informazio horrekin.

    Eguneratzea eta joerak:

    Hau da behatoki honen hirugarren bolada, bere helburuen artean, Gernika-Lumoko hiriko merkataritza-sektorearen funtsezko parametro batzuen joera eta bilakaera ezagutu nahi duena. Aurreko jasoaldiak 2023an eta 2024an egin ziren.

    Gernika-Lumon establezimendu bat irekita duten hiriko merkataritzako enpresa guztiak parte hartzera gonbidatzen dira, baita elikagaiak, arropa, oinetakoak, etxea, etxetresna elektrikoak, kirola... saltzen dituzten lokalak eta zerbitzu pertsonaletako enpresak ere, hala nola ile-apaindegiak, edertasun-aretoak...

    Zenbat eta enpresa gehiagok parte hartu, orduan eta esanguratsuagoak izango dira emaitzak.

    MILA ESKER PROZESU HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN ENPRESA GUZTIEI!



    EGILEA:
    Borja Escalona
    Merkataritzarako Teknikaria
    Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


    ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN: