HONELA IZANGO AL DIRA ETORKIZUNEKO DENDAK?
Informazio hau gazteleraz ere irakurri dezakezuApirilaren 25ean "Shop, The future of Retail" azokaren lehen edizioa egingo da IFEMA-n (Madrilgo Azoka Erakundea). Lehenengo edizio honetan, azoka Omnikanaletan (kanal on eta off guztien konbinazioa) eta "phygital" esperientzian (online denden eta denda fisikoen baterakuntza, denda mota bakoitzaren indarguneak aprobetxatuz) zentratuko da, hau da, azoka berrikuntzan eta sektorearen etorkizuna markatuko duten joeretan zentratuko da. Azoka honetan, gainera, sektore honetako aditu handienetarikoek parte hartuko dute. Horregatik, "Shop, The future of Retail"-ren zuzendaria den Laura Dávila-k “inork galdu ezin dezakeen ekitaldia dela” esan du.
Bilera honetan, online eta offline kanalen arteko elkarbizitzaren eta sektorearen joeren eta garapenen berriez gain, ordainketa irtenbideak, bitcoin-a, e-logistika, eta abarrei buruzko hitzaldiak ere egongo dira.
Bestalde, marketin sentsorialari (zentzumenen bidezko marketina, hau da, usaina, ikusmena, entzumena … erabiliz oroitzapenak eta emozioak kontsumitzaileen buruan erosketaren ekintzarekin lotzeko ekintza da) eta adimen artifiziala salmenta puntuetan buruzko gaiak landuko dira, beste gai batzuen artean.
Azokaren PROGRAMA:
- Apirilaren 25an: Aztertuko diren gaiak sektorearen 2020rako aurreikuspenetan oinarrituko dira, denda fisikoarekiko adimena, segurtasunaren garrantzia eta moda eta elikagaien merkataritzaren berrikuntzak.
- Apirilaren 26an: Komunikazio bideetan dirua irabazteko eta bezeroaren jokabidearen analisia bezalako gaiak eztabaidatuko dira.
Joera berri guzti hauek aplikatu ahal eta behar dituzte denda txikiek. Izan ere, badira arrakasta kasuak non herri desberdinetako negozio txikiek joera berrietara egokitzeko gai izan diren. Hori dela eta, negozio guztiek, txikiak izan arren, bere sektoreetan gertatzen diren aldaketa guztien berri izan behar dute eta aldaketa berrietara egokitu behar dituzte beraien negozioak.
EGILEA:
Borja Escalona
Merkataritzarako Teknikaria
Gernika-Lumoko Merkataritzako Bulego Teknikoak sortua
ZURE USTEZ BERRI HAU INTERESGARRIA DA ZABALDU INTERNET-EN:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina