2020(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana 2020

ELEKTROGAILUEN RENOVE PLANA: 2020

Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezu
Etxean kontsumitzen den energia elektrikoa murriztea da plan honen helburua; energia eraginkortasunaren hobekuntzaren bidez, hori lortzeko, egun etxeetan erabiltzen diren hozkailuen, izozkailuen, garbigailuen, ontzi-garbigailuen eta lehorgailuen ordez, A++ klaseko edo hortik goragoko energia-etiketa duten etxetresnak berriztatzea. Baita A+ eraginkortasun energetikoa duten labeak berritzea ere.

Etxetresna elektrikoak ordezteak diruz lagun daitekeen kostuaren % 25eko laguntza izango du, muga hauekin:
Etxetresna
diru-laguntza (€/tresnako)
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Izozkailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Arropa-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Ontzi-garbigailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Lehorgailua, A+++ energia eraginkortasun mailarekin
130
Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
100
Izozkailua, A++ energia-kalifikazioarekin
100
Arropa-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
100
Ontzi-garbigailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
100
Lehorgailua, A++ energia eraginkortasun mailarekin
100
Labea, A+ energia eraginkortasun mailarekin
100

Laguntza-programa honen deialdiaren xede diren diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ohiko okupazioko etxebizitzaren jabe, usufruktudun edo errentari diren pertsona fisiko guztiek, baldin eta etxetresna elektriko bakar bat ordezkatzen badute laguntza-lerro honetan jasotako mota bakoitzeko etxebizitza bakoitzeko.

OHARRA: Laguntza hau jasotzeko egin behar den tramite bakarra etxetresna berria erostea eta zaharra programa honetan atxikitako edozein dendatan ematea da, hau da, berriztatze bat izan behar da derrigorrez. Atxikitako dendek kanpainaren logoa erakutsiko dute eta zerrenda osoa EVE-ko web orrian egongo da: Atxikitako denden zerrenda.

Etxetresna Elektrikoen 2020rako Renove Planari atxiki nahi zaizkion saltokiak esteka honen bidez atxiki beharko zaizkio kanpainari: SALTOKIENTZAKO SARRERA
Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 22an hasiko da, eta 2020ko azaroaren 30ean edo plan honetara esleitutako aurrekontua agortzean amaituko da.
Telefonoak: 944035600

EVE-ko orrian informazioa:


EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua


ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina