MERKAEKIN: MERKATARITZA-EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK

AURKIBIDEA
Laguntzaren xedea:
Saltoki txikiak egoera hauetan bultzatzeko dirulaguntzen lerro bat da:- Dirulaguntzak merkataritzako negozioa martxan jartzeko
- Dirulaguntzak merkataritzako negozioa sendotzeko
- Dirulaguntzak negozioari hazten laguntzeko
Onuradunak
- Ekintzaileak (banakakoak edo pertsona-taldeak), baldin eta enpresak egingo duen jarduera komertziala bada.
- Mikroenpresak eta merkataritza-enpresa txikiak (autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak).
Beste betekizun batzuk
- Egiten den edo egingo den jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan kokatu behar da.
- Jarduera ekonomiko hori Agindu arautzailearen 8. oinarrian jasotako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeetako batean sartuta edo sartuta egotea aurreikusi behar da.
Laguntza-lerroak
Programak hiru laguntza-lerro ditu:- 1. lerroa Abiatu, merkataritzako negozioa martxan jartzeko.
- 2. lerroa Sendotu, merkataritzako negozioa sendotzeko.
- 3. lerroa Hazi, negozioari hazten laguntzeko, merkatu berrietara iritsiz edo eskaintza dibertsifikatuz.
Laguntza mota
Laguntzak itzulpen gabeko dirulaguntza gisa gauzatuko dira .Diruz laguntzen diren kontzeptuak
- MERKATARITZA-EKINTZAILE AHOLKULARITZA: denda sortzeko edo hazteko Merkataritzako ekintzailetza-proiektuetan aholkularitza espezializatuaren gastuak.
- MERKATARITZA-EKINTZAILE DIRULAGUNTZAK: merkataritza-negozioa abian jartzen, sendotzen edo hazten laguntzeko inbertsioak.
- MERKATARITZA-EKINTZAILE DIRULAGUNTZAK: merkataritza-negozioa abian jartzean sortutako gastuak.
Merkataritzako ekintzailetza-proiektuetan aholkularitza espezializatuaren gastuak
Lerroa | Negozioaren fasea | Diruz lagundu daitezkeen jarduerak | Funtsezko baldintzak |
Abiatu | Hasiera | Negozio-plana, bidelagun lana eta jarraipena | EJZn alta emanda ez egotea |
Sendotu | Sendotzeko aldia | Diagnostikoa, hobekuntza-plana, jarraipena | Alta EJZn 2-5 urte bitartean |
Hazi | Hazteko aldia | Hedapen-, dibertsifikazio- eta jarraipen-plana | EJZn alta ≥ 3 urte |
- Planek gutxieneko eduki zehaztua izan behar dute.
- Gutxienez 35 orduko aholkularitza.
- Deialdiaren aurretik egindako planak baliozkotu egin behar dira.
Onartutako gastu garbiaren % 80 lagunduko da diruz; baina gehienez 5.000 euro.
Gauzatzeko epea:
2026ko apirilaren 30era arte, barne.
Merkataritzako negozioa abian jartzen laguntzeko inbertsioak, sendotzen laguntzeko, edo hazten laguntzeko
Lerroa | Negozioaren fasea | Diruz lagundu daitezkeen jarduerak | Funtsezko baldintzak |
Abiatu | Hasiera | Ekipamendua, obrak, teknologia | JEZen alta ≤ urte 1, Negozio Plan balioztatua |
Sendotu | Sendotzeko aldia | Instalazioak hobetzea, digitalizazioa | 2 – 5 urteko EJZn alta ematea, Kontsolidazio Plan balioztatua |
Hazi | Hazteko aldia | Lokal beriak, hedapena | Alta JEZ ≥ 3 urtetan, Hazkunde Plan balioztatua |
- Programa honetan sartzeko, eskatzaileek, lehenago, II. kapituluko «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza» laguntza-programako lerro bereko aholkularitza amaituta eduki beharko dute eskabidea egin aurreko 2 urteetan.
- Agindu hau argitaratu baino lehenago egindako planak organo kudeatzaileak baliozkotu beharko ditu.
Onartutako inbertsioen % 80 lagunduko da diruz, baina gehienez ere 25.000 euro.
Gauzatzeko epea:
2026ko apirilaren 30era arte, barne.
Merkataritza-negozioa abian jartzeko egindako gastuak
Lerroa | Negozioaren fasea | Diruz lagundu daitezkeen jarduerak | Funtsezko baldintzak |
Abiatu | Hasiera | Ekipamendua, obrak, teknologia | JEZen alta ≤ urte 1, Negozio Plan balioztatua |
- Programa honetan sartzeko, eskatzaileek, lehenago, II. kapituluko «Merkataritza-Ekintzaile Aholkularitza» laguntza-programako lerro bereko aholkularitza amaituta eduki beharko dute eskabidea egin aurreko 2 urteetan.
- Agindu hau argitaratu baino lehenago egindako planak organo kudeatzaileak baliozkotu beharko ditu.
Onartutako gastu garbiaren % 80 lagunduko da diruz; baina gehienez 7.500 euro.
Gauzatzeko epea:
2026ko apirilaren 30era arte, barne.
Eskaera egiteko epea
Epea 2025eko irailaren 30ean bukatuko da.Eskaera egiteko lekua
Eskaerak online aurkeztu behar dira, ESTEKA honen bidez sar daiteke gunera.Estekak
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina