2024(e)ko apirilaren 23(a), asteartea

EUSKO JAURLARITZA: MEC 2024, Merkataritza-establezimenduak Modernizatzeko Laguntzak

MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK: MEC 2024


Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu

Laguntzaren Xedea:

Laguntza honen xedea EAEko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak eta merkataritza-azpiegiturak eta -ekipamenduak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.

Erakunde onuradunak:

Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkataritza edo zerbitzu-establezimenduak.

Merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko du, eta haren jarduera laguntzaren arauan zerrendatutakoen artean kokatu beharko da.

Betiere, nahitaezkoa da diruz lagundutako establezimenduan zerbitzu edo merkataritza-jarduera bera garatzea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan izanik, eskaera aurkeztu den data baino gutxienez urtebete lehenagotik.

Laguntza mota:

Laguntza hauek ez itzultzekoak izango dira.

Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:

  • 1. ildoa. Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzu-establezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen funtzionatzeko beharrezkoak badira. (Gutxieneko inbertsioa: 3.000 euro BEZik gabe )
  • 2. ildoa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko. (Gutxieneko inbertsioa: 1.000 euro BEZik gabe)

Diruz lagun daitekeen aldia:

2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitartean, biak barne, egiten diren inbertsioek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

Laguntzen kopurua:

Araututako laguntzak itzultzekoak ez diren diru-laguntzen bidez gauzatuko dira eta kopuruak hauexek izango dira:
  • Inbertsioaren %40, beti ere, inbertsioaren gutxieneko zenbatekoak errespetatuz

Gehikuntzak:

Enpresak baldintza batzuk betetzen baditu laguntza gehiago jaso dezake. Baldintza hauek araudian kontsultatu behar dira.

Tramitazioa:

  • Interneten: Eskabidea online egiten eta bidaltzen da. Hau egiteko dendak Txartela Elektronikoa eduki behar du. Eskarea Interneten egingo da eta eskatutako dokumentazioa bide berdinakin bidaliko da, AUKERA HAU DERRIGORREZKOA DA ESKATZAILE GUZTIENTZAT.
WEB ESKAERARAKO ESTEKA

Eskatzeko epea:

Eskatzeko epea 2024ko irailaren 30ean amaituko da.

Loturak:


Arautegiko loturak:

EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina